(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Urrezko Domina jasotzeko hautagaitzak aurkezteko aukera izango dute herritarrek asteazkena, 2018.eko abuztuak 29


Gaurtik aurrera eta urriaren 15era arte hautagaitzak aurkezteko epea irekiko du Gobernuak


Transcripción textual del video

Nafarroako Urrezko Dominarako hautagaitzen aurkezpena parte-hartze publikora ireki du Nafarroako Gobernuak. Epea, asteazken honetan hasten dena, datorren urriaren 15era arte luzatuko da, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak sinatu duen Foru Aginduan jasotzen den bezala, gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dena.
Medalla oro

Deialdiaren kartel iragarlea. ( irudia handitu )

Nafarroako Urrezko Dominarako hautagaitzen aurkezpena parte-hartze publikora ireki du Nafarroako Gobernuak. Epea, asteazken honetan hasten dena, datorren urriaren 15era arte luzatuko da, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak sinatu duen Foru Aginduan jasotzen den bezala, gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dena.

Deialdi honen xedea, Dominaren emate prozesuan hiritarren parte-hartzea bermatzea da, gizartearen hobekuntzaren, balio demokratikoen sendotzearen eta Foru Erkidegoaren kanpoko proiekzioaren alde lan egin duten pertsonak, erakundeak eta entitateak goraipatzeko Nafarroako Gobernuak ematen duen ohorezko saririk handiena.

Hautagaitzak, erakundeek, entitateek, elkarteek eta edozein pertsona fisiko edo juridikok egin ahal izango dituzte. Kontzesioa bere izenean edo legez ordezkatzen dituzten erakundeentzat eskatzen dutenak hautagaitzetatik kanpo utziko dira.

Epaimahaia eta balioespen-irizpideak

Epaimahaiak hautagaitzak balioetsiko ditu, Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria buru izanda eta hurrengo erakundeen arduradunez osatuta: Industria, Energiaren eta Berrikuntzarenak , Plangintzarako eta Politika Sozialen Ebaluaziorako Errealitate Sozialeko Behatokia; Aurrekontua; Lehendakaritza eta Gobernu Irekia; Komunikazioa eta Erlazio Instituzionalak; Heziketa; Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua; Vianako Printzea Erakundea-Kultura; eta Ingurumena eta Lurralde-Antolamendua.

Epaimahaiak, aurkeztutakoen artetik, gehienez hiru hautagai aukeratuko ditu, hurrengo irizpideei lehentasuna emanez: hiritarren taldeak horrela hartutako ereduzko jokaera pertsonal edo kolektiboa; gizartearen balio demokratikoen sustapenerako; herritarren onurarako elkartasuna eta lanaren aldeko ekintzak bultzatzeko; Gizarte, Kultural, enpresa etab., jarduera desberdinetatik, gizarte solidarioagoa eta bidezkoagoa osatzeko ibilbideak; emakumeen gizarterako ekarpenak onartzen dituen generoren araberako parekotasunak; heziketa, osasuna, ingurumena eta aurrerabide sozialen sustapena; eta Nafarroako kanpoko irudiaren bultzada.

Epaimahaiak aukeratutako hautagaitzak Gobernura aurkeztuko ditu eta Nafarroako Lehendakariaren ekimenaz haietako bat aukeratuko du, bere ematea onartuz, Dominako hartzaileak aurretik adostuta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa