(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NGKIk 11 proiektu hautatu ditu Arte Plastikoen modalitatean eta bost Ikusentzunezkoetan, 2018ko Arte Gazte Topaketen barnean asteartea, 2018.eko abuztuak 28


Saritutakoak urriaren 19an emango dira ezagutzera publikoari irekitako prozesu baten ondoren, eta hautaturiko lanak Uharte Zentroan izango dira ikusgai


Arte Plastikoen modalitatean aukeratutako 11 lanetako bat ( irudia handitu )

Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak, Gazteriako Zuzendariordetzaren bitartez, Arte Plastikoen modalitatean aurkeztutako 17 proiektutatik 11 hautatu ditu eta Ikusentzunezkoen modalitateko beste bost, 2018ko Arte Gazte Topaketak programaren barnean.

Irailaren 28az geroztik, hautaturiko obrak Uharteko Arte Garaikideko Zentroan jarriko dira ikusgai, eta bertan, zenbait eztabaida, tailer eta tutorizazio saio ere eginen dira epaimahaia osatzen duten pertsonen partaidetzaz. Jarduera artistikoa, artea ekoizteko esparruak, ekoizpen-prozesuak eta arteari buruzko ikerketa bistaratu eta horiei buruzko hausnarketa bultzatzea xede duen prozesu honen ondoren, urriaren 19an saritutako lanak emango dira ezagutzera Zentral aretoan antolatuko den topaketa baten bitartez.

Arte Plastikoen arloan, honako hauek hautatu dira: Carlota Vidán eta Víctor Manzanal (modelaketatik abiatutako lan eskultorikoak), Amaia Molinet (argazkia), Iosune Sarasate (instalazio mugikorra), Roberto Freire (hondakinaren kontzeptuari buruzko ikerketa), Mirari Echavarri eta Jara Narvalaz (bideoa), Paula Carralero eta Katixa Goldaracena (pintura), Karmele Oteros (grabatua) eta Aizpea Atxa (marrazkia). Hautaturiko lanak gorputza, identitatea, espazioa, generoa eta hondakina bezalako gaien inguruko hausnarketei eta ikerketa artistikoei atxikitakoak dira.

Aimar Arriola komisario, editore eta ikertzailea, Alexandra Baurès komisario eta kultura-kudeatzaile independentea eta Uharte Zentroko zuzendaritza kide izan dituen epaimahaiak aurkeztutako proposamenen kalitate-maila handia azpimarratu du.

Ikusentzunezko bost lan

Ikusentzunezkoen modalitatean, hauexek izan dira epaimahaiko kideak: Punto de Vista jaialdiko zuzendari-ohi Oskar Alegria, Zinema Dokumentalari buruzko diplomadun eta ikertzaile Arantza Santesteban eta Uharte Zentroko zuzendaritza. Epaimahai honek bost proposamen hautatu eta horien eklektizismoa nabarmendu du. Hauexek dira hautaturiko proposamenak: Maddi Barberren dokumental bat, Diego Escribanoren iragarki bat, Naiara Oliteren eta beste 8 partaideren epokako musikal bat, Unai Rikarteren fikziozko film labur bat eta Julia Vázquezen fashion film bat.

Hautaturiko lanen egileek epaimahaiaren eta gainerako pertsona aukeratuen aurrean defendatuko dituzte beren lanak. Halaber, arte garaikideko kontzeptuei buruzko erlazio-topaketak egingo dira. Horietan, hautaturiko artistek elkarren artean partekatuko dituzte beraien interesak, beharrak eta kezkak, publikoari irekitako jardunaldien bitartez.

Era berean, hautaturiko obren erakusketa egingo da Uharte Zentroan, eta epaimahaiko kideek tailerrak, tutorizazioak eta eztabaidak eskainiko dituzte. Jarduera hauek artistendako nahiz oro har arte munduarekin lotuta dauden pertsonendako irekita egonen dira.

Azkenik, urriaren 19an, saridunak emango dira ezagutzera Zentral aretoan antolatuko den topaketa baten bidez. Hauexek dira sariak: 2.500 euroko lehen saria, 1.500 euroko bigarren saria eta 1.000 euroko hirugarren saria.

Arte Plastikoen eta Ikusentzunezkoen tailerren agenda:

- Ostirala, irailak 28, 18:30ean:

Arte Plastikoen modalitatean hautaturiko lanen erakusketaren inaugurazioa.

- Larunbata, irailak 29, 10:00etatik 14:00etara:

Alex Baurèsen "Batu, elkartu, solasean jarri" izenburuko tailerra.

Zer gertatzen da ideiak, objektuak eta/edo hitzak batak besteen ondoan jartzen ditugunean? Zer gertatzen da tarteko gunean? Nolako galderak edo esanahiak agertzen dira eragiketa honen bitartez? Taile praktiko honetan, prozesu osoaz jabetuko dira. Horretarako, partaide bakoitzak objektu edo irudi bat eta testu zati bat ekarri beharko ditu. Horixe izanen da ariketaren abiapuntua.

18:00etan, Ikusentzunezkoen modalitatean hautatu diren proiektuak ikusteko saioa eginen da epaimahaiaren aurrean eta publiko orokorrari irekita.

- Igandea, irailak 30, 11:00etatik 14:30etara:

Oskar Alegriaren tailerra.

- Ostirala, urriak 5, 17:00etatik 20:00etara:

Arantza Santestebanen tailerra: “Generoari buruzko estereotipoak deseraikitzen zineman". Zinemaren historiako hainbat film ikusi eta gizon nahiz emakumeen rolak aztertuko dira.

- Larunbata, urriak 6, 10:00etatik 14:00etara:

Obra eta proiektuen aurkezpena epaimahaiaren aurrean (10 x 20m).

17:30etatik 19:30etara, Aimar Arriolarekiko topaketa: "Hastapenak"

Nola hasten da zerbait? Nondik hasi behar da? Honelako galderak egitea nahitaezkoa da proiektu artistiko baten kontzeptualizazio edo ideazioan. Galdera errazak direla irudi du, baina konplexutasun handia dute, eta batzuek tranpa ere bai: hastapenei buruz galdetzeak gauzek hasiera eta bukaera dutela onartzea dakar. Zerbait has dezakegu hasierako lekutik kanpo? Topaketa informal honetan, gonbita luzatuko zaiei parte-hartzaileei, nork bere bidea jorratzeari nola ekiten dion jabe daitezen.

Igandea, urriak 7

Tutorizazio indibidualak Aimar Arriola, Alex Baurès, Oskar Alegría eta Arantxa Santestebanekiko topaketetan parte hartu dutenentzat.


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa