(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako astelehena, 2018.eko uztailak 23


Nafarroako Gobernuak hamaika ekintza berri dakartza datorren asterako, uztailak 23tik 29ra


Arlequin

Erriberriko jaialdian aurkeztuko den, “Arlequín pulido por el amor” obraren irudia. ( irudia handitu )

Kultur egitarauk esaterako, proposamen hirukoitza zabaltzen du. Ostegunean eta Korellan, Bruna Sonora taldea arituko da; ostiralez eta Lizarran, La Otra & Las Locas del Co taldearen txanda izando da; eta larunbatean Los Arcosen, Ardafusionen proposamena egongo da entzungai. Egun horretan bertan, herriko Santa Maria elizara bisita eskainiko da, gida batek lagunduta.

Zinemari dagokionez, badator udako eskaintza berezi eta ederra: Baluarteko sabaiko zinema gauak. 3 emanaldi izango dira datorren astean. “Cantando bajo la lluvia” asteartean, “Grease” ostegunean eta “La ciudad de las estrellas” larunbatean.

Poesiari dagokionez, Landarte egitarauak Leire Urbeltzen proposamenari emango dio ongietorria: performance, poesia eta irakurketa jasotzen dituen “Panoramak 18”.

Uztaila antzerki epea da Nafarroan, Oliteko Antzerki Jaialdiaren eskutik. Hemen da XIX. edizioa egitarau anitzarekin. Hasteko, astelehen, astearte eta asteazkenean, topaketa bat ospatuko da Tafallan. Arte Dramatikoko Eskolak bilduko dira bertan.

Antzezlanei dagokionez, badago non gozatu datorren astean. Hauek dira ikusgai egongo diren lanak: “Vecindarios”, Coro de los Jóvenes de Madrid, “La vida es sueño”, “Arlequín pulido por el amor”, “La Trobairitz Beatriz de Día”, “Tres tristes tigresas”, “Como las cenizas para el fuego”, “Polvo serán… mas polvo enamorado”, “Tartufo, el impostor” y “Comedia aquilana”.

Formakuntzari dagokionez, Nafarroako Museoak arte plastikoak lantzeko tailer bat zabaltzen du berriz ere, astearte eta ostiral bitartean. Gainera, Huarte Zentroak “Introducción Técnica Labs” tailerra antolatu du eta komisariotzaren inguruko ikerketak garatzeko egoitza mantentzen du. Bere aldetik, Lizarrako Karlismoaren Museoan aurrera darrai prestatu zen eskaintza berezi eta arrakastatsua: “Escape Room: El Robo del Toisón”.

Bukatzeko, datozen erakusketak laburtu behar. Bertizeko Jaurerriko Jauregiak “Javier Ciga Echandi: Figuración y esencia” erakusketa hartuko du, Kultur Egitarauaren barnean. Nafarroako Museoak bere aldetik, Jose Latova argazkilariaren lana mantentzen du zabalik, “José Latova. Argazkilaritza arkeologikoa 40 urtez”; Oteiza Museoak, Imanol Marrodanek Alzuza Zentroan sortu zuen lana “Arma isilak gerra lasaietarako” berreskuratuko du, Interpretazioak proiektuaren eskutik. Bukatzeko, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak bi erakusketa bilduko ditu, “Pablo Sarasate-Alberto Huarte: adiskidetasun baten testigantzak” eta “Jose Velasco Hernándezen argazkiak (1897-1974)”.

Pasaportea pertsonala eta/ edo familiarra da. Doakoa da eta hamahiru zentroetan eskuratu daiteke sarreran. Erakunde bakoitzaren zigilua bisita egindakoan eskuratuko da.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa