(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elizalde kontseilariak herritarren partaidetza nabarmendu du bere Departamentuari buruzko 2018ko balantzean astelehena, 2018.eko uztailak 30


Hondakinen Legea, Klima Aldaketaren aurkako Ibilbide-Orria, Tokiko Administrazioaren Erreforma, Red Explora Navarra sarea eta nekazaritza sektorea eta lurraldea Landa Garapenerako Programaren erdigune bihurtu izana dira lortutako helburuetako batzuk


Transcripción textual del video

Nafarroako herritarren eta lurralde eragileen inplikazioa, partaidetza eta atal guztietako proiektuen prozesu guzti-guztietan izandako sintonia giltzarrizkoak izan dira Departamentuak legealdi honetarako ezarriak zituen helburu nagusiak bete ahal izateko. Hitz horiekin eskertu du Isabel Elizalde kontseilariak, Departamentuak iraunkortasunaren alde egina duen apustuari nafarrek adierazitako atxikimendua, eta horrelaxe eman dio hasiera haren zuzendaritzapeko Departamentuaren 2018-2019 lan-urteari buruzko balorazioa (gaztelaniaz, euskaraz) emateko prentsaurrekoari. Departamentuko hiri zuzendari nagusiak ondoan zituela, kontseilariak bakoitzaren jardueraren berri eman du, zehatz-mehatz.

Nafarroako herritarren eta lurralde eragileen inplikazioa, partaidetza eta atal guztietako proiektuen prozesu guzti-guztietan izandako sintonia giltzarrizkoak izan dira Departamentuak legealdi honetarako ezarriak zituen helburu nagusiak bete ahal izateko. Hitz horiekin eskertu du Isabel Elizalde kontseilariak, Departamentuak iraunkortasunaren alde egina duen apustuari nafarrek adierazitako atxikimendua, eta horrelaxe eman dio hasiera haren zuzendaritzapeko Departamentuaren 2018-2019 lan-urteari buruzko balorazioa (gaztelaniaz, euskaraz) emateko prentsaurrekoari. Departamentuko hiri zuzendari nagusiak ondoan zituela, kontseilariak bakoitzaren jardueraren berri eman du, zehatz-mehatz.

Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzaren arloan, Elizaldek ziurtatu du “landa ingurunearen erronkei sektorearen, lurraldearen nahiz landa garapenaren ikuspegitik erantzutea” izan dela apustua, eta horren harira, Zuzendaritza Nagusi honek legealdiaren hasieraz geroztik izandako aurrekontu-igoera nabarmendu du, % 28,6koa 2015koaren aldean, aurtengo ekitaldian 77,5 milioi euroko aurrekontua izanik. Haren hitzetan, “nekazaritza sektorea indartzea da aurrekontuen xedea, sektoreak Nafarroako egitura ekonomikoan duen pisua mantendu eta horren lehiakortasuna hobetzeko asmoz. Helburu honi begira, proiektuan, ustiategietako inbertsioak sustatzeko nahiz gazteak sektorera erakartzeko ildoak indartu dira, baita ekonomiaren, ingurumenaren zein gizartearen ikuspegitik efizienteagoak diren ekoizpen-sistemak bultzatzea xede dutenak ere.

Nekazaritza Politika Bateratuari egin beharreko erreformari begira egiten ari den lana ere nabarmendu du. “Nafarroak erreforma nahi du, eskubide historikoetan oinarritutako ordainketa-eredua baztertu eta nekazari profesionala, ustiategi familiarra eta landa garapena nekazaritza politiken erdigunean kokatzea nahi du”. Halaxe jakinarazi dugu Estatuaren aurrean, nekazaritza-elkarteen adostasunaz. Elizaldek iragarri duenez, hauxe da asteazkenean, abuztuak 1, Nekazaritza Ministro Luis Planasekin egingo duen aldebiko bileran defendatuko duen jarrera.

Halaber, nekazaritza sektorea eta lurraldea landa garapenerako politikaren erdigunean kokatuta, 2015-2020rako Landa Garapenerako Planaren (LGP) aldaketa aipatu du. Aldaketa 2017an egin zen “iraunkortasunari eutsiz, nekazaritza eta ingurumenaren aldeko neurriak -8,5 milioi euro- zein klima aldaketari dagozkionak indartuz, baita sektore ekologikoarenak ere, betiere mugapen naturalak dituzten eremuen eta landa garapenaren mesedetan, tokiko ekintza-taldeen bitartez”. Honen harira, nekazaritza ustiategietako inbertsioak egiten eta nekazari gazteak instalatzen laguntzeko onartu berri den 13,5 M€ko gastua nabarmendu, izan ere, Departamentuak arreta berezia ematen dio gai honi urteko deialdien bitartez eta aurrekontua handituz, “belaunaldien arteko erreleboa lehentasunezkoa baita sektorea berpizteko”.

Era berean, Nafarroako Ubidearen egoeraren berri eman eta aspaldi honetan egindako azken tramite eta jarduketak gogoratu ditu. Hauei esker, Argako Adarra Handitzeko Lehen Fasea osatu da, Egako adarraren tarte berrien tramitazioan aurrera egin da eta Bigarren Faseari dagozkion alternatiben azterlana egin eta proiektuaren lizitazioa bideratu da, abenduaren entregatzeko xedez.

Atal honetan, Elizaldek joan den udaberriko uholdeek eragindako kalteak estaltzeko laguntzak ere aipatu ditu: 2,8 M€, guztira. Dagozkien foru aginduak argitaratu eta Gobernuaren erabakia onartu ondoren, horien deialdia datozen egunotan argitaratuko da.

Ingurumenari eta Lurralde Antolamenduari dagokionez, kontseilariak Zuzendari Nagusi honen aurrekontuan izandako igoera ere gogoratu du: 12,8 M€ 2015ean eta 19,9 M€ 2018an (% 55eko igoera), betiere ekonomia zirkularra, klima aldaketaren aurkako borroka eta naturguneak ardatz nagusitzat hartuta. Honen harita, kontseilariak Klima Aldaketaren aurkako 2017-2030erako Ibilbide-Orria gogoratu du, Foru Gobernuak NGko Departamentu guztien arteko koordinaziorako Estrategiatzat onartutakoa, baita LIFE Nadapta europar proiektu integratua lortu izana ere, hauxe baita LIFE Europak eskualde batean abiarazi duen lehenengoa. 15,6 milioi euroko aurrekontua du datozen 8 urteetarako, eta Nafarroa klima aldaketara egokitzeko ahalegina bultzatuko du politika publikoen eta gizarte-eragileekiko lanaren bitartez. LIFE Nadapta gure komunitatea klima aldaketaren ondorioetara egokitzea xede duen programa zabala da, sei arlo estrategiko hauei dagozkien 53 neurri zehazten dituena: ura, basoak, nekazaritza eta abeltzaintza, osasuna, azpiegiturak eta plangintza, eta monitorizazioa.

Horrekin batera, ekainean hondakinei eta hauen fiskalitateari buruzko Foru Legea onartu izana ere aipatu du. Estatuan nahiz Europan aitzindaria den lege honek prebentzioan, berrerabilpenean eta birziklapenean oinarritutako hondakinen kudeaketa bermatuko du, hondakina baliabide bihurtuz eta ekonomia zirkularrari eraginez.

Lurralde Antolamenduari dagokionez, kontseilariak udaleko nahiz udalez gaindiko plangintza sustatzeko zein ingurumen politiken definizioa eta diseinua, iraunkortasun irizpideak edota hirigintza eta mugikortasunari lotutako hainbat alderdiren kontserbazioa integratzeko toki erakundeekin batera egindako lana nabarmendu du, 2015az geroztik 39 plan onartu, planak berrikusteko 13 hitzarmen sinatu eta beste 3 idazketa fasean daudelarik.

Lursarea Lurralde eta Iraunkortasunaren Agentziaren sorrera; paisaiaren gaineko lana, paisaiari buruzko hitzarmena aplikatuz eta plangintzarako tresnetan txertatuz, eta 38 paisaia berezien elaborazio kartografikoaren eta kontserbazio-irizpideen bukaera. Nafarroan dauden 42 Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) kudeatzeko planak eta naturguneei buruzko webgunean horren dibulgazioa egitea. Explora Sarea, natura-balioen kontserbazioari eta mantenimenduari lotutako maila anitzeko kudeatzaileak eta naturgune eta esparru berezien kudeaketa eta garapen iraunkorra uztartzen dituena.

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren kasuan, Elizaldek, lehenik eta behin, Nafarroako toki erakundeen finantzaketan izandako hobekuntza azpimarratu du, izan ere, akordio programatikoa betez, transferentzia korronteen funtsaren horniketa areagotu da egonkortasun bermatzeko. Haren esanetan, “2018an 219,3 milioi euroko kopurura iritsiko da, 2015ean baino ia 19 milioi gehiago”. “2018-2019ko transferentzia korronteetarako horniketari dagokion berritasun nagusietako bat udalen montepioen defizita finantzatzea izan da, bost milioi eta erdi eurorekin”, gaineratu du.

Gainera, 2016an eta 2017an, 2,9 milioi euroko ordainketa egin zaie udalei, udal zergen konbrantzako salbuespenengatik bildutako onura fiskalen truk.

TIP eta Tokiko Maparen Erreforma

Era berean, 100 milioi bideratu dira Nafarroako toki erakundeen tokiko inbertsioetarako, 2017-2019 urteetarako Tokiko Inbertsio Plana (TIP) arautzen duen 18/2016 Foru Legearen onarpenaren ondoren. Adierazi duenez, plana Nafarroako lurralde orekaren aldeko tresnatzat planteatu da, tamaina txikiagoa eta sabakanatze geografiko handiagoa dituzten toki erakundeen inbertsioei lehentasuna emanez. Praktikak, horrek esan nahi du, une honetan, 34,7 milioiko guztizko zenbatekoa osatzen duten finantzaketa-ebazpenak bidali zaizkiela toki erakundeei, hau da, 2017rako nahiz 2018rako esleituta zegoenaren ia % 75.

Era berean, bi urtetik gorako partaidetza-prozesu trinkoaren ondoren, Tokiko Administrazioaren Erreformarako Lege Proiektuak Nafarroako toki erakundeen eskakizun nagusiak bildu eta Nafarroako Toki Administrazioaren egitura berria eraikitzeko oinarriak finkatu dituela nabarmendu du. Gobernuak testua Parlamentuari helarazi dio dagoeneko, legegintzaldiaren datorren urtean eztabaida dezan.

Proiektua ekainaren 22an bukatu zen, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren batzarrean bildutako toki erakunde gehienen onespenaz. Kontseilariaren esanetan, “garrantzi handiko gertaera da Nafarroako toki administrazioarentzat eta fase berri bat ireki du eskuduntzak nahiz tokiko mapa berrantolatzeko, etorkizuneko eskualdeak eraikitzeko eta finantzaketa-sistema berria definitzeko”.

Azkenik, Hiri Erabilerarako Uraren Ziklo Integralaren 2019-2030erako Plan Zuzendariaren elaborazioa aipatu du, Departamentuko Ingurumeneko eta Toki Administrazioko zuzendaritza nagusiek NILSA eta GAN enpresa publikoekin batera lideratutakoa eta Nafarroako toki erakundeen partaidetzarekin landutakoakoa. Eskualdeka aztertzen ari dira etxe nahiz industria horniketarako iturri nagusiak eta datozen hogeita hamar urteetarako sareen zirkuituak eta ur-araztegiak birdiseinatzen ari dira.

Datorren urterako helburuak

Kontseilariaren agerraldiaren ondoren, zuzendari nagusiek hitza hartu eta Departamentuaren datorren urteko ekintza politikoa gidatuko duten helburuak zehazteari ekin diote. Hartara, Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendari Nagusi Ignacio Gilek honako hauek nabarmendu ditu:

• Nekazaritza Kontseiluaren barruan etorkizuneko NPBari buruzko lege zirriborroetarako alegazioen agiria adostea Ministeriora helarazteko, eta udazkenean, sektorearekiko eta beste eragile batzuekiko informazio eta egiaztatze kanpaina abiaraztea, Estatu kideen mailan erabili beharreko aplikazio ereduari buruzko jarrera bateratua hartzeko.

• Nafarroako Ubideari dagokionez, helburua Argako adarra bukatu eta Egako adarrerako lanen egutegia finkatzea da. Bestalde, abenduan, ezagutzera emango dira bigarren faseko alternatiba teknikoak eta CANASAk irizpide teknikoen arabera hautatuko du horietako egokiena.

• Foru Ureztatze Plana eguneratzea.

• Animalien baldintza higieniko-sanitarioak, ongizateari buruzkoak zein antolamendu zooteknikoa finkatuko dituen Foru Dekretua onartzea.

• Urtea bukatu baino lehen, Parlamentura bidaliko da animalien babesari buruzko 7/1994 Foru Legea aldatzeko proposamena.

Azkenik, Ignacio Gilek iragarri du abuztuan irekiko direla apirilean, maiatzen nahiz ekainean gertaturiko aparte eurite eta uholdeen ondoriozko kalteak estaltzeko laguntza-deialdiak.

Tokiko Administrazioaren arloan, Xabier Lasa zuzendari nagusiak nabarmendu du jorratutako ildoei ekingo zaiela Nafarroako lurralde oreka eta kohesioa bultzatzeko eta nafar guztiei zerbitzu eta horniketetarako sarbidea bermatzeko, nonahi bizi direla ere.

• Tokiko Administrazioaren Erreforma prozesua bukatzea, bereziki hiru ardatz hauetan: eskuduntzak, finantzaketa eta tokiko plangintza. Nafarroako Tokiko Administrazioaren Erreformari buruzko lege proiektua Parlamentura igorri da jadanik, udazkenean bertan eztabaida dadin; aurretik, egitura-kostuei buruz lantzen ari den azterlana emango da ezagutzera.

• Nafarroako Toki Ogasunak erreformatzeko legea eta eskualde berrien eraketa prozesua prestatzea.

• 2017-2019ko Inbertsio Planaren legea aldatzea, prozedurak bizkortzeko eta aurrekontu-egonkortasuna arautzeak dakartzan zailtasunak gainditzeko.

• Hiri Erabilerarako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzendaria onartzeko prozesua bukatzea, 185 ekarpen bildu dituen partaidetza-prozesua gauzatutakoan, uraren zeharkako kudeaketa iraunkor eta integrala bermatzeko.

Lurralde iraunkorra, klima aldaketa eta ekonomia zirkularra

Azkenik, Ingurumen eta Lurralde Antolamenduaren arloari dagokionez, Eva García Balaguer zuzendari nagusiak legealdian bultzatutako politiketan aurrera egin behar dela ziurtatu du, lurraldea antolatu eta kudeatzeko eredu iraunkorrak finkatzeko, klima aldaketaren aurka borrokatzeko eta ekonomia zirkularra bultzatzeko. Horretarako, zera aurreikusi da:

• Ingurumen eragina duten jarduerak arautzeko Foru Lege proiektua onartzea eta Parlamentura igortzea, bertan tramita dadin.

• Klima aldaketa eta energiari buruzko Lege proiektua onartzea.

• 2017-2027ko Hondakinen Planean jasotako helburuak lortzeko eta ekonomia zirkularra bultzatzeko aurrera egitea.

• Uraren estrategia definitzen bukatzea, Europako zuzentarauen printzipioak sartuz.

• Nafarroako 2030 Agendako Ekintza Plana gauzatzea.

• Eskualde mailatik lurralde antolamenduan berritzea; paisaiaren estrategia txertatzea eta azpiegitura berdeak garatzea.

• Red Explora Navarra sarea indartu eta lurralde-eragileek naturguneen kudeaketa planen gauzaketan duten parte-hartzea areagotzea.

• Nafarroako Baso Plana eguneratzea.

“Laburbilduz –adierazi du kontseilariak– aurrerapauso handiak eman ditugu Nafarroako herritarrekin batera iraunkortasunari buruzko kultura duen lurraldea eraikitzeko. Esku artean darabiltzagun erronkak garrantzi handikoak dira, eta segurtasunez, konpromiso kolektiboaz, erantzunkizunez eta gizarte eta ingurumen justiziaz ezarri ditugu ekonomia zirkulurrareranzko beharrezko oinarriak, hondakina baliabide bihurtzeko, lehen sektorea eta landa ingurunea iraunkorrak bilakatzeko eta XXI. mendeko errealitatera eta gizarte-balioetara egokitutako toki ngobernantza lortzeko”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa