(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan C Hepatitisa duten hiru gaixotatik bik jada infekzioa gainditu dute larunbata, 2018.eko uztailak 28


Osasunak eta ATEHNAk azken generazioko tratamenduaren programaren garapena positiboa izan dela esan dute; horretaz baliatu dira 1.267 eri, eta bi urtetan egun lehentasuna duten gaixo guztietara zabaltzea aurreikusten da


Luis Gabilondo Osasuneko zuzendari nagusia, ATEHNA, Antonio García, eta elkarteko beste kide batzuek. ( irudia handitu )

Guztira, 1.267 pertsonak jaso dituzte Nafarroan birusaren kontrako tratamendu berriak, 2015eko apirilean C Hepatitisari aurre egiteko Plan Nazionala abian jarri zenetik. Nafarroako Hepatitisaren Talde Teknikoaren ustez, kopuru horiek positiboak dira, eta itxaropena ematen dute datozen bi urteetan egun lehentasuna duten gaixo guztien tratamendua amaitu ahal izateko.

Gaur Hepatitisaren Munduko Eguna izanik, Osasuneko Zuzendaritza Nagusiak eta Transplantatuen eta Gaixo Hepatikoen Nafarroako Elkarteak (ATEHNA) Nafarroan infekzio hori jorratzeko Plan Nazionalaren garapenari buruzko balorazio positiboa egin dute. Plana duela hiru urte jarri zen abian, eta tratamendu berriak aplikatu zitzaizkien soilik kasu larrienei; gaur egun, ordea, birusaren infekzio aktiboa duten pertsona guztiei jada ematen zaie.

ATEHNAk gaur Iruñean jarritako informaziorako karpan, Antonio García lehendakariak ondorengoa aitortu du: "orain, azkenean, C Hepatitisa sendatzen denez, garrantzitsua da tratamenduaren egutegiarekin jarraitzea eta goiz detektatzea bultzatzea helburu handia baina lortzeko modukoa betetzeko; hau da, Nafarroan birusak kaltetutako pertsonen gehiengo nagusia sendatzea". Halaber, zuzeneko ekintzako birus-kontrako berrien iritsierak iraultza sortu duela nabarmendu du; izan ere, botika horiek, kasuen arabera, 8 eta 12 aste artean, gaixotasuna sendatzen dute kasuen %95 baino gehiagotan.


Nafarroako gaixotasunaren egungo egoeraren laburpen taula. ( irudia handitu )

Ekitaldi berean, Osasuneko Zuzendari Nagusiak, Luis Gabilondok, honela berretsi du: "programaren emaitza bikainek erabat justifikatzen dute Osasun Sistema Publikoak egindako ahalegin ekonomiko izugarria"; gainera, baikor agertu da zeren "uste dute helburu errealista dela urtean 500 tratamendu berri hastea eta, 2020. urtean zehar, egun lehentasuna duten gaixo guztien tratamendua amaitzea".

4.039 pertsona

Gaur egun, Nafarroan, C Hepatitisaren Birusaren antigorputzen aurrekari ezagunak dituzten 4.039 pertsona bizi dira. Horietatik 2.719 lagunek (%67,3) infekzioa gainditu dute tratamenduari esker edo era naturalean, beste 147k (%3,6) tratamendua hasi dute eta beste 477 eri (%11,8) tratamendua hasteko zain daude, oraindik infekzioa aktibo dutelako; gehienak erasan hepatikoaren gradu baxuko gaixoak dira (F1-F0).

Bestalde, NOZ-Oko Epidemiologia eta Mikrobiologia zerbitzuek azken urteetan egindako analitiken berrikuspen sistematikoari esker, antigorputzen aurrekariak dituzten beste 696 gaixo (%11,8) detektatu ahal izan dira, eta horien historia klinikoan ez da agertzen biremiaren zehaztapenik egin zaienik infekzioa aktibo duten jakite aldera.

Zuzeneko ekintzako antibiral berrien tratamendua jaso duten 1.267 eriren (267k GIB gaixotasuna ere badute) %97ak infekzioa gainditu du, eta, era horretan, zirrosia garatzeko, gibeleko minbizia izateko edo transplante hepatikoa behar izateko arriskua baztertu da, birusa transmititzeko arriskua ezabatzearekin batera.

II. Fasea: Antigorputzen aurrekariak dituzten eriak biltzea

Tratamenduaren prozesuaren orokortzea bermatuta, Nafarroako C Hepatitisaren Talde Teknikoa prozesuaren bigarren fasea abian jartzen ari da, eta, fase horretan, antigorputzen aurrekariak dituzten gaixoak modu aktiboan bildu nahi dira; hots, historia klinikoan biremiaren zehaztapenik egin zaienik idatzita ez dutenak. Familia Medikua haiekin harremanetan jarriko da pertsonalki, biremiaren analisia egitea gomendatzeko.

ATEHNA pozik agertu da Osasun Departamentuak gaixo horiek modu aktiboan hitzartzeko hartutako erabakiarekin; hori uda ondoren egingo da eta Lehen Mailako Arretaren bitartez. Horietako hiru pertsonatatik batek karga biral positiboa izatea aurreikusten da, infekzio aktiboa berretsiko duena; modu horretan, 200 bat pertsona tratamendua behar duten gaixoen taldean sartuko dira.

III. Fasea: Kasu berriak detektatzea

Nafarroan, kasu berriak diagnostikatzeko egiten den jarduera oso handia da; izan ere, azken hiru urteetan, antigorputzen ia 80.000 analisi egin dira C Hepatitisaren birusaren infekzioak detektatzeko.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) hurrengo Buletin Epidemiologikoan, C Hepatitisaren Nafarroako egoera epidemiologikoari buruzko txosten oso bat agertuko da. Beste ondorio batzuen artean, txostenean esaten da "ezkutuko infekzio aktiboaren prebalentzia hasieran adierazitakoa baino nahiko txikiagoa dela".

Operazio-aurreko frogetan 9.600 pertsonari egindako azterketa serologikoetan C Hepatitisaren Birusaren (CHB) infekzio aktiboko 5 kasu soilik detektatu ziren, aurrez diagnostikatu gabeak. Azterketa horiek kontuan hartuta, NOPLOIk uste du Nafarroa osoan infekzioa aktibo duten gutxienez 240 gaixo asintomatiko geratuko liratekeela detektatzeko eta tratatzeko.

NOPLOIk familia-medikuei gomendatu die ohiko asistentzia-jardueran aurkeztutako aukera diagnostiko guztiak aprobetxatzeko, arrisku-taldeko pertsonei detekzio oportunista burutzeko.

Halaber, ATEHNA Elkarteak baheketaren eta detekzio goiztiarraren aldeko apustua egiten du, "ez dakiten gaixo berriak ezagutzeaz gain, eta hau oso garrantzitsua da, kasu berriak ahalik eta azkarren diagnostikatzeko eta tratatzeko", lehendakariak esandakoaren arabera.

Antigorputzak detektatzeko frogak ATEHNAren karpan

Hepatitisaren aurkako Munduko Eguna dela-eta, Iruñean gaur jarritako informazio-karpan, ATEHNA Elkarteak listuaren froga azkarrak egingo ditu, C Hepatitisaren birusaren antigorputzak detektatzeko arrisku-taldeetan aurkitzen diren pertsonei; hau da, 1992 aurreko transfusioak egindako gaixoak, zain barneko drogen etengabeko kontsumoa, C Hepatitisa duen bikotea edo ama edo hemodialisi kronikoaren aurrekariak.

Zer da C Hepatitisa

C Hepatitisa C Hepatitisaren Birusak (CHB) eragindako infekzioa da, eta eskuarki sintomarik gabekoa izaten da edo sintoma arinekoa; beraz, ohartu gabe pasa daiteke, eriek ez baitute medikuaren arreta bilatzen.

Infekzio klinikoaren edo sintomarik gabekoaren ondoren, gizakiak CHBren aurreko antigorputzak garatzen ditu, eta horrek soilik esan nahi du gaixoak CHB infekzioa izan duela haren bizitzako une batean. Baina gaixo batek infekzioa aktibo duen jakiteko, ezinbestekoa da birus-kargaren presentzia zehaztea.

Transmititzeko modua dela-eta, C Hepatitisaren birusaren bidezko infekzioak 1980ko hamarkadan zabaldu ziren Nafarroan, agente patogenoa nahiz kontrolatzeko modua oraindik ere behar adina ezagutzen ez zirenean. Azken hamarkadetan, kontrolatzeko hartutako neurriei esker, goitik behera murriztu ahal izan dira kutsadura berriak. Hain zuzen ere, 2017an zehar, ez da gaixotasun berririk berretsi, aurreko 29 infekzio detektatu badira ere.

Gaur egun dauden infekzio gehienak 20 urtetik gorako bilakaera dute, eta hirutatik bi jada sendatuta daude, ondorengo taulan ikus daitekeen moduan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa