(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hamahiru hautagai finalistek izango dute solidaritatearen aldeko 'Nafarroa" Nazioarteko XVI. Saria irabazteko aukera osteguna, 2018.eko uztailak 26


Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak eskainitako saria 25.000 eurokoa da


Solidaritatearen aldeko 'Nafarroa' Nazioarteko Sariaren XVI. edizioan guztira 13 hautagai finalista izango dira aurten. Saria Nafarroako Gobernuak ematen du Laboral Kutxarekin elkarlanean, eta epaimahaia iraileko lehen hamabostaldian bilduko da aurkeztutako aukerak aztertu eta saria nori eman erabakitzeko. 25.000 euroko saria urrian emango da.

Nazioarteko sariaren helburua da Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko egindako lanarengatik edo ibilbidearengatik nabarmentzen diren pertsonak, GKEak edo erakundeak saritzea. Helburu horiek agertzen dira Nazio Batuen agendan hemendik 2030. urtera begira, pobreziarekin amaitze, desberdintasunaren eta injustiziaren aurka borrokatze edota aldaketa klimatikoari aurre egite aldera.

Edizio honetan, hautagai hauek izango dute saria eskuratzeko aukera: Garapen Ekonomiko Sozialaren Elkartea (ADES), El Salvadorren giza eta eskubideen garapenean egindako lanarengatik edota pobreziaren aurka borrokatzeagatik edo nekazaritza iraunkorra eta elikadura-burujabetza sustatzeagatik; ASMUJERES, El Salvadorren feminismoen eta jabekuntzaren inguruan egindako lanarengatik; Manabi Elkartea, Guatemalan, Ekuadorren, Espainian eta Frantzian sustapen eta giza eskubideen eta hezkuntzaren arloan egindako lanarengatik; Movimiento Sin Tierra Brasil (MST), elikadura-burujabetzan eta elikagai osasungarrien ekoizpen garbian egindako lanarengatik; eta  Kolonbian Indarkeria Biktimak Artatzeko Asturiasko Programa, PAV-DDHH, Kolonbiako indarkeria-biktimak herrialde horretan nahiz Espainian hartzeko egiten duen lanarengatik.

Halaber, honako hauek hautatuak izan dira: The Halo Trust, Kolonbian, gatazka-zonan edo gatazka ondorengo zonan berreraikitze-lanetako ekintza humanitarioarengatik; Sao Pauloko Uren eta Energia Elektrikoaren Departamentua, Brasilen, garapen ekonomikoan eta iraunkorrean egindako lanarengatik; Agua de Coco Fundazioa, Camboyan eta Madagaskarren burutzen duten jarduerarengatik haurtzaroarekin eta nerabezaroarekin eta osasun integralarekin loturiko gaietan; Emakume afrikarrak eta Giza Eskubideak: Theresa Kachindamoto, Hulo Guillabert, Victoria Nyanjura eta Qumou Sall-Seck, Malaui, Senegal eta Ugandan eta Malin egiten duten lanarengatik, emakumeen eta haurtzaroaren eskubideen eta gatazken aurreko bakearen inguruan; eta Solidaritatearen Eskualdeko Batzordea, Bakearen aldeko Emakumeen artean, Senegaleko Casamancen (CRSFPC/USOFORAL), bakearen eta giza eskubideen alde egiten duten lanarengatik.

Hautagaien azken taldea honako hauek osatzen dute: Nasser Zefzafi, HIRAKeko presidentea, RIFen mugimendu herrikoia, Rifen (Marokko) desberdintasunen kontra eta hobekuntza sozialen alde egiten duen borrokarengatik; Tun Khin, Burmese Rohingya erakundeko lehendakaria, nazioarteko errefuxiatuekin eta Myanmar-ekoekin egiten duen lanarengatik; eta PROEM AID, professional emergency aid, kostetan larrialdi-jarduerak eta laguntza humanitariokoak burutzeagatik.

Epaimahaiaren epaia iraileko bileraren ondoren emango da ezagutzera. Aurreko edizioetan bezala, saria ekitaldi ospetsuan entregatuko da, Nafarroako Gobernuko Lehendakaria eta Laboral Kutxako lehendakaria buru dituela, eta hori urrian izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa