(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak abuztuko nominan aplikatuko du ordainsarietan egin beharreko % 1,5eko igoera asteazkena, 2018.eko uztailak 25


Langile guztiek % 0,25eko igoera osagarria jasoko dute, eta batzuek % 0,30 gehiagokoa


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak erabaki du gaurko saioan, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari José Beaumonten proposamenez, Nafarroako Administrazioko eta honen erakunde autonomoetako langileek 2018rako ezarriak dituzten ordainsariei % 1,5eko igoera aplikatzea, 2018eko urtarrilaren 1etik aurrerako balioa duena, eta horren zenbatekoa abuztuko nominan ordaintzea.

Justiziako kontseilari José Beaumonten proposamenez, Nafarroako Administrazioko eta honen erakunde autonomoetako langileek 2018rako ezarriak dituzten ordainsariei % 1,5eko igoera aplikatzea, 2018eko urtarrilaren 1etik aurrerako balioa duena, eta horren zenbatekoa abuztuko nominan ordaintzea.

Era berean, luze gabe, Nafarroako Gobernuak 2018ko uztailaren 1az geroko balioa izango duen % 0,25eko igoera osagarria onartuko du langile guzti-guztientzat, Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean baimendutakoaren harira.

Nafarroako Gobernuak ezarrita utzi zuen Nafarroako 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 20/2017 Foru Legean, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsariei, Estatuko legeak sektore publikoaren zerbitzuko langileei ezarritako gehienezko soldata-igoera aplikatuko zitzaiela

Estatuko 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 18. artikuluko bigarren atalean zehaztu denez, sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsariei ezarritako igoera osoak ezin du gainditu 2017ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsarien % 1,5a.

17.325.000 euro % 1,5eko igoera ordaintzeko

Nafarroako 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuan diharduten langileen ordainsarien ehuneko 1,5eko balioa kalkulatua zuen 17.325.000 euroko kopurua esleitu zen horretarako.

Uztailaren 3ko 6/2018 Legean, halaber, argi jasota geratu zen, Barne Produktu Gordinaren (BPGd) igoera ehuneko 3,1ekoa baldin bazen (2017eko prezio konstanteetan neurtuta), 2018ko uztailaren 1az geroko balioa duen ehuneko 0,25eko beste soldata-igoera bat gaineratuko zela.

Helburu hori bete denez, Ministroen Kontseiluak aparteko igoera hori baimentzen duen erabakia onartu eta igorri dio Nafarroako Gobernuari, ondorengo bileretan % 0,25eko aparteko igoera hori egiteko erabakia hartu ahal dezan.

Aparteko % 0,30 kasu jakin batzuetarako

Gainera, Estatuko legean ezarri denez, soldata-masaren % 0,20 igoera gehigarria baimendu ahalko da 2017an superabita izan duten autonomia-erkidegoetan -Nafarroan, kasu- produktibitatea edo eraginkortasuna hobetzeko planak eta proiektuak hedatzeko, antzeko betekizunak dituzten lanpostuen berariazko osagarriak berrikusteko, destinoko osagarriak homologatzeko edo pentsio-planetarako ekarpenak egiteko.

% 0,30eko igoera hau Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean negoziatu beharko da aurretik, eta horretako, lan-taldea osatu dute Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren eta sindikatuen ordezkariek, irailaren 11rako aurreikusita dagoen lehenengo bilera prestatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa