(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

ETB-2ren seinalea irailean iritsiko da Foru Komunitate osora, dagoeneko ETB-1ekin gertatzen den bezala asteazkena, 2018.eko abuztuak 29


Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du LTDko kanal autonomikoaren erreserba, udan hutsik geratu baita (NTB), euskal erakunde publikoaren gaztelerazko kanalaren estaldura handitzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaur goizeko ohiko bilkuran erabaki du, ETB-2ren seinalea emateko, udan hutsik geratutako LTDko kanal autonomikoa (NTB) erreserbatzea, Abian Komunikazio SL merkataritza-etxeari lizentzia baliogabetzeko espedientea amaitu ondoren, 2016ko urriaz geroztik esleituta zuen kanalean inolako emankizunik ez egiteagatik.

Nafarroako Gobernuak gaur goizeko ohiko bilkuran erabaki du, ETB-2ren seinalea emateko, udan hutsik geratutako LTDko kanal autonomikoa (NTB) erreserbatzea, Abian Komunikazio SL merkataritza-etxeari lizentzia baliogabetzeko espedientea amaitu ondoren, 2016ko urriaz geroztik esleituta zuen kanalean inolako emankizunik ez egiteagatik.

Modu horretan, euskal erakunde autonomikoak gazteleraz ematen duen kanal orokorraren seinalea irailetik aurrera sintonizatu ahal izango da foru-lurralde osoan, 26. kanalean (Nafarroako multiple autonomikoa), 2016ko udazkenaz geroztik ETB-1ekin gertatzen den moduan, EiTBren euskarazko kanal orokorra. 2016ko uztailaz geroztik, ETB-2 ikus zitekeen tokiko LTD duten merindade-buruetan: Iruña (38. kanala), Lizarra (24, kanala), Zangoza (45. kanala), Tafalla (31. kanala) eta Tutera (39. kanala) eta hiri horien inguruko herrietan.

Gogoratu behar da Nafarroan EiTBren emisioak LTD bidez 2016ko uztailean hasi zirela normalizatzen, Nafarroako Gobernuak lortutako lehen akordioari esker. Modu horretan, Foru Komunitateak dituen toki estaldurako bost multipletan dauden kanal hutsen bitartez zabaltzeko aukera eskaini zen (multiple bakoitzak, tokiko estaldura edo estaldura autonomikoa izan ala ez, telebistako lau kanal aldi batera emateko baimena du).

Handik bi hilabetera, irailean, 2013an lehiaketa bidez lizentzia jasotako kanal autonomikoari operadore batek (Vaughan Radio SL) uko egin ondoren, Foru Exekutiboak onartu zuen 2016ko uztaileko lehen erreserba aldatzea eta ETB-1en seinalea multiple autonomikora pasatzea; era berean, Nafarroako hiriburuan eta alboko herrietan ETB-2ren seinalea ematen jarraitu zen, eta Nafarroako LTDren beste lau tokiko mugapenetan ETB-2 eta ETB-3 eskaintzen jarraitu zen.

2018ko maiatzean, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak Abian Komunikazioa SL enpresak ere 2013an lortutako LTD autonomikoaren lizentzia indargabetzearen inguruko 19/2018 Foru Agindua sinatu zuen, 2016ko urriaz geroztik emankizunik ez egiteagatik, eta, horri esker, Nafarroako Gobernuak EiTBrako bigarren kanal baten erreserba handiagotu ahal izan du orain multiple autonomikoan.

ETB-3 baita ere Iruñerrian

Gaur Foru Exekutiboak hartutako akordioaren bitartez, 2016az geroztik tokiko mugapenetarako zeuden erreserbak ere aldatuko dira, ez baita beharrezkoa ETB-2 tokiko multipleen bitartez ematea.

Modu horretan, Nafarroako hiriburuan eta horren eragin-eremuan, irailetik aurrera ETB-3ko programa hartu ahal izango da; hau da, batik bat haurrei zuzendutakoa eta euskaraz eskaintzen dena.

Foru Komunitateko LTDko gainerako tokiko lau mugapenetan (Lizarra, Zangoza, Tafalla eta Tutera), ETB-3 sintonizatzen jarraituko da, 2016az geroztik egiten den moduan, eta Nafarroako Gobernuak erabaki du ETB-2 emateko azken bi urteetan gordetako kanala liberatzea.

Nafarroa – Euskadi Hitzarmena EiTB Foru Komunitatean emateko

Gogoratu behar da Nafarroako Gobernuak EiTBren kanalen LTD seinalea hedatzeko adostutako erreserben legezko oinarria ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak arautzen dituen funtsezko araudian oinarritzen dela. Ikus-entzunezko Komunikazioaren inguruko 2010eko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorreko 40.4 artikuluan ondorengoa esaten da: "Autonomia Erkidego edo Hiri baten ikus-entzunezko komunikazioaren zerbitzu publikoaren emisioa, lurreko uhin hertziarren bidezkoa, hizkuntz eta kultur kidetasunak dituen autonomia erkidego edo hiri mugakide batean ere egin ahal izango da, baldin eta hitzarmen bidez hala adosten badute bi aldeek".

Nafarroako Foru Komunitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoak, hizkuntz eta kultur kidetasunak dituzten komunitate mugakideak, harremanen esparru zabala dute, biek 2016ko maiatzaren 10ean berritutako Lankidetza Protokoloan jasotzen dena. Protokolo hori garatzerakoan, Nafarroako eta Euskadiko gobernuek urte bereko uztailaren 15ean hitzarmen bat sinatu zuten EiTB aipatu 7/2010 Legeko 40.4 artikuluan aurreikusitako baldintzetan zabaltzeko.

Hitzarmenaren bitartez, Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu zuen EiTB hedatzeko irtenbide tekniko egokienak hartzeko, zeuden kanal digitalak eta baldintzak kontuan hartuta; hau da, egungo multiple autonomikoan espektroaren erabilera eraginkorrena eginaz edo etorkizuneko bigarren multiple autonomikoaren bitartez, edota toki-mailako LTDko multipleen bidez edo bideragarria izan daitekeen beste edozein aukera erabilita, erregimen juridiko aplikagarriaren eta zeuden baliabideen arabera.

Hitzarmen hori garatzeko, Foru Exekutiboa 2016ko erreserbak onartzen joan da, eta gaur beste bat onartu du Nafarroan EiTBren telebista-kanalak ahalik eta ondoen hartu ahal izateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa