(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

145.000 euroko diru-laguntzetarako deia egin da, partzuergoen kirol-jarduera fisikoko programetarako asteartea, 2018.eko abuztuak 7


Erakunde horiek kirol-teknikari bat eduki beharko dute


Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez, 145.000 euroko diru-laguntzetarako deia egin du, kirol-teknikaria duten partzuergoek egiten dituzten kirol-jarduera fisikoko programak sustatzeko. Jarduerok aurtengo urriaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitartean egin behar dira.

Halaxe jasotzen da Ana Herrera kontseilariaren foru-agindu batean, zeina gaurko (abuztuaren 7a, asteartea) Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baita.

Nafarroako Gobernuak honako gastu hauek ordaintzeko emango ditu diru-laguntzak, besteak beste: langile-gastuak, laguntza teknikoko kontratuak, joan-etorriak eta kirol-materiala.

Eskaerak telematikoki aurkeztu behar dira, nahitaez, dagokion fitxaren bidez. Horretarako epea asteazken honetan hasten da, hilak 8, eta abuztuaren 20an amaitzen da.

Aipatzekoa da kirol-zerbitzua duten bederatzi partzuergo daudela Nafarroan: Areso Araitz, Nafarroa Hegoa, Orreaga, Erriberagoitia, Erribera Erdia, Sakana, Izarbeibar, Erdi Aldea eta Ultzama oinarrizko gizarte-zerbitzuen partzuergoa. Erakunde horiek 93 udal biltzen dituzte, eta 130.000 biztanle baino gehiago, Foru Komunitateko biztanleriaren % 20,5.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa