(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ana Ollok nabarmendu du Gobernuak pertsonak jarri dituela politika publikoen gunean asteartea, 2018.eko uztailak 24


Kontseilariak hiru urteko legealdiaren inguruko balantzea egin du, eta "Nafarroa Estatuan eta Europan ahots propioa duen lurraldea izatera iritsi dela berriz" berretsi du 


Transcripción textual del video

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria den Ana Ollok zuzentzen duen Departamentuak hiru urte hauetan garatutako politiken inguruko balantzea egin du, eta esan du Nafarroa dagokion testuinguruan kokatu dela, eta pertsonak eta nafarrak horien ardatz eta gune direla.

Ollo

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo bere lan-taldearekin. ( irudia handitu )

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria den Ana Ollok zuzentzen duen Departamentuak hiru urte hauetan garatutako politiken inguruko balantzea egin du, eta esan du Nafarroa dagokion testuinguruan kokatu dela, eta pertsonak eta nafarrak horien ardatz eta gune direla.

Departamentuak jorratutako politikei esker, “Nafarroa ahots propioa duen lurraldea izatera iritsi da. Ahots sendoa, indartsua, demokratikoa, herritar ezberdinei, pluralari eta berdintasunean, bakean eta elkarbizitzan bizi nahi duenari erantzuten diona”.

Europako euro-eskualdean kokatua

Departamentuak bultzatu dituen politika ezberdinei dagokienean, kontseilariak Europako lankidetza eta kooperazioa bultzatu dituztela nabarmendu du, “nazioarteko testuingurua, inoiz utzi behar ez zuena”. “Lehen aldiz, 1994an sortu zenetik, Nafarroak bi txosten prestatu ditu Eskualdeen Batzordean, eta ekonomia zirkularreko berrikuntzaren H2020 bezalako Europako proiektuetan edo ekonomia sozialeko europar partenariatuan parte hartzen du".

Era berean, arlo horretan, kontseilariak agerian utzi du Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euro-eskualdean parte hartzen dutela, eta horren lehendakaritza kargua Nafarroak hartu berri duela 2020. urtera bitarte. Egungo gobernuak irekitzearen alde egindako apustua da, eta herritarrek ere bermatu egin dute, Nafarroako operadoreen 23 proiektuk, laguntzen deialdian hautatuak, erakusten duen moduan. Gainera, Pirinioetako Lan Komunitatearen barnean lan egiteak Nafarroari 6,6 milioi euroko finantzaketa itzuli dio POCTEFA funtsetan onartutako 24 proiekturen bitartez.

Lidergoa Autonomia Erkidegoekin eta inguruneko eskualdeekin

Kontseilariak baieztatu du Nafarroa ideien motore eta politiken liderra izatera iritsi dela beste Autonomia Erkidegoekin edo inguruneko eskualdeekin, memoria, parte hartze eta hizkuntzari buruzko politiketan. Lidergo-papera bistan geratu zen Memoria Historikoaren Erkidegoen arteko Sarearen I. Topaketan; bertan, 13 autonomia-erkidego bildu ziren, eta horien arduradunek, besteak beste, Ezkaba proiektua ezagutu ahal izan zuten, Ihesaldiaren 80. urteurrenaren inguruan.


ollo 2

Ollo kontseilariaren prentsaurrekoaren momentuetako bat. ( irudia handitu )

Horrez gain, Euskarabideak Hizkuntza Propioa duten Erkidegoen Lankidetza Sarearen topaketa bultzatu zuen, Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren aplikazioa jorratzeko helburuarekin. Halaber, 13 erkidegotako parte-hartzearen arduradunak Herritarren Parte Hartzearen Erkidegoen arteko Sareak Iruñean egindako topaketara joan ziren.

Zeharkakotasuna Gobernuko departamentuekin

Ollok azpimarratu du "gainerako Gobernuarekin zeharkako politikak bultzatzen dituztela", eta, horri esker, esate baterako, departamentu ezberdinek LGTBI taldea artatzeko politiken garapenean lan egin dute. Gainera, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Departamentu arteko Batzordea osatu da edo Nafarroako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Batzordea. Nabarmentzekoa da, baita ere, departamentuak zuzentzen duen Parte Hartze Planak 60 parte-hartze prozesu, plan, arau eta proiektu ezartzen lagundu duela.

Laguntza toki-erakundeekiko harremanetan

Kontseilariak gogoratu du "herritarrei zuzendutako politikak ezin direla egin haiengandik hurbilenen dauden erakundeei bizkarra emanda; hots, toki-erakundeei". Lankidetza handiari esker, besteak beste, FNMCrekin lankidetza sinatu dute toki-erakundeetan berdintasunaren printzipioa aplikatzeko, “Sinbologia frankista kentzeko programa” landu dute, eta UNICEFekin batera proiektu pilotua, haurtzaroaren eta nerabezaroaren parte-hartzea bultzatzeko programa.

Harremanak estutzea elkarte-erakundeekin eta -mugimenduekin

Ana Ollok nabarmendu du “Nafarroan elkarte-, enpresa- eta gizarte-mugimenduak paper garrantzitsua betetzen duela. Hori dela-eta, Gobernuaren politikek erreferente sozial horiek aintzat hartu behar dituzte”.

“Horren adibide on bat da Euskaraldiaren proiektua bultzatu izana, euskararen erabilera soziala aktibatzeko, Topagunek bultzatuta”. Halaber, bi hitzarmen sinatu dituzte Munduko Medikuak eta Itxaropengune elkarteekin, eta, era horretan, emakumeen genitalen mutilazioa eta sexu-esplotaziorako salerosketatik bizirik irtendako emakumeen laguntza landu ahal izan dituzte. Aldi berean, Komunitate Islamikoekin lanerako mahaia bultzatu dute, komunitate horien inguruko gaiak jorratzeko.

Enpresek, erakundeek eta unibertsitateek Topagune Iraunkorrek EBren inguruan zabaltzen duten ezagutza jaso dute eta Europa+Cerca programaren barruko laguntza ere bai.

Arreta Nafarroako herritarrengan jarrita

Ollo kontseilariak gogoratu du "ildo horietan guztietan ezin dela ahaztu pertsonak direla gure politiken jatorria eta amaiera". Herritarrek gure erabaki publikoetan parte hartu nahi dute, eta, aurtengo urtetik aurrera, aukera izango dute Nafarroako Urrezko Medaila hautatzen parte hartzeko. Blanca Fernández Viguera bezalako erreferenteak bilatzen dituzten pertsonak, gizarte berdinagoaren aldeko lanarentzako BERDINNA lehen saria.

Nafarroako herritar elebidunei erreparatuta, nafarren %13ak eskatzen du administrazioak haien hizkuntzan artatzea; "hori dela-eta, Administrazioetan euskararen erabilera erregulatzen duen Foru Dekretua onartu zen. Horrela, administrazioak orain duen defizita gainditzen ahaleginduko dira, langile publikoen %1 baino gutxiagok baitu profil elebiduna”.

Arlo honi amaiera emateko, kontseilariak nabarmendu du Memoriaren Nafarroako Institutua sortu dutela, "bakearen eta errespetuaren kultura sustatuaz, gizarte zuzenagoa, etikoagoa eta demokratikoagoa eraikitzen aurrera jarraitzeko memoriaren politika publikoei" erantzuna emate aldera.

Datozen hilabeteetarako erronkak

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak hiru proiektu legegile bultzatuko ditu datozen hilabeteetan, eta herritarrek eskatzen dituzten erronkei erantzungo zaie proiektu horien bitartez; hots, berdintasuna, memoria eta parte-hartze demokratikoa: Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren Legea, Parte-hartze Demokratikoaren Legea eta Memoria Historikoko Lekuen Legea.

Bestalde, LGTBI Foru Legearen Ekintza Plana gauzatzen ari da, eta Euskarabidea departamentu-planak garatzen ari da Euskararen I. Plan Estrategikoan oinarrituta.

Nafarroako gazteria Sarean euskaraz jardunaldien ardatza izango da; IKTetan eta kultura digitalean euskara erabiltzeari buruzkoak izango dira, eta Wikimaratoia ere egingo da; horrez gain, "esperientzia pilotua abian jarriko da terrorismoaren biktimen lekukotza geletara eramateko, "De la mano-Eskutik" programaren barruan".

Halaber, estrategia berri bat bultzatuko da Nafarroako diasporarekin, komunikazioaren indarrean, itzultzeko neurrietan eta ekintzailetzan edo enpleguan oinarrituta, bereziki diaspora gaztearekin.

Orobat, Ollo kontseilariak datozen hilabeteetan Nafarroak Vanguard Initiative sarean burutuko duen koordinazio-lana aipatu du; hain zuzen ere, "lankidetzako lana egiteko modu berria da, eta, horri esker, 32 eskualdek mobilizatu ahal izango dituzte espezializazio adimentsuaren printzipioen inguruan dauden baliabideak".

2018ko ekainean, Nafarroak Euro-eskualdearen lehendakaritza hartu zuen. Horren erronka nagusia da ezagutzaren ekonomian, berrikuntzan eta enpresa lehiakortasunean garapena bultzatzea, Europan hiru bazkideren posizionamendua hobetzearren.

Amaitzeko, Ollo kontseilariak nabarmendu du EQI txostenak saritutako politikak bultzatzen jarraituko dutela; hau da, txostena Europako Batzordeak aginduta egiten da, eta, bertan, adierazi dute Nafarroa eredu bat dela EB barruan, gobernuaren kalitateari, zerbitzu publikoei eta instituzioen inpartzialtasunari dagokienean, espainiar estatuan erorketa orokorra den testuinguruan".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Departamentuak egindako bideoak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa