(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NLk 680.000 euroan lizitatu ditu Altsasuko enplegu-agentzia berria egokitzeko obrak asteazkena, 2018.eko abuztuak 8


Aurreikuspenen arabera, obrak azaroan hasi eta martxoan amaituko dira, eta 2019ko ekainean ireki ahal izango da jendearentzat


Bulegoaren fatxada nagusiaren altxaera.

Bulegoaren fatxada nagusiaren altxaera. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak lehiaketara atera du Altsasuko enplegu-agentzia berriaren obra-kontratua, zeina Nafar Lansarek eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) partekatuko baitute.

Iruña Hiribidean dagoen antzinako bidezainen etxea egokitzeko egingo dira obrak. Eraberritze-lanetarako 679.541,72 euroko gastua aurreikusten da, eta Estatuko Administrazio Orokorretik datozen funtsen kargura finantzatuko da.

Aurreikuspenen arabera, obrak azaroan hasi eta martxoan amaituko dira, eta 2019ko ekainean ireki ahal izango da jendearentzat. Barruko antolamenduak egokituko dira, egitura aldatu gabe.

Beheko solairua NLren eta SEPEren eguneroko arretara bideratuko da, erabilera horretarako behar diren gela eta zerbitzuekin. Lehenengo solairua trebakuntzara, artxibora, kanpo-laguntzetara eta instalazio-geletara bideratuko da.

Instalazio berriei esker, hobetu egingo da arreta. Langabeek “wifi gune” bat izango dute, eta, han, izapideak egin ahal izango dituzte online, eta euskarri informatikoa izango dute lan-bilaketari, ikastaroetan izena emateari eta abarri lotutako zenbait kudeaketa egiteko.

Halaber, enpresei zerbitzu hobea emateko, agentziak areto eta bulego gehiago izango ditu, han langileak hautatzeko prozesuak egin daitezen. Egungo agentziak bulego bakarra dauka. Areto horietan, orobat, taldeko ekintza gehiago eta trebakuntza-jarduera edo gaitasun profesional eta pertsonalak garatzeko jarduera gehiago egin ahal izango dira.

Azkenik, aparkaleku handiagoa izango du agentziak.

Zerbitzu gehiago eta hobeak emateko instalazioak hobetzearekin batera, agentzia neurriak hartzen ari da, ahal den neurrian joan-etorriak saihesteko: dokumentazioa posta elektroniko bidez trukatzea, eta, NLren estrategiaren baitan, Interneten, mugikorrerako aplikazioen eta telefonoaren bidezko tramitazioa bultzatzea.

Zehazki, beheko solairuko 183,35 m2-tan jardungo da: SEPErentzat gordetako gunea (22,3 metro karratu bulegorako, eta beste 18 metro karratu itxarote-eremurako), NLren gunea (37 metro karratu bulegorako, eta 18 metro karratu itxarote-eremurako), eta, horiez gain, komuna, atariak, erabilera anitzetarako gela bat, areto bat, bi zuzendaritza-bulego eta orientatzaile batentzako beste bulego bat.

Lehenengo solairuak 188 metro karratu inguru izango ditu, eta gune hauek: itxarote-eremua, bi bilera-gela, trebakuntza-gela bat, artxiboa eta biltegia, eta bi bulego. Bigarren solairua libre geratuko da, etorkizunean zabalkuntzak egin behar badira ere.

Lokala, alokairuan

Altsasuko egungo enplegu-agentzia alokatutako lokal batean dago (47.000 euro inguru, urtean), García Ximénez plazako 3. zenbakian. Kostu hori murrizteko, NLk proposatu zuen instalazio berriak Bidezainen Etxean kokatzea.

2017ko irailean, enplegu-bulego berriak egiteko proiektua lizitatu zen. Arqyme Barricarte y San Román C.P-ri esleitu zitzaion, eta joan den abenduan entregatu zen.

Obra hori zenbait urtetarako izango da. 2018ko urri edo azaro aldera hasiko da egiten (300.000 euro inguru), eta 2019ko martxoan amaituko da (385.000 euro).

Agentzia 11.832,48 m2-ko partzela batean kokatuko da; partzela horretan, suhiltzaileen eraikina, Udaltzaingoaren eraikina, heliportu bat eta Obra Publikoen biltegiak ere badaude.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa