(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako astelehena, 2018.eko abuztuak 27


Hona hemen Nafarroako Gobernuak aste honetarako - abuztuak 27tik irailak 2ra - prestatu duen kultur eskaintza, kontzertuak, tailerrak, erakusketak eta leku paregabeak ezagutzeko proposamenez josita


coral de camara

Nafarroako Ganbera Abesbatzak kontzertu bat eskainiko du larunbatean, Lizarrako aintzinako Musikaren astearen barruan. ( irudia handitu )

Hasteko, Kultur Egitaraua aurrera darrai hiru musika proposamen erakargarriekin: ostegunean Mendigorrian Tximeleta taldea arituko da; Artajonan eta Ostiralez Suakai on the Rocks-en txanda izango da eta bukatzeko, larunbatean eta Altsasun, Smoking Stones taldeak piztuko du festa abestiz abesti. Aurretik, zaldi ibilaldi bat eskainiko da Altsasun bertan Errotain Zalditegiaren eskutik.

Musikarekin jarraituz, badatoz Nafarroako Kulturaren Zuzendaritza Nagusiak prestatzen dituen bi jaialdi garrantzitsu eta eder: Organo Musika Nafarroan eta Lizarrako Aintzinako Musikaren 49. Astea. Lehen proposamenak Loreto Fernández Imaz-en ikuskizuna gozatzeko aukera zabalduko du ostegun honetan Larragan. Halaber, Lizarrako jaialdiak aukera bikoitza dakar: larunbatean Nafarroako Ganbera Abesbatza artituko da Puy-ko Andre Mariaren Basilikan eta igandean Barroco Tout taldearen txanda izango da Santa Clara-ko elizan.

Jaialdi hauetatik haratago badago non aukeratu, esaterako, Landarte Egitarauak bi kontzertu eskaintzen ditu. Artajonan “Harrien ohiartzuna” kontzertua eskainiko da larunbatean eta Eugin “Tradizio ibiltaria” proposamena zabalduko da igandean.

Formakuntzari dagokionez Huarte Zentroak eskaintza hirukoitza dakar aste honetarako “Arte Gaztea eta Sorkuntza” programarekin, “Birjaio” proposamenarekin eta “GRRRR!” ilustrazio tailerrarekin. Lizarrako Karlismoaren Museoan berriz, historian oinarritutako Scape Room baten galderak askatzeko aukera zabalik dirau, “Scape Room: Toison-aren lapurreta”.


Organorako Musika zikloan Loreto Fernández Imaz arituko da Nafarroan. ( irudia handitu )

Erakusketei dagokionez,hauek dira zabalik dauden proposamenak: Oteizan Museoan, "Macla, mamua, bismuto, vicario" proposamena zabalik dirau. Era berean, Imanol Marrodanek Alzuza Zentroan sortu zuen lana ,“Arma isilak gerra lasaietarako”, irekirik darrai. Bukatzeko, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian bi erakusketa daude ikusgai “Pablo Sarasate-Alberto Huarte: adiskidetasun baten testigantzak” eta “Jose Velasco Hernándezen argazkiak (1897-1974)”

Sakatu link programazioren xehetasun guztiak ikusi nahi izanez gero.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa