(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Suhiltzaile izateko oposizioaren lehen proba irailaren 15ean eginen da UPNAn osteguna, 2018.eko abuztuak 16


Guztira, 519 pertsona onartu dira behin-betiko zerrendetan, 492 txanda askekoak eta 27 sustapenekoak, eta % 3,5 emakumeak dira


Nafarroako Administrazioaren zerbitzuko Suhiltzaileetako 17 lanpostu betetzeko oposizioaren lehendabiziko proba irailaren 15ean eginen da, 10:00etan, Iruñeko Arrosadia Campusean kokatuta dagoen Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gelagunean.

Guztira, 519 pertsona inskribatuta daude behin-betiko zerrendetan, 492 txanda askekoak eta 21 sustapenekoak, gaur NAOn argitaratu denez. Horietatik, % 3,5 emakumeak dira, azken oposizioan izandako gorakada indartuz, izan ere, orduko hartan, proba fisikoetan eskaturiko puntuazioak berrikusi eta generoaren arabera egokitu ondoren, betiere bi emakume baizik ez dituen Zerbitzu honetan duten presentzia areagotzeko xedez, emakumeak % 1,3 izatetik % 3,4 izatera igaro ziren.

Hauxe da legealdiko hirugarren oposizioa, eta hasieran deitutako 30 plazak eta ondorengo 15ak kontuan hartuz, orain arteko eskaintzan aurreikusita zeuden 62 lanpostuak beteko dira. Duela bi aste, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari María José Beaumontek azken oposizioaren oinarrizko prestakuntza ikastaroaren bukaeran iragarri zuenez, haren zuzendaritzapeko Departamentuaren helburua da 2018ko LEPan “ahalik eta lanpostu gehien” deitzea.

Oposizioak bi fase ditu: lehendabizikoan, ezagutzari buruzko probak eta proba fisiko eta psikoteknikoak daude, eta bigarrenean, oinarrizko prestakuntza ikastaroa gainditu behar da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan.

Test moduko 150 galdera

Irailaren 15ean, oposizioa osatzen duten hiru probetako lehena eginen da, proba teorikoa. Oposiziogileek 150 minutu izanen dituzte lau gai-multzoren inguruan antolatutako test moduko 150 galdera erantzuteko. Galderen erdiak salmenduari eta suteak itzaltzeari buruzkoak izango dira, eta 25 galdera eginen zaizkie gainerako hiru gai-multzo hauen inguruan: Nafarroako legeak eta erakundeak, Nafarroako lurraldeari buruzko ezagutza eta ezaguera teknikoak.

75 puntu lortzen dituzten pertsonek era askotako ariketa fisikoak tarteko dituen bigarren proba eginen dute. Proba horietan, honako alderdi hauek neurtuko dira: ur-inguruneko domeinua, arintasuna (Barrowren testa), pisu altxaketa (banku-presioa), indar-erresistentzia eta koordinazioa (alboko jauzien testa), oreka, indar erlatiboa (sokan igotzea) eta erresistentzia (Navetteren testa).

Hirugarren proban, txanda askeko eta sustapen txandako 25na pertsonak parte hartuko dute, gehienez, eta bertan, ariketa psikoteknikoak eta banakako nahiz taldekako elkarrizketak tarteko direla, lanpostura egokitzeko duten gaitasuna zehaztuko da.

Oposizioaren lehendabiziko fasea igarotakoan, gaitasun psikofisikoa egiaztatuko da. Lanpostuak hautatu ondoren, oinarrizko prestakuntza hartuko dute, Nafarroako Suhiltzaileetako azken 15 kide berriek 1.315 prestakuntza-ordu jaso ondoren egin zuten bezalaxe.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa