Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Daniel Sotelo, Celia Carrasco, Ander Aranguren eta Aitor Rubio ikasleek emaitzarik onenak lortu zituzten egindako frogetan
Iruñeko 3 ikaslek eta Tuterako ikasle batek lortu dute iragan ikasturteko Foru Komunitateko Ezohiko Saria. Emaitzarik onenak lortu zituzten horretarako egindako azterketetan, gaur asteazkenarekin NAO-n Hezkuntzako Zuzendari orokorrak eginiko ebazpenean ikus daiteken moduan.
Daniel Sotelo Aguirre, Sarrigurengo Santa María la Real ikastetxekoa, Celia Carrasco Gil, Tuterako IES Benjamín ikastetxekoa, Ander Aranguren Iriarte, Iruñeko BHI Eunate ikastetxekoa eta Aitor Rubio Aguerri, Iruñeko IES Navarro Villoslada ikastetxeko ikaslea izan dira Hezkuntza Departamentuko aitortza ofiziala jaso dutenak. Orain, denek izanen dute aukera Batxilergoko Sariketa Nazionalean parte hartzeko.
Horretaz gain, euren ikasle-txostenean ageriko da saria jaso izana eta Foru Komunitateko ikasketa gorenetako zentro publikoetan ikasiko badute zerbitzu publikoen ordainketarik ez dute egin beharko.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen