(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialetako Departamentuak 1,2 milioi euro emango ditu gizarteratze-proiektuetarako asteartea, 2018.eko uztailak 17


Aurrekontua % 34,6 igo da 2017. urtekoaren aldean, eta 27 erakunderen artean banatuko da —denera, 30 proiektu egingo dituzte—


Eskubide Sozialetako Departamentuak, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, deialdia ebatzi du 2018an talde zaurgarrienen gizarteratzea eta sustapen soziala xede duten proiektuak egiteko diru-laguntzetarako.

1.213.310,00 euroak 27 gizarte-erakunderen artean banatuko dira, eta, horri esker, 30 proiektu inplementatu eta garatuko dira deialdian jasotzen diren modalitateetakoren batean.

Diruz lagundutako proiektuen xedea da Nafarroan gizarte-bazterketan dauden pertsonen bizi-baldintzak hobetzea, jarduera-modalitate hauen bidez: pertsonek okupazio-zentroetan parte hartzea; gizarte-bazterketan dauden pertsonentzako egoitza-lekuak; elikadura-beharrizanak hobeto estaltzea; prostituzioan dihardutenei zuzendutako laguntza soziala; ijitoen sustapen sozialera bideratutako jarduerak; presoentzako edo preso ohientzako gizarte- eta hezkuntza-jarduerak; gizarteratze-prozesuan dauden immigranteekiko proiektuak garatzera bideratutako jarduerak; buru-osasunaren asaldurengatik tratamenduan daudenei eta gizarte-bazterketarako beste faktore batzuk ere badituztenei zuzendutako gizarteratze-jarduerak; errefuxiatuen gizarteratzean laguntza soziala emateko proiektuak; eta, aurten, berritasun gisa, gizarteratzearen esparruko gizarte-berrikuntzako proiektuen modalitatea gehitu da. 

Modalitateak eta proiektuak

Lehenengo modalitateak (A modalitatea), gizarte-bazterketan dauden pertsonek okupazio-zentroetan parte har dezaten sustatzera bideratuta dagoenak, 29.277,90 euroko aurrekontua izango du.

B modalitatean (gizarte-bazterketan dauden pertsonentzako egoitza-lekuak martxan jartzea xede duena), 132.727,89 euro emango dira bost proiektutarako, tartean bazterketa-egoeran dauden emakumeentzako harrera- eta zaintza-etxea, egoitza komunitarioa, helduarora igarotzeko pisua eta zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeentzako harrera integralerako programa.

C modalitatea elikadura-beharrizanak estaltzera dago bideratuta, eta 100.000,00 euro jasoko ditu, jangela sozialei eta pobreen artean elikagaiak banatzeari lotutako hiru proiektutarako.

D modalitateak, prostituzioan dihardutenei zuzendutako laguntza sozial espezializatukoak (zerbitzu publikoek estaltzen ez dutena), 149.149,69 euro jasoko ditu hiru laguntza-proiektu espezializatu garatzeko, tartean larrialdiko eta egonaldi luzeko ostatua prostituzioa uzten duten emakumeentzat.

E modalitateak, ijitoen sustapen sozialera bideratutako jarduerenak, 200.000,00 euro jasoko ditu lau proiektutarako. Proiektuok, batez ere, hauei buruzkoak izango dira: eskolaz kanpoko hezkuntza-laguntza adin txikikoentzat, emakume ijitoen sustapena, eta ijitoen erakundeen sentsibilizazioa, bitartekaritza eta baliabide publikoekiko sare-lana.

F modalitateak, presoentzako eta preso ohientzako gizarte- eta hezkuntza-jardueretara bideratutakoak, 142.657,77 euro jasoko ditu hiru proiektu hauetarako: harrera-pisu bat espetxetik irteteko baimenetarako eta presoentzako eta preso ohientzako aldi baterako egonaldietarako, espetxealdiaren ordezko zigor-programa anbulatorioak drogazaleentzat, eta banakako orientaziorako zenbait programa gizarte-, komunitate- eta lan-esparruetan.

G modalitateak, gizarteratze-prozesuan dauden immigranteentzako laguntza sozialerako jarduketenak, 135.871,20 euro jasoko ditu lau proiektu hauetarako: harrera eta laguntza etorri berri diren gazte immigranteentzat eta haien familientzat; zaurgarritasun sozialean dauden migratzaile gazteei zuzendutako programak, jagoletzaren bidez, laguntza sozialerako prozesuetan; gizarteratze-prozesuan dauden immigranteak gizarteratzeko trebakuntza-programak; eta gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzeko laguntza-programa nerabe eta gazte immigranteekin.

H modalitatea buru-osasunaren asaldurengatik tratamenduan daudenentzako eta gizarte-bazterketarako beste faktore batzuk ere badituztenentzako gizarteratze-proiektuetara dago bideratuta. 80.000,00 euro emango dira buru-asaldura larria (menpekotasunak barne) dutenei zuzendutako hiru programatarako, haietako bi berariaz emakumeei zuzenduak.

I modalitatea errefuxiatuak gizarteratzeko laguntza sozialerako prozesuei buruzkoa da. Nazioarteko babesa eskatzen dutenak hartzeko eta gizarteratzeko programa kudeatzeko Nafarroan egiaztatutako erakundeek garatzen dituzte proiektuok. 100.000,00 euro emango dira bi proiektu hauetarako: gizarte-sentsibilizazioa eta errefuxiatuentzako laguntza soziala.

Azkenik, J modalitatean, gizarteratzearen esparruko gizarte-berrikuntzako proiektuak biltzen dira. 143.310,00 euro emango dira hauei buruzko bi proiektu garatzeko: haurrentzako zizka-mizka osasungarriak, barazki eta bio fruitu lehorrekikoak, hezkuntza-gelarekin, emakumeen enplegu inklusiboa sortuz; eta gizarte-ekintzailetzarako eta laneratzerako eredu berri bat, habia-kutxak sortuz.

2017ko emaitzak

Iaz, deialdi honi berari esker, 28 proiektu garatu ziren, eta 39.276 onuradun izan zituzten.

Modalitateka, proiektu bat garatu zen gizarteratzeko okupazio-zentroen kategorian, eta 24 onuradun izan zituen (19 gizonezko eta 5 emakumezko); lau proiektu garatu ziren gizarte-bazterketan daudenentzako egoitza-lekuak sortzearen inguruan, eta 215 lagunen ongizatea hobetu zen (141 emakumezko eta 74 gizonezko); eta elikadura-beharrizanak konpontzeko hiru proiektu garatu ziren.

Era berean, prostituzioan dihardutenei zuzendutako laguntza sozialeko bi proiektu jarri ziren martxan, eta 665 onuradun izan zituzten (664 emakumezko eta gizonezko bat); ijitoen sustapen sozialerako lau proiektu abiarazi ziren, eta 3.898 onuradun izan zituzten (2.318 emakumezko eta 1.580 gizonezko); eta hiru proiektu egin ziren presoentzako eta preso ohientzako gizarte- eta hezkuntza-jarduerak garatzeko, eta 95 onuradun izan zituzten (11 emakumezko eta 84 gizonezko).

Gizarte-bazterketan dauden immigranteei zuzendutako hiru proiektu egin ziren, eta 288 lagunengana iritsi ziren (186 emakumezko). Bi proiektuk buru-osasuneko arazoak eta gizarte-bazterketako beste faktore batzuk zituzten 54 emakumerekin egin zuten lan, eta beste bi proiektuk arreta eta sentsibilizazioa eman zuten Nafarroan errefuxiatuak hartzearen eta gizarteratzearen inguruan, non 1.016 lagunek hartu baitzuten parte (520 emakumezko).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa