(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Beaumont kontseilariak Administrazioaren erreformaren eta pertsonal publikoaren aldeko apustua eta arau arloko garapena nabarmendu ditu bere Departamentuaren azken urteko urrats nagusien artean osteguna, 2018.eko uztailak 26


Legealdiko hirugarren urteko balantzea aurkeztu du prentsaurrekoan


Transcripción textual del video

Foru Administrazio elektroniko eraginkorragoaren aldeko apustua, pertsonal publikoaren enplegua eta lan-baldintzak hobetzea, Nafarroarentzat giltzarrizkoak diren zenbait gairi buruzko arau arloko garapena eta eskuduntza berriak jasotzeko negoziazioetan aurrera egitea dira Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentuak legealdiko hirugarren urtean garatu dituen jarduketa nagusietako batzuk.

Foru Administrazio elektroniko eraginkorragoaren aldeko apustua, pertsonal publikoaren enplegua eta lan-baldintzak hobetzea, Nafarroarentzat giltzarrizkoak diren zenbait gairi buruzko arau arloko garapena eta eskuduntza berriak jasotzeko negoziazioetan aurrera egitea dira Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentuak legealdiko hirugarren urtean garatu dituen jarduketa nagusietako batzuk.

María José Beaumont kontseilariak azken urteko balantzea aurkeztu du gaur eguerdian prentsaurrekoan, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusi Edurne Eginoa, Barne Departamentuko zuzendari nagusi Agustín Gastaminza, Justiziako zuzendari nagusi Lurdes Aldave, Informatika, Telekomunikazio eta Berrikuntza Publikoko zuzendari nagusi Mikel Sagüés eta Nasertic enpresa publikoko zuzendari-kudeatzaile Iñaki Pinillos tarteko zirela.

Kontseilariak zehatz-mehatz errepasatu ditu bere Departamentuko zuzendaritza nagusietatik egindako lanak, eta oro har, jarduera “gogobetegarria” izan dela adierazi du.

Lehenik eta behin, araugintzan egindako lan “trinko eta emankorra” nabarmendu du, gardentasunaren nahiz irisgarritasun unibertsalaren arloko legeak aho batez onartu direlarik. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibila eguneratzeko lana ere aurreratu da eta abian daude jadanik legegintza arloko beste proiektu berri batzuk.

Horrekin batera, funtzio eta pertsonal publikoaren defentsaren aldeko apustu irmoa nabarmendu du, “betiere kalitateko zerbitzu publikoak eskaintzeko eta herritarrek gero eta arreta eraginkorragoa eta efizienteagoa jasoko dutela segurta dezaketen giza-baliabideen horniketa egokia bermatzeko asmoz”. Ildo honetan, legealdiko hiru urte hauetan onartu diren LEPei atxikitako 3.219 lanpostuko guztizko kopurua gogoratu du, eta bereziki, egonkortzeko ezohiko LEPan sartutako 2.137 plaza-kopurua, “Estatuko legeek baimendutako plaza-kopururik handiena”, haren esanetan, baita % 1,75eko soldata-igoera eta pertsonalaren lan-baldintzen hobekuntza ere.

Administrazio publiko efizienteagoa lortzeko helburuari begira bultzatutako jarduketen artean, Datuak Prozesatzeko Zentro (DPZ) berriaren eraikuntza, TETRA polizien arteko komunikazio-sisteman sartzeko 25 udalekin sinaturiko hitzarmenak eta zibersegurtasunaren arloan egindako inbertsioak nabarmendu ditu.

Azkenik, hizpidetzat erabili dituen bestelako gaien artean, doako justiziaren tarifen eguneratzea eta Banza Zabalaren Plan Zuzendaria aipatu ditu. Azken honi esker, urtea bukatu baino lehen, etxebizitzen eta industrialdeen % 80k baino gehiagok Interneterako konexioa izanen dute.

Jarraian zehaztu dira Beaumont kontseilariak zuzendaritza nagusi bakoitzari buruz aipatu dituen jarduera nagusiak.

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia

Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen onarpena izan da gardentasunaren nahiz herritarren partaidetzaren arloan egindako lan nabarmengarriaren gertaerarik garrantzitsuena. Azken hiru urteotan, herritarren egiazko partaidetza eraginkorrari irekitako esparruak biderkatu dira Gobernuak egindako proposamenetan (1 baizik ez 2015ean eta 37 egun), Gobernu irekiaren atarian jasotako ekarpenak ugaritu dira (8 baizik ez 2015ean eta 308 aurtengo ekainean) eta publikoak eskura ditzakeen datu berriak gaineratu dira (193 fitxa baizik ez 2015ean eta 1.434 egun).

Bestalde, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legearen onarpenaren ondoren, Nafarroako Gobernuan esparru honetan dauden gabeziak lehenbailehen zuzentzeko ekintza-plana lantzen ari da, desgaitasunen bat duten pertsonekiko gizarte barneratzaileagoa eta irisgarriagoa lortzeko asmoz.

Araugintza arloko zereginetan, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibila eguneratu eta erreformatzeko egindako aurrerapenak aipa daitezke, izan ere, urtea bukatu baino lehen, horren testu osoa Nafarroako Parlamentura igortzea espero da. Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Legea eta Nafarroako Gobernu eta Lehendakariarena eguneratuko dituzten lege proiektuen tramitazioa hasi da.

Era berean, berariaz nabarmendu behar dira, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko 13/1982 Lege Organikoan (LORAFNA) aurreikusitako eskuduntzak Estatuarekin negoziatzeko nahiz Lege Organikoa bera erreformatzeko emandako pausoak. Eskatzen diren eskuduntzen artean, Trafikoari eta Ingurumenari lotutakoak nahiz espetxeen arloko izaera soziosanitariokoak aipa daitezke.

Hauxek dira kontseilariak atal honen barnean aipatu dituen beste ekimen batzuk: lehengo Artxiboa zaharberritzeko eta Nafarroako Jauregian dauden bestelako esparruak eraberritzeko lanei jarraipena ematea, legearen araberako jarduera-baimena eta irekiera-baimena izan dezaten eta, Artxiboaren kasuan, bulego-esparrutzat eta ordezkaritza ofizialerako eremutzat erabili ahal dadin; Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztutako errekurtsoei buruzko ebazpenak jasotzeko denbora murriztea (127 egunetik 83 egunera, batez beste); Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoaren sorrera edota Nafarroako Aldizkari Ofizialaren erreforma, paperaren erabilera baztertzeko.

Funtzio Publikoa

Gobernuak atal honetan egina duen apustua guztira 3.219 plaza biltzen dituzten hainbat LEPren onarpenean islatu da; besteak beste, berrikitan onartu den egonkortzeko ezohiko LEPa, 2.137 plaza dituena, Estatuko 2017rako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legeak baimendutako plaza-kopururik handiena. Era berean, kontseilariak iragarri duenez, luze gabe 2018ko LEPa eta egonkortzeko aurtengo LEPa prestatzeari ekingo diote, batean zein bestean baimendutako plaza-kopururik handiena sartuz.

Enplegu publikoarekin batera, kontseilariak ordainsariak ere aipatu ditu, aurtengo ekitaldirako aurreikusita dagoen % 1,75eko igoera (% 0,30eko gehigarriarekin zenbait kolektiboren kasutan) eta 2012an atxikitako aparteko ordainsaria berreskuratu izana nabarmendu dituelarik. Azkenik, pertsonal publikoaren lan-baldintzen hobekuntza aipatu du, baimen edo lizentzia berrien bitartez nahiz lanaldia murrizteko modalitateak areagotuz eta malgutuz.

Buruzagitzak meritu-lehiaketen bitartez hornitzeko deialdia, montepioen araubidearen hobekuntza, liburutegietako langileen mugikortasuna, aparteko orduaren prezioaren egokitzapena eta aldi baterako kontrataziorako araudiaren hobekuntza dira Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian egindako beste lan batzuk.

Barne Departamentuko Zuzendaritza Nagusia

Foruzaingoari dagokionez, aurten, Aranguren-Sankin aldean finkatu dira haren egoitza nagusia eta Barne Departamentuko Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu guztiak, Suhiltzaileak izan ezik. Hau da, orain Beloson dagoen Foruzaingoaren Komisaria Nagusia, egun Beriainen kokatuta dagoen Segurtasun eta Larrialdien Eskola, Cordovillan finkatutako Segurtasun Politiken Zerbitzua, egun Agoitz kalean dagoen Babes Zibila eta Nafarroako Jauregian dauden Barne Departamentuko zerbitzu administratiboak eta juridikoak.

Kontseilariak jakinarazi duenez, azken hilabeteotan, etengabeko harremanak mantendu dituzte parlamentuko taldeekin Nafarroako Poliziei buruzko Foru Lege proposamena aurkezteko asmoz.

Nafarroako poliziak baterako komunikazio-sistema baten laguntzaz (TETRA) koordinatzea da Departamentuaren helburuetako bat. Dagozkion hitzarmenak sinaturik, azken urte honetan, udaltzaingoak zein udaltzainak dituzten udal guztiek integratu dira, eta dagoeneko, 25 dira bat eginda dauden udalerriak.

Barne Departamentuan funtsezkoa den beste zerbitzu batean, Suhiltzaileetan, bigarren jardueraren araudia onartu eta erreskate-talde teknikoa sortu da. Aldi berean, aurrerapausoak eman dira Suhiltzaileen Plan Zuzendariaren elaborazioan.

SOS Nafarroari dagokionez, Larrialdiak Kudeatzeko Zentroa arautuko duen Foru Dekretu berria bukatzen ari da. Bestetik, zerbitzu hau behar bezala erabiltzen dela bermatzeko, aplikazio berriak ezarri eta herritarrei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina gauzatu da.

Azkenik, langileen arloan, Foruzaingorako 17 plaza berriren eta suhiltzaile izateko beste 17 plazaren deialdia aipatu behar da, den-denak 2017ko LEPari atxikitakoak. Hauei gehitu behar zaizkie 2016ko LEPari dagozkion eta prestakuntza-ikastaroa betetzen ari diren beste 15 suhiltzaile-plaza eta beste 37 foruzain-plaza. 

Justiziako Zuzendaritza Nagusia

Esparru honetan, bitartekaritza gatazkak konpontzeko bide alternatiboa bihurtzearen alde egindako apustua eta doako justiziarekiko konpromisoa izan dira azken urteko lanaren ildo nagusiak. Lehenengoaren kasuan, kontseilariak adierazi du bitartekaritza arlor guztietan (zibila, penala eta merkataritzakoa) eta barruti judizial guztietan nagusitu dela.

Doako justiziari dagokionez, 2012an murriztutako tarifen prezioak berreskuratu eta ofiziozko txandei buruzko akordioak lortu dira Nafarroako Abokatuen Elkargo Profesionalekin Iruñean, Tuteran, Tafallan eta Lizarran.

Instalazioen atalean, Emakumearen aurkako Indarkeriaren Epaitegia handitu eta eragozpen fisikoak ezabatu dira Justizia Jauregian, eta Iruñeko Espetxeko bulego judiziala diseinatu da, Epaitegiek presoekin egin beharreko komunikazio eta bideokonferentzietarako, alperreko joan-etorriak saihestuz.

Teknologia berrien sarrerari dagokionez prozesuak kudeatzeko Avantius sistema zabaltzen jarraitu da, eta aurten Nafarroako Bake Epaitegietara hedatuko da. Horrenbestez, Aragoirekiko hitzarmena sinatu eta Valentziako Generalitatekiko negozioazioa oso aurreratuta dagoela, Nafarroa Estatu mailako lider bilakatu da. 

Informatika, Telekomunikazio eta Berrikuntza Publikoko Zuzendaritza Nagusia

“Gizarteari kalitateko zerbitzu efizienteak, eraginkorrak eta seguruak eskainiko dizkion Administrazio berritzailea eraikitzea” da Zuzendaritza Nagusi honen erronka, kontseilariak zehaztu duenez.

Hori lortzeko, hauexek izan dira legealdiko hirugarren urtean garatu diren jarduketa nagusiak:

- Banda Zabalaren Plan Zuzendaria Gauzatzea. Urtearen bukaeran, industrialdeetan kokatuta dauden enpresen % 82,55ek banda zabaleko konexioa izango du, 2016an % 40,47k baizik ez zuelarik, eta herritarren artean, etxeen % 80,32k banda zabal ultra-azkarreko sareak izango ditu (% 68, 2016an). Era berean, Departamentuari atxikitako NASERTIC enpresa publikoaren bitartez, handizkako sarea sortu da telekomunikazioetako operadoreei zerbitzua emateko, landa eremuetan banda zabalaren hedapena sustatuz.

- Bigarren DPZ. Gobernuko Departamentu guztiei zerbitzua emateko gaitasuna izango duen bigarren Datuak Prozesatzeko Zentroaren (DPZ) eraikuntzak esparru honetan zegoen behar historikoari erantzungo dio, izan ere, horri esker, Nafarroako Gobernuko informazio-sistema guztien operatibitatea bermatuko da une oro.

- Administrazio elektronikoa. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak berealdiko bultzada eman diote administrazio publikoen digitalizazioari, herritarrei dagozkien eskubide berriak ezarriz eta, ondorioz, Administrazio Publikoei dagozkien betebehar berriak finkatuz. Horretan aurrera egiteko, talde bat (Adele) sortu dute Gobernuko hainbat unitateren artean. Horren harira, Gobernuaren edukiak software librera migratzeko plana landu eta % 59 igo da zibersegurtasun eta datuak babesteko zerbitzuei zuzendutako aurrekontua.

Azkenik, Departamentuari atxikita dagoen Nasertic enpresa publikoaren jarduerak nabarmendu ditu, bereziki, NAGEN 1000 bezalako proiektuetan eta Memoria Historikoaren arloan izandako parte-hartzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Balance de tres años
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa