(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Informazio orokorra eskaintzen duten irabazi-asmorik gabeko online komunikabideetarako diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da astelehena, 2018.eko abuztuak 13


Aurkezteko epea irailaren 14an amaituko da eta 90.000 eurokoa izango da.


Nafarroako Gobernuak Informazio orokorra eskaintzen duten irabazi-asmorik gabeko online komunikabideetarako diru-laguntzak eskatzeko deialdia ireki du, 90.000 eurokoa izango da eta nahiz online komunikabide berrientzat nahiz daudenentzat zuzenduta dago. Deialdia gaur astelehenean argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO). Eskaerak aurkezteko epea bihar hasiko da, asteartean abuztuak 14 (barne), eta irailaren 14ean (barne) amaituko da.

Deialdiaren xedea komunikabide mota honen jarduera sustatzea da. Irabazi-asmorik gabeko online komunikabideak informazio-plataforma digitalak dira, zerbitzu publikoaren bokazioarekin eta Interneten kalitatezko kazetaritza eskaintzeko xedearekin, ekonomiko edo komertzial etekinak ez duten bilatzen eta kazetaritzaren oinarrizko printzipioetan sustatzen direnak: zehaztasuna, etika profesionala, independentzia, informazioa iturriak kontrastasuna, zehaztasun eta interes publikoa. Gainera, ikerketa kazetaritzaren garrantzi berezia ematen duten komunikabideak dira. Azken finean, kazetaritza profesionala ezartzea nahi dute, informazio profesionalen bidez, irabazi-asmorik gabeko gizarte balioa ematen. Finantzatzeko harpidetzak eta dohaintzak guztiz beharrezkoak dituzte.

Deialdiak bi kategoria ditu: alde batetik, online komunikabide berriak, urriaren 31a baino lehen euren zabalkunde jarduera hasi dutenak, 60.000 euroko diru-laguntza, eta bestetik, iadanik lanean daudenak eta urriaren 31a baino lehen ziurtatutako hobekuntza proiektuak aurkezten dituztenak, haiei 30.000 euroko diru-laguntza esleituko die.

Diru-laguntzak jasotzeko gastuak

Diru-laguntzak jasotzeko gastutzat hartzen dira deialdiaren gaia dagokion gastu zuzenak eta zeharkakoak, eta 2018ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra egingo direnak: langileen gastuak, informatika ekipoak, web domeinuak, hosting eta, oro har, komunikabidearen jarduera hasteko edo hobetzeko egindako gastu arruntak.

Deialdia elkartze-lehiaketaren bidez erabakiko da. Txostenak balioztatzeko zortzi ebaluazio irizpideak ezarri dira. Horien artean, informazio-kalitatearekin eta informazio generoen aniztasunarekin konpromisoa, informazioaren zabalpenean kalitatea, lan postu bermatuak eta gizarte-erantzukizuna, berdintasuna edo euskararen erabilera eta elebitasuna. Iadanik lanean dauden komunikabidearen kategorian harpidedun kopurua baloratuko da ere. Eskatzaileen artean, 45 puntu lortu ez dituztenak kanporatuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa