(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jauregi sendiak Etxarri Aranatzeko San Migel irin-errotaren dokumentazioa eman dio dohaintzan Nafarroako Artxiboari ostirala, 2018.eko abuztuak 10


Artxibo industrial baliotsua da jakiteko zer nolako kudeaketa izan zuen landa-eremuko enpresa batek XX. mendearen erdian baino gehiagoan


Jauregi Ondarra sendia, 1930eko hamarkadan.

Jauregi Ondarra sendia, 1930eko hamarkadan. ( irudia handitu )

Jauregi sendiak Etxarri Aranatzeko San Migel irin-fabrika zaharraren dokumentazioa eman dio dohaintzan Nafarroako Artxiboari. Fabrika hura XX. mendearen bigarren erdialdean desagertu zen. Artxibo industrial txikia baina baliotsua da, landa-eremuko familia-enpresa bateko kudeaketaren adibide argia baita.

Funtsak “San Miguel Irin Errota /Harinera San Miguel (Etxarri Aranatz)” du izena, eta honako hauek osatzen dute: fabrikako eragiketak erregistratzeko liburu batek eta dokumentu familiarrak zein irin-errota instalatzeko eta kudeatzeko proiektuaren dokumentuak dituzten 22 artxibo-kaxak.

Dohaintza joan den uztailaren 31n egin zuen Juana Marik, Gabriel Jauregi enpresaburuaren alabak. Dokumentuak ez ezik, makineria kontserbatzea ere lortu du —gaur egun, Arbizuko Udalean dago—.

Errotatik bere garaian berritzailea zen fabrika batera

Jauregi sendiak (Gipuzkoako Bidania herrikoa) gutxienez XVIII. mendetik jardun zuen errota-lanbidean. Urdiaingo, Bakaikuko eta Arbizuko erroten arduradunak ziren, errentariak ziren aldetik. XX. mendearen hasieran, beren enpresa propioa sortu zuten Nafarroako Etxarri Aranatz udalerrian. Upategiekin batera, irin-fabrikek landa-inguruneko industrializazio-prozesua hasi zutela esan daiteke.

Aniceto Jauregik, geldiezina eta ekintzailea bera, teknika eta makina berriak txertatzea erabaki zuen, eta berritasun handiak ekarri zituen enpresa-kudeaketara. Haiei esker, hobetu egin zen ekoizpena.

Makineriari dagokionez, harri zizelkatuko ehotarriak metalezko arrabolekin ordeztu zituen; motor elektrikoak txertatu zituen; ehoketa-sistema aldatu zuen, irin zuriagoa eta finagoa lortzeko; eta irina makinaz bahetzen eta arazten hasi zen, bi asmakizun iraultzaile berrirekin: plansichterrak eta sasoreak.

Enpresa-kudeaketari dagokionez, alea eta irina biltegiratzeko sistema bat txertatu zuen. Hari esker, produktua hurbileko hirietan saltzea kudeatzen zuen, ekoizle bakoitzak emandakoa eho ordez —horrela egin zen mendeetan—. Negozio-ikuspegi modernoa zen hura, eta, ondorioz, antzinako errotez oso bestelako eraikinak eraikitzea eragin zuen. Antzinako errota horiek zenbait solairutako higiezinekin ordeztu ziren, zeinek leiho asko eta zabalak baitzituzten, bai eta biltegi handiak zituzten etxabeak ere, zakuentzat, eta ibilgailuen karga eta deskargarako. Zoritxarrez, ez da kontserbatzen Etxarri Aranatzeko fabrikaren eraikina, baina bai eraikin industrialaren eskema hori islatzen duen argazki bat.


San Migel irin-errotaren eraikina, Etxarri Aranatzen.

San Migel irin-errotaren eraikina, Etxarri Aranatzen. ( irudia handitu )

Eraberritze teknologiko horretarako, Aniceto Jauregik Kataluniako Establecimientos Morros SA enpresara jo zuen, zeina irin-errotetan espezializatuta baitzegoen. 1934an, 24 orduan 6.000 kg gari automatikoki egiteko gai zen instalazio bat diseinatu zuten.

Haren semeak (Gabriel eta José Jauregi Ondarra) familia-negozioaren kargu egin ziren, 1968an itxi zen arte, ez baitzegoen harekin jarraituko zuenik. Mende honetan, fabrika eraitsi egin zen, orube horretan etxeak eraikitzeko (2008). Juana Marik, Gabriel Jauregiren alabak, makineria eta dokumentazioa jaso eta kontserbatu zituen, eta, horri esker, irina ekoizteko prozesua berreraiki ahal izan da. 

Oraintsuko historiako lehenengo dokumentu-dohaintza

Foru Komunitateko Administrazioaren Artxiboak ekarpen hau nabarmendu nahi du, oraintsuko historiari eskainitako ekintza-ildo berria irekitzen baitu, joan den ekainaren 29an prentsari aurkeztu zitzaionez.

Xede horrekin hasi ditu dokumentu-multzo hori instalatzeko, antolatzeko, deskribatzeko eta digitalizatzeko lanak, Artxibo Irekia web-atariaren bidez zabaltzeko. Kultur Ondarearen nazioarteko urte honetan, Artxiboaren asmoa da azpimarratzea zeinen garrantzitsua den ondare industriala lanaren kulturaren zati gisa, eta bere instalazioak eta ezagutza teknikoak eskaintzen ditu ahaztuta eta desagertze-arriskuan dagoen ondare hori zaintzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko.

Hori dela eta, gogorarazten du dohaintza bat egin nahi dutenek edo dohaintza bat egin nahi duen norbait ezagutzen dutenek deitu dezatela 848429721 telefono-zenbakira, edo idatz dezatela archivo.adminsitración.informacion@navarra.es helbidera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa