(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Erakundeek irailaren 17ra bitarte diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte 6 eta 8 urte arteko haurrentzat Kirol Anitzeko Programak sustatzeko ostirala, 2018.eko abuztuak 3


Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez, 50.000 euro jarriko ditu adin goiztiarretan kirol-jarduerak sustatzeko helburuarekin


6 eta 8 urte arteko haurrek kirola eta jarduera fisikoak egitea sustatze aldera, Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak Kirol Anitzeko Programak kudeatzeko Toki Erakundeentzako diru-laguntzen deialdia onartu du. Erakundeek eskaera telematikoki aurkeztu ahal izango dute datorren irailaren 17ra bitarte. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez, helburu horretarako 50.000 euro jarriko ditu. Deialdi honetan sartzen dira baita ere kirol-jarduerak Udalarena %100 den kapital-sozietatearen bitartez antolatzen dituzten Toki Erakundeak.

Toki Erakundeek eskaerarekin batera aurkeztu beharko dituzte jarduera fisikoen gaineko plana, hedapen-plana nahiz kirol anitzeko programaren plan ekonomikoa. Jarduerak aurtengo irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra bitarte burutuko dira, eta ikuspegi oso bat eduki beharko dute, garapen pertsonala, mugimenezkoa eta soziala bultzatze aldera; halaber, osasun-eremuan onurak sustatzeaz gain, jolas garbia, adiskidetasuna, hobetzea, inklusioa eta gizarteratzea bezalako balioen hezkuntza bultzatuko dute. Programa gutxienez 8 hilabetekoa izango da, eta jardueren eskaintzan baterako hezkuntzaren eta ekitatearen gaineko parametroak bermatuko dira.

Behin eskaera-epea amaituta, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak deialdiaren ebazpena ezagutzera emango du gehienez hiru hilabeteko epean. Horretarako, alderdi desberdinak baloratuko dira; hala nola, jardueren egokitzapena, edukien aniztasuna edo hedapen-planaren kalitatea. Kirol Anitzeko Programa bakoitzeko gehienez 6.000 euro emango dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa