(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Helpbidearentzako diru-laguntzen deialdia. Identifikatzaile bakar baten bitartez eraikuntzak kokatzeko eta seinaleztatzeko proiektua asteartea, 2018.eko abuztuak 14


Helbidearen zalantzarik gabeko identifikatzaileak hutsik edo okupatuta dagoen edozein eraikuntzaren kokapena lor dezake, batez ere larrialdi zerbitzuetarako.


Metro-baserri de Zubieta. / Zubietako Metro -baserri ( irudia handitu )

Barne Saileko zuzendaritza nagusiak Nafarroako Udaletxeentzako 201.ko diru-laguntzen deialdia egin du gaur bertan, NAOan publikatuz, bere sakabanatuetan egingo diren ekintzen kokapena eta seinalatzea zehazteko. Diru-laguntza hauek Helpbidea web aplikazioaren (API SITNAN oinarritutako bisore geografikoa) hedapenarekin lagundu nahi dute. Aplikazio honek, helbide bakoitzak duen identifikatzaile bakar baten bidez, Nafarroako edozein helbide identifikatu ahal izango du.

Proiektu honek, Nafarroan dagoen edozein eraikuntzari nolabaiteko NAN zenbaki bat egokitu nahi dio. Lurzoru landatan hutsik edo okupatuta dauden eraikuntzen kopuru nabarmena kontuan izanda, oso proiektu garrantzitsua da Nafarroako lurralde informazio sistemarentzako ( NLIS), (honek 2016-19ko estrategiko plangintzan barne duelarik),eta babes zibilarentzako, azkengo hau diru-laguntzaren sustatzailea bait da.

Aplikazioak Nafarroako posta helbideak kokatzeko gaitasuna du irizpide desberdinekin: Udal herria, entitate singularra, kalea, ataria, etxearen izena edo Heplbidearen IDa. Honen bitartez, iraganean larrialdi zerbitzuekin izandako akatsak lekuetara ailegatzen edo baserriak kokatzen saihestuko dira.

Hau dela eta, María José Beaumonte, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak,  herritar eta Udaletxeei dei egiten die: Nafarroak, batez ere, iparraldean, sakabanatu kopuru handi bat duenez, proiektu hau oso garrantzitsua iruditzen zaigu, larrialdi zerbitzuak eta baita gainontzeko zerbitzu publikoak guztiengana ailegatu daitezen. Badakigu, Udaletxeak jakinaren gainean daudela eta diru-laguntza hauekin egiten dituzten lanekin lagun nahi diegu. Bestalde, herritarrek jakin beharko dute proiektu honen garatzeak ekarriko dituen aurrerapausoak eta hobekuntzak urrun edo gaizki komunikatutako lekuetan bizi diren pertsonentzako.


Plaka adibidea ( irudia handitu )

Metro-baserri, plakak eta seinaleztapenak

Diru-laguntza jasoko duten ekintza garrantzitsuenak “metro-baserriren “ diseinua,  sakabanatu bakoitzeko plaka identifikagarri diseinua eta bidegurutzetako seinaleztapen horizontalak dira, eraikuntza bakoitzaren helbidea adieraziz, bere izena eta Helpbidea identifikatzailearekin.

Metro-baserri mapa topologiko bat da, PDF formatuan eta metroko planoen estetika erabiliz, era erraz eta arin batean Udaletxeko sakabanatuak topatzea eta haietara ailegatzea baimentzen du. Gutxienez egin beharreko ibilbidea, helbideren identifikatzailea eta izena izan behar du. Existituz gero, sakabanatu bakoitzeko Helpbide identifikatzailea gehitzeak diru-laguntza jasoko du.

Plaka identifikagarriek izen behar duten gutxieneko tamaina 2012 Zentimetrokoa izan behar du. Era berean, egurats zabaletarako prest dagoen materialaz eginda egon beharko da eta goiko ezkerreko zatian helbide logoa gorri eta grisez izango duela. Identifikatzailea beltza izan behar du.

Eskaerak dagokion tramite katalogoaren fitxaren bitartez egin beharko da edo zuzenean Erregistro Elektroniko Orokorraren bitartez. Epea, bihar hasiko da, abuztuak 15 eta irailaren 3an bukatuko da.

Diru-laguntza jaso dezaketen ekintzak, aurtengo azaroaren 1.a baino lehenago egin beharko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa