(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak Prestakuntza Planeko eta I+G arloko doktoratu aurreko laguntzen deialdia egin du, eta zuzkidura 765.000 eurokoa izango da asteartea, 2018.eko abuztuak 28


Ikasleek eskaera aurkeztu ahal izango dute irailaren 25a baino lehen


Hezkuntza Departamentuak doktoratu aurreko laguntzak eskatzeko deialdia ireki du unibertsitateko ikasleentzat, Nafarroaren intereserako eta nazioarteko mugikortasunerako Doktorego Programa egiteko; deialdirako 765.000 euroko inbertsioa egingo da. Laguntza horiek lortu nahi dituzten ikasleentzat eskaerak aurkezteko epea irailaren 25ean amaituko da.

Bi laguntzen deialdiaren helburua da doktoreak formatzea prestakuntza eta ikerketa programetan; era horretan, laguntza ekonomikoak emango dira Nafarroaren intereserako izango diren doktore tesiak egiteko, talentu ikertzailea Nafarroako goi mailako hezkuntzan eta ikerketa zientifikoan sar dadin. 2018tik 2021era emango diren laguntza hauetarako guztira jarritako 765.000 eurotatik 633.000 euro Nafarroaren intereserako Doktoretza Programa egiteko Doktoratu aurreko Laguntzen Programarako izango dira eta 132.000 euro nazioarteko mugikortasunerako Doktoratu aurreko Laguntzen Programetarako.

Laguntzen deialdia gaur argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta bertan jasotzen dira onuradunek bete beharreko baldintzak; hau da, tartean, Nafarroarekin lotura izatea, 2018/2019 ikasturtean doktoregoa egiteko onartuta egotea edo onartzeko eskaera eginda edukitzea, eta estatuko edo atzerriko zentroetan egonaldi laburrak egitea, edo aldi baterako atzerrira joatea mugikortasun-laguntzen kasuan.

Laguntza horien bitartez, mantenu-gastuak, administrazio-gastuak eta joan-etorrikoak estaliko dira. Laguntza gehienez hiru urtekoa izango da doktorego-programetarako laguntzen kasuan.

Mugikortasunerako laguntzei dagokienean, berriz, guztira 132.000 euro emango dira, eta horietatik 58.000 euro atzerriko zentroetan egonaldi laburrak (1-3 hilabete) egiteko izango dira eta 74.000 euro atzerriko zentroetara aldi baterako (4-9 hilabete) joateko.

Nafarroako Gobernuak doktoretza-programak egiteko doktoratu aurreko deialdiak berriro abian jarri zituen 2016. urtean, eta 2017an nazioarteko mugikortasunaren inguruko deialdia berreskuratu zuen. Azken horretan, guztira doktore aurreko 13 ikerlarik laguntza osagarria jaso zuten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa