(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak zuzeneko kudeaketaren bitartez 221 milioi euro gehiago eskuratu ditu 2018an, herritarren onura ekartzeko politiketan erabiltzeko astelehena, 2018.eko uztailak 30


Nafarroak hirugarren urtez jarraian gehitu du gastu-sabaia, superabita izan du eta zorraren interesen ordainketa nabarmen murriztu du


Transcripción textual del video

Ogasun eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk gaur aurkeztu du zuzentzen duen departamentuaren jarduera-balantzea, eta nabarmendu du Departamentuaren zuzeneko eta aparteko kudeaketak, hots, diru-bilketarako ohiko bideak kontuan hartu gabe, Gobernuari beste 221 milioi euro gehiago izateko aukera eman diola 2018ko aurrekontuan, herritarren onura ekartzeko politiketan erabiltzearren. Horietatik 146 milioi pasa den abenduan Estatuarekin sinaturiko Hitzarmen Ekonomikoaren Ekarpenaren inguruko kalkulu berrienak dira; 68 milioi Ministerioarekin ere adostutako Hidrokarburoen doikuntzen zenbaketa zehatzarenak dira; eta beste 6 milioi zorraren interesaren ordainketatik kentzen dira birfinantzatzeko egindako eragiketei esker.

Ogasun eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk gaur aurkeztu du zuzentzen duen departamentuaren jarduera-balantzea, eta nabarmendu du Departamentuaren zuzeneko eta aparteko kudeaketak, hots, diru-bilketarako ohiko bideak kontuan hartu gabe, Gobernuari beste 221 milioi euro gehiago izateko aukera eman diola 2018ko aurrekontuan, herritarren onura ekartzeko politiketan erabiltzearren. Horietatik 146 milioi pasa den abenduan Estatuarekin sinaturiko Hitzarmen Ekonomikoaren Ekarpenaren inguruko kalkulu berrienak dira; 68 milioi Ministerioarekin ere adostutako Hidrokarburoen doikuntzen zenbaketa zehatzarenak dira; eta beste 6 milioi zorraren interesaren ordainketatik kentzen dira birfinantzatzeko egindako eragiketei esker.

Altxortegia eta birfinantzaketa

Gobernu honen hirugarren aurrekontuak onartzearekin, %4 gehitu da gastu-sabaia (%12,48ko igoera 2015. urtearekin alderatuta), eta erdia baino gehiago arlo sozialera bideratu da. Zehazki, osasun, hezkuntza eta eskubide sozialen arloetan, gastu-sabaia %5,19 gehitu da, iazko urtearekin alderatuta.

Aurrekontuen zuzendari nagusiak, Begoña Urrutiak, adierazi duenez, “gainera, gastu arduratsua gehitu da, foru-kutxak oztopatu gabe; izan ere, 2017. urtearen amaiera aldera 631 milioi euroko altxortegia izatera iritsi gara, 2015eko 50 milioi euro pasatxoko altxortegiarekin alderatuta. Nafarroak, gainera, kontuak superabitarekin itxi ditu 10 urtetan lehen aldiz”.

Urrutiak azpimarratu du Nafarroako Gobernuaren zor garrantzitsua birfinantzatzeko eragiketen inguruan egindako kudeaketa, Foru Erkidegoa zor horren gainean ordaintzen ari den interesak nabarmen murriztu ahal izan baitira. 2015. urtean, esate baterako, interes horiek ordaintzeko 119 milioi euro sartu ziren aurrekontuan, eta, 2018an, 88 milioira jaitsi ahal izan da, 30 milioi gutxiago. 2018ko aurrekontuetan, iaz baino 6 milioi gutxiago daude zorraren interesak ordaintzeko, eta, beraz, beste politika batzuetarako erabiltzen dira. Guztira, 2016tik itxitako eragiketetan, 141 miloi aurreztuko dira Nafarroarentzat datozen 12 urtetan. Birfinantzatzeko eragiketak egin ahal izan dira Nafarroaren kaudimena optimizatzea lortu duen kudeaketari esker; azken urte honetan, gainera, maila bat igotzea lortu du kreditu-kalifikazioan, eta A-tik A+-era igaro da ikuspegi positiboarekin.

Urrutiak, orobat, aurtengo beste gertaera bat aipatu du; hala nola, Kontratu Publikoen inguruko FL berria onartzea, horrela, Nafarroako ordenamendu juridikoa Europako zuzentarauetara egokitu baita, eta horren helburua da merkatu lehiakorragoa sustatzeaz gain, ETEen parte-hartzea erraztea, gizarte-politikak, ingurumen-arlokoak, genero-berdintasunarenak eta berrikuntzakoak sustatzeko tresna bezala balio izatearekin batera.

Aurrekontuen zuzendari nagusiak, halaber, adierazi du Ogasun Departamentua irizpide sozialak eta/edo ingurumenekoak sartzen ari zela jada lizitatutako ia kontratu guztietan, eta, horren adibide gisa energia elektrikoaren horniduraren azken lizitazioa aipatu du, derrigorrezkoa egin baita jatorri berriztagarrien ziurtagiria.

Diru-bilketa, neurri fiskalak eta gardentasuna

Ogasunak iazko urtearen amaiera aldera berreskuratu zituen krisi ekonomikoaren aurreko bilketaren zenbatekoak. Aranburu kontseilariak adierazi duen moduan, neurri hori "hiru arrazoirengatik gertatu da: batetik, batik bat, Hitzarmen Ekonomikoaren inguruan lortutako akordio berria, Estatuarekin iazko abenduan sinaturikoa, Nafarroaren errealitatera gehiago egokitutako kontuekin; bestetik, ekonomiaren bide egokia; eta, azkenik, 2015ean onartutako erreforma fiskala, zergak pixkanaka gehitzeko eta 2015ean genuen egoera leheneratzeko".

Hori dela-eta, NZOeko kudeatzaile Luis Esainek azaldu duenez, aurtengo urtearen hasiera aldera erabaki zen enpresei BEZa itzultzeko aukera aurreratzea, epea erdira murriztuaz, eta berdin Sozietateena ere, aurtengo amaiera aldera aurreratuko baita, enpresek likidezia handiagoa izan dezaten eta inbertsioak erraztu daitezen. Era horretan, lehen seihileko bilketak erakusten duenez, enpresek 148 milioiko aparteko likidezia izan dute. “Nafarroak bere enpresei zor zien neurria da”, adierazi du Esainek.

Horrez gain, Ogasuneko kudeatzaileak guraso berrientzat onartu berria den laguntza aipatu du, amatasun eta aitatasun prestazioek %25era bitarteko murrizketa sor dezaten PFEZen. Azaldu duen moduan, “aldaketa fiskal honen bitartez, seme-alaba berriak dituzten familiek injekzio ekonomikoa izatea lortu nahi da, berdintasuna ere sustatzeaz gain, amatasun zein aitatasun baimenetan dedukzioa egitea onartu da-eta. Dedukzio horien kostua 7 milioi euro ingurukoa izango dela uste da”.

Gardentasunari dagokionean, Luis Esainek bi gertaera nabarmendu ditu azken urtean: alde batetik, Batzorde Koordinatzaileak bosturtekoaren eguneratze-akten Hitzarmen Ekonomikoa argitaratzea historian lehendabiziko aldiz, eta, bestetik, NZOren jardueren urteko memoria egitea eta argitaratzea, Ogasunaren Estatutuetan 99. urteaz geroztik jasotako baldintza, lehen aldiz praktikan jarri dena, herritarrei erakunde autonomoa ezagutzera emateko.

Ogasunaren jardueraren errepasoarekin amaitzeko, Esainek ondorengoa adierazi du: “iruzurraren aurkako borrokan lanean jarraitzen dugu, eta lan horrek bere fruituak eman ditu 2017an aurreko urtean baino %21,5 gehiago berreskuratu baita; eta, ondoren, honela gehitu du: “errenta-aitorpena egiteko programa berria abian jarri dugu, Informazioaren Berehalako Hornidura ezarri dugu edota Ogasunaren bulego berria ireki dugu modu iraunkorrean Donezteben, ingurukoei urte osoan zehar zerbitzua emateko”.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Balance
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa