(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ilunberrin saguzarren behaketa egingo da larunbat honetan asteartea, 2018.eko abuztuak 21


Horrez gain, natura interpretatzeko zentroek kokagune naturaletarako bisitak eta hegaztien behaketak eskaintzen jarraituko dute


Ilunberrin antolatuko da heldu den larunbatean, abuztuak 25, “Saguzarren gaua / Bat Night, deritzon jarduera, Natura Interpretatzeko Zentroek Nafarroako ondare naturalaz gozatu eta ikasteko eskaintzen duten abuztuko ekitaldi-eskaintzaren barnean.

Saioa 20:00etan hasiko da Arroilen Interpretazio Zentroan, kiropteroei buruzko ordubete inguruko hitzaldi batez. Afaltzeko atsedenaren ondoren, ugaztun hegodun hauek behatu eta entzuteko jarduera egingo da Arroilan, 21:30etatik 23:00etara bitartean, Ahuntzen Zubiaren eta Iturberoren inguruan.

Parte hartu nahi dutenek ultrasoinuak detektatzeko sistemez hornituta joan behar dute animalia hauek ilunpean entzun ahal izateko. Horrela, animalien mugimenduak antzeman eta espezieak bereizi ahalko dituzte emititutako soinuen arabera, izan ere, Arroilan, saguzarren aniztasun handi-handia dago. Jarduera hau Saguzarren Ikasketa eta Kontserbaziorako Espainiako Elkarteko (SECEMU) kide den Juan Tomás Alcalde Zientzia Biologikoetako doktoreak zuzenduko du.

Eurobats ekimen europarrari atxikitako jarduera honen bitartez, saguzarren izaera, ohitura eta garrantziari buruzko ezagutza hobea eskaini nahi zaie partaideei.

Saguzarrei dagokienez, gogoan izan abuztuaren 30a arte Natura Interpretatzeko Zentroan ikusgai izanen dela SECEMUren “Gaueko bizilagunak” erakusketa.

Naturguneetarako bisitek eta hegaztien behaketek jarraituko dute

Bestalde, ondorengo egunetan, kokapen naturaletarako bisitek eta hegaztiak behatzeko jarduerek jarraituko dute.

Horrela, ondorengo asteazken, ostegun eta ostiraletan, Erronkariko ondare naturalaz gozatzeko aukera izanen da, eta hegaztien behaketak ostiral, larunbat eta igandeetan egingo dira Iratin eta Arbaiun, Ilunberri eta Benasako arraoiletan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa