Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Aurrekontua, lau urterako, 860.000 eurokoa da guztira, eta proposamenak aurkezteko epea irailaren 20an amaitzen da
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoren bidez, lehiaketara atera du, hurrengo lau urteetarako, erakunde autonomo horrek igorritako gaztelaniatik euskarara zein euskaratik gaztelaniara itzultzeko zerbitzuen kontratazioa. Zenbatekoak, guztira, 860.000 euro egiten du (BEZa barne). Zehazki, urte amaiera arte 54.000 euro erabiliko dira, eta urteko zenbatekoa 215.000 eurokoa izanen da.
Enpresek irailaren 20ra arte aurkez ditzakete proposamenak.
Esparru-akordioaren baldintza agiriaren arabera, zeina Nafarroako Kontratazioaren Atarian kontsultatu baitaiteke, hautapen prozesuan parte hartzen ahal dute jardute-gaitasun osoa duten pertsona natural edo juridikoek, kontratatzeko debekurik edo bateraezintasunik ez badute, interes gatazkan ez badaude eta eskatutako kontratu-prestazioa exekutatzeko behar adinako kaudimen ekonomiko, finantzario eta tekniko edo profesionala dutela frogatzen badute. Betekizun horiek guztiak eskaintzak aurkezteko epea bukatzen den unean bete behar dira.
Era berean, batera parte hartzen duten aldi baterako enpresa-elkarteek edo pertsonek lizitatzen ahalko dute, horrela ezartzen baita Kontratu Publikoei buruzko Foru Legean.
Proposamenak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztu beharko dira, eta, bestela, Euskarabideko Erregistroan (Yanguas y Miranda kalea 27, 1.a - 31003 Iruña) edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste edozein erregistrotan.
Proposamena postaz aurkeztea erabakitzen bada, posta ziurtatuaren bidez bidali beharko da Euskarabideko Erregistrora (Yanguas y Miranda kalea, 27, 1.a - 31003 Iruña), adierazita zer lehiaketari dagokion, eta lizitatzaileak egunean berean jakinaraziko du eskaintza igorri duela, mezu elektronikoa bidaliz euskarabidea@navarra.es helbidera, eta horri erantsiko dio posta bulegoan igorpena noiz egin duen frogatzen duen agiriaren kopia.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen