(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Astearte honetan, hilak 14, Tokiko Entitateei Transferentzia Arruntak eta beste laguntzen bidez Nafarroako Ogasun Publikoaren Zergen parte hartzeko funtsaren bigarren zatia ordainduko zaie. astelehena, 2018.eko abuztuak 13


Zenbatekoa 219.381.613 eurokoa da.


Astearte honetan, hilak 14, Tokiko entitateei Transferentzia Arruntak eta beste laguntzen bidez  Nafarroako Ogasun Publikoaren Zergen parte hartzeko funtsaren bigarren zatia ordainduko zaie.

Funts honen zenbatekoa 219.381.613 eurokoa da eta honela xehatuko da; 182.792.759 euro Udaletxe eta Nafarroako Udalbatza eta Udaletxeetarako Transferentzia arruntetan eta 36.588.854 euro beste langintza batzuetan, besteak beste, Montepíosen finantzazioa 5.800.000 euroko balioagatik, Iruñeko Hiriaren Hiriburutzat Agiria 24.663.169 eurongatik, Nafarroako Udalbatza eta Herrialdeen Federazioa  411.788 euroko zenbatekoan eta Hautetsi Karguentzako ordainsariak  24.663.169 eurotan. 

Aurreko Otsailean, Transferentzia Arruntei, Iruñeko Hiriaren Hiriburutzat Agiriari eta Nafarroako Herrialde eta Udalbatzei dagokien lehenengo sei hilabeterako ordainketa, 100.781.645 eurokoa, egin zitzaien. Bigarren ordainketan, tokiko entitateei dagozkien zenbatekoak erregularizatuko dira eta Montepíos Finantzazioari eta hautetsi karguei dagozkien ordainketak egingo zaizkie.

Legeak aurkeztutako berritasun nagusiak

Orain arte, Transferentzia Arruntetako banaketak, aurreko urtean jasotako KPIrekiko erreferentziatutako zenbatekoaren gaurkotze lineala ezartzen zuen bi ehuneko puntutan gora eginez; behin Nafarroako tokiko entitateen eskaerak kontuan hartuta, entitate bakoitzaren zenbatekoa ezartzeko erabakia beste formula batekin ordezkatu da, hainbat aldagai, beharrezko gastu indizearekin eta gaitasun fiskalarekin lotuta.

Halaber, abenduaren 27ko 18/2017 legeak Funtsa honen kudeaketa errazteko ordaintzeko era aldatu egin du, ordainketak seihileko eginez eta ez hiruhileko orain arte eskatzen zen moduan. Hori dela eta, Transferentzia Arrunten Funtsa bi epe desberdinetan ordainduko da, otsailean eta abuztuan.

Besteak beste, Lege honek dituen zenbatekoen artean, azpimarratzekoa da, Montepíos Finantzazio izeneko 5.800.000 euroko partida berria. Nafarroako udaletxeek Montepíos esleitutako administrari eta menpeko erregimena duten langileen finantzazio kostua arintzeko asmoz.  

Lege honek guztira  219.381.613 euroko zenbatekoa izan du,  2017rekiko %5´9 eta 2015rekiko %9´38ko igoerak izanda.  


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa