(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Europako beste 16 eskualdek ekonomia zirkularrerako trantsizioaren aldeko konpromisoa berretsiko dute asteartea, 2018.eko abuztuak 28


Iruñeko Baluarten egingo da irailaren 4an eta 5ean SCREEN partzuergoaren 4. topaketa


Nafarroako hiriburuan egingo da irailaren 4an eta 5ean SCREEN partzuergo europarraren laugarren nazioarteko topaketa. Garapen eredu iraunkorren ezarpenarekin konprometituta dauden 17 eskualdek osatzen dute partzuergo hau, Foru Komunitatea barne.

SCREEN partzuergo europarra (ingelesezko “Synergic Circular Economy Across European Regions" izenaren akronimoa: Ekonomia Zirkularraren aldeko Europako Eskualdeen arteko Sinergiak) Europako 17 eskualdek osatzen dute guztira, eta horien artean dago Foru Komunitatea. Erakunde honen IV. Nazioarteko Workshopa Iruñeko Baluarte Biltzar Jauregian egingo da irailaren 4an eta 5ean. Proiektu honek Europar Batasunaren 1,7 milioi euroko finantzaketa du.

Topaketa Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek inauguratu eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako foro kontseilari Ana Ollok itxiko du.

Une honetan, SCREEN partzuergoak Espainia, Portugal, Polonia, Grezia, Frantzia, Eresuma Batua, Holanda, Finlandia, Belgika, Kroazia eta Errumaniako beste 16 eskualde biltzen ditu.

Horren harira, Foru Komunitateko Gobernuak Espezializazio Adimenduneko Estrategiarekin lotu du ekonomia zirkularra eta hori garatzeko hainbat tresna abiarazi ditu; hala nola, plan energetikoa, plan industriala edota berrikitan onarturiko Hondakinei eta hauen Fiskalitateari buruzko Foru Legea, hondakin mota guztiak prebenitu eta murrizteko aurrerapauso garrantzitsua.

Testuinguru honetan, Nafarroak SCREEN partzuergo europarreko lantalde bat koordinatzen du, eta horixe da hurrengo topaketan, lurraldeei, nor bere Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren barnean, ekonomia zirkularrerako trantsizioa bizkortzen lagunduko dieten sinergiak identifikatzearen alde lan egingo duena.

Proiektuko bazkideak ikerketa eta berrikuntzaren arloko inbertsioetan estrategia kolaboratiboak abian jartzeko lan egiten ari dira, Horizon 2020 programaren nahiz Europar Batasuneko Egitura Funtsen eta Inbertsio Funtsen barnean. Jardunaldiaren bidez, araungintza arloko laguntzari buruzko aholkularitza-zerbitzuak ere bultzatu nahi dira, eskualdeak EBak mugaz gaindiko balio-kateei zuzentzen dizkien funtsez balia daitezen.

Topaketan antolatuko diren mintegi eta tailerren bitartez, parte-hartzaileek legegileei zuzendutako aholkuen eskuliburuari atxiki beharreko “Tresnen Zorroa” aurkezteko prozedura eta moduaren gainean lan egingo dute, lurraldeetan ekonomia zirkularreko ereduren bat hedatzeko aukera errazteko.

Irailaren 5ean, ostegunez, publiko espezializatuari irekita antolatuko den osoko bilkurako partaideen artean, honako hauek nabarmen daitezke: Ferrán Tarradellas, Europako Batzordearen ordezkaria; Carlo Polidori, garapen iraunkorrean espezializatuta dagoen VELTHA ivzw nazioarteko erakundeko kidea; Pedro Mendarozketa, Smurfit Kappako zuzendari nagusia; Tjeerd Hazenberg, Holandako Frysland eskualdekoa; Johanna Alakerttula, Finlandiako Tampere eskualdekoa; Ferdinando Rossi, Italiako Lazio eskualdekoa, eta Marcelo Colledani, Lonbardia eskualdeko ‘Intelligent Factory’ erakundearen arduraduna.

Nafarroako Gobernuaren tresna berriak ekonomia zirkularraren alde

Egun, Nafarroako Gobernuak araugintza eta estrategia arloko hainbat tresna abiarazi ditu, ekonomia zirkularrerako transtizioaren aldeko konpromisoa berretsiz. Horien artean, berariaz nabarmendu behar da Nafarroako Gobernuak apirilean onartutako Nafarroako 2030eko Plan Energetikoa (NPA), Nafarroako Klima Aldaketarako Ibilbide-Orriaren funtsezko tresnatzat planteatu dena eta foru exekutiboak energia-eraginkortasuna hobetzeko, iturri berriztagarrietako energia-sorkuntza gehitzeko eta erregai fosilen ordezkapenean aurrera egiteko darabilen estrategia markatzen duena.

Bestetik, Nafarroako Parlamentuak ekainaren 7an onartu zuen Hondakinei eta Hauen Fiskalitateari buruzko Foru Legea garrantzi handiko aurrerapausoa da hondakin mota guztien prebentzio eta murrizketarako, hondakinak baliabidetzat hartuz. Legean ezarritako neurriek, material desberdinen fiskalitateari nahiz helmuga eta tratamenduaren erregulazioari dagokienez, Foru Komunitateko hondakinan prebenitu eta kudeatzeko politika zehaztuko dute datozen urteotarako, Nafarroako 2017-2027ko Hondakin Planean jasotakoaren arabera.

Ekonomia zirkularrak lehengaien erabilera arduratsua egitea proposatzen du, baliabideak ahalik eta gehien profitatuz eta murriztu, berrerabili, konpondu eta birziklatzea delako araua zirkulua jarraituan aplikatuz, naturaren berezko funtzionamendua imitatuz.

Politika hauek garatzeko, Europako Batzordeak 650 milioiko inbertsio-ildoa bideratu du Egitura eta Inbertsio Funtsen bitartez proiektu hauetarako, eta diru horri, hondakinak kudeatzea xede duen 5.000 milioiko aurrekontu saila eta Europako Inbertsio Bankuak finantzaturiko ekimenak gaineratu behar zaizkie. Horrela, Europar Batasunaren estrategiak ondasunen konpongarritasuna, iraunkortasuna eta birziklagarritasuna du helburu, zaharkitze programatuari, ontzi eta hondakinei buruzko zuzentarauen erreformari eta uraren berrerabilpenari arreta emanez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa