(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak txikizkako merkataritzari zuzendutako enpresa-diagnosirako programa bultzatuko du astelehena, 2018.eko abuztuak 27


Hautaturiko establezimenduen alderdi desberdinak sakon aztertu eta kudeaketa berritu eta optimizatzeko gomendio teknikoak eskainiko zaizkie


cartel

Kanpainaren kartel iragarlea. ( irudia handitu )

Garapen Ekonomikoko Departamentuak, Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, gertuko edo txikizkako 12 saltoki hautatuko ditu irailean, beraien ezaugarriak eta negozio-eredua aztertzeko eta hobetu beharreko alderdiei buruzko ekintza-plana lantzeko asmoz. Diagnosia Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberako profesionalek landuko dute, eta Nafarroako Gobernuak % 80 finantzatuko du.

Programa honen bitartez, sakoneko diagnosia egingo da saltokiaren konfigurazio eta jaduerari lotutako alderdi guztiei buruz, indarguneak eta ahultasunak zehazteko. Saltokiaren datuak bildu eta aztertu ondoren, partaide bakoitzari kudeaketa berritu eta optimizatzeko gomendio teknikoak emango zaizkio.

Diagnosi programa honetaz baliatu ahalko dira Nafarroako osoko 12 merkataritza establezimendu, baldin eta beraien jarduera 47.11 eta 47.79 (CNAE-2009) bitarteko taldeei atxikita badago eta baldintza hauek betetzen baldin baditu: bi urtetik gorako adina izatea, udalerri bateko hiri-bilbean kokatuta egotea eta mikroenpresa edo enpresa txikia izatea, Ogasunarekiko eta Gizarte-Segurantzarekiko ordainketetan egunean egoteaz gain.

Jasotako eskaerak aurkezpenaren hurrenkeraren arabera onartuko dira, baina eskualdeen araberako kupoak ezarriko dira Nafarroako zonalde desberdinetan dauden merkataritza establezimenduak kontuan hartuz: Iruñean eta Iruñerrian, 5 saltoki; Tuteran eta Erriberan, 2 saltoki; eta saltoki bana Nafarroako Ipar-mendebaldean, Pirinioan, Lizarrerrian eta Nafarroako Erdialdeko Ekialdean.

Proiektu hau Nafarroako Gobernuak otsailean onartutako Gertuko Txikizkako Merkataritzaren Planari atxikita dago, eta sektore enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzea da bertan zehaztutako lau jarduera-ardatzetako bat.

Zer eskaintzen du?

Zehazkiago esanda, diagnosi prozesuak 6 pauso ditu. Lehendabizi, saltokiaren oinarrizko informazioa zehaztuko da: forma juridikoa, egitura eta, tutorearen laguntzaz, negozioaren profil orokorra zirriborratuko da sorkuntza, kontsolidazio eta bilakaera prozesuari dagokienez.

Ondoren, establezimenduaren ezaugarriei eta kanpoko nahiz barneko diseinuari buruzko informazioa bilduko da, baita produktuen antolaketa eta eskaintzari buruzkoa, erreferentziazko merkatuari buruzkoa eta dagokion kokapenaren merkataritza-eraginari buruzkoa ere.

Horrekin batera, bezero-mota nagusia identifikatu eta deskribatuko da, eskainitako arreta-zerbitzua baloratuz, online arreta barne.

Ikuspuntu ekonomikotik, irabazien marjinak, urteko fakturazioaren bilakaera eta produktu edo zerbitzuen araberako segmentazioa aztertuko dira, inbertsio berriak egin behar ote diren baloratzeaz gain.

Azkenik, txostena landuko da, prozesatutako informazioa zehaztuz eta bildutako ondorioak eta antzemandako lehentasunezko hobekuntza-guneak adieraziz.

Informazio aldia eta hautaketa prozesua

Astelehenean, abuztuak 27, programa honi buruzko informazio aldia irekiko da, eta www.comercio.navarra.es webgunean, ipuncel@camaranavarra.com posta elektronikoak eta 948 077 070 telefonoan (1153 luzapena) kontsultatu ahalko da, 8:30etatik 14:00etara bitartean abuztuko azken astean, eta 17:00ak arte irailetik aurrera.

Informazio jaso ondoren Nafarroako Gobernuaren hamabi laguntza hauez profitatu nahi duten establezimenduek eskaera aurkeztu ahalko dute irailaren 5etik 17ra bitartean, ipuncel@camaranarra.com posta elektronikora bidali beharreko formulario honen bitartez.

12 proiektuen hautaketa eskaeren aurkezpenaren hurrenkeraren arabera egingo da. Hala ere, lurralde orekari eusteko, eskualdez eskualde dagoen saltokien proportzioa kontuan hartuko da.

Azkenik, proiektuan parte hartzeko hautaturiko saltokiek hiru eguneko epea izanen dute, diagnosia egitearen truk ordaindu beharko duten 290,40 euroko zenbatekoa (establezimendu bakoitzeko inbertsioaren % 20) ordaintzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa