Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Era berean, errekurtsoa jarriko dio atzo, asteartez, jasotako probidentziari, zeinen arabera, 4. Instrukzio-Epaitegiak ez zien helarazi aldeei eraikinaren okupatzaileendako arriskuei buruzko txosten teknikoa
Nafarroako Gobernuak erabaki du gaurko saioan apelazio bidezko errekurtsoa jarriko diola joan den larunbatean jakinarazitako auto judizialari, zeinek, Nafarroako hiriburuko Alde Zaharrean kokatuta dafoen foru jabegoko Rozalejoko Markesaren Jauregiaren okupazioari buruzko auzi judiziala artxibatu baitu. Errekurtsoa datozen orduotan Probintzia-Auzitegian aurkeztea aurreikusi da.
Exekutiboaren iritziz, auzia artxibatzeko erabaki judiziala extrapetita da, hau da, Gobernuak eskatu gabekoa, eta ondorioz, zuzenbidearen aurkakoa.
Era berean, Nafarroako Gobernuak aldatzeko errekurtsoa aurkeztuko du atzo 4. Instrukzio-Epaitegiak emandako probidentziaren aurka, zeinen bidez, eraikinaren egoera arkitektonikoak eta osasun-egoerak okupatzaileei ekar ziezaizkieketen arriskuei buruz Ondare Zerbitzuko teknikariek landutako txostena inplikatuei helarazteari uko egin baitio Epaitegiak.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen