(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erriberriko Antzerki Jaialdian sarrerak agortu dira Cavan eskainitako 10 emanalditatik 7tan eta Nafarroako konpainiek Errege Jauregian emandako ikuskizun guztietan asteartea, 2018.eko abuztuak 7


Edizio honetan, nazioarteko konpainiak izan dira programazioan eta klasikoak ikuspegi garaikidetik berrikusten dituzten proposamenak


Erriberriko Antzerki Jaialdiaren barnean, La Cavan eskainitako 10 emanalditatik 7 bete-bete egin dira, eta, era berean, Antzerki poetikaren zikloan parte hartu duten Nafarroako konpainiek Errege Jauregian emandako ikuskizun guztietako sarrerak agortu dira.

Guztira, 4.157 lagun bildu dira aurten Jaialdian. 3.620 pertsonak Erriberrin antolatutako emanaldi ezberdinetan hartu dute parte, eta Tafallan egindako topaketan parte hartu duten eskolen hiru ikuskizunetara 537 pertsona gerturatu dira.

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak antolatuta, Erriberriko Jaialdiak ondorengo ikuskizunak aurkeztu ditu, eta arrera oso ona izan dute: La Piccola Familia frantsesen “Arlequín pulido de amor”; Mexikoko Los Colochos-en “Mendoza”, La Cavan lehen aldiz antzeztua lau urteko biraren ondoren; edo Argentinako Índigo Producciones konpainiaren “La Fiesta del Viejo” – “Rey Lear”.

Era berean, bereziki nabarmendu behar da bertan bi zuzendari egon direla: alde batetik, Sevillako Alfonso Zurro, Erriberrin zuzendari gonbidatuaren irudia inauguratu duena. Irekiera-ikuskizunean "Luces de bohemia" antzezlana izan dugu eta azken aurreko egunean, "Hamlet" lana; bietan sarrera guztiak agortu dira, Sevillako Teatro Clásico konpainiaren aurrean zuzendari Zurro jauna dela. Bestetik, Thomas Jolly zuzendari frantsesa nabarmendu behar dugu, galiar antzerkiaren proiekziorik handiena duen pertsona ospetsua, eta Espainian lehen aldiz programatu dena Erriberriko edizio honetan, La Piccola Familia konpainiarekin. Horrez gain, Jaialdiaren antolakuntzak “Fandango Street” ikuskizuna azpimarratu nahi izan du, lan horrekin Sara Calerok amaiera eman baitzion La Cavako Jaialdiari, jendea zutik jarrita.

Beste urte batez, funtsezkoa izan da Erriberriko bizilagunek jaialdian izan duten inplikazioa, bide publikoan egindako ikuskizunak babestuaz ("Negua" inauteria amaieran) edo Candelitak "Vecindarios"-en barruan egindako ibilbideak.

Jaialdiaren zuzendari artistikoaren, Luis Jiménezen, hitzetan, “Erriberriko ikusleek erakutsi dute gauza desberdinak ikusi nahi dituztela, eta proposamen eta hizkuntza berrietara, aukera berrietara irekita daudela. Halaber, prentsak programatu dugunak duen balioa aitortu du”. Ildo horretan, zuzendariak etorkizunari begira dituen nahiak azaldu ditu: “Nire ustez, jaialdiak datozen urteetan izango duen identitatea markatzen duten erabakiak hartu ditugu aurten”.

Edizio honetan, gainera, Jaialdiaren eskaintza pedagogikoa eta prestakuntza-mailakoa finkatu egin da honako hauen bitartez: Arte Dramatikoko Eskolen Topaketa Tafallan; Alfonso Zurrok emandako “Creación e interpretación en el personaje” tailerra; Zurro bera eta Mikel Zuza historialaria protagonistak izan dituzten topaketak; edo Nafarroako In Extremis konpainiak  “La prueba” proiektuarekin garatutako egoitza artistikoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa