(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 18 entitate espezializatu kontratatuko ditu orientazio profesionaleko zerbitzua emateko asteazkena, 2018.eko abuztuak 29


Zerbitzu trinkoagoa aurreikusi du horren beharra duten pertsonentzat, eta kudeaketa malgutu du NL-NEZaren eta entitateen beharren arabera


Transcripción textual del video

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Nafarroako Gobernuaren Kontratazioaren Atarian argitaratu du gaur, 2018ko orientazio profesionaleko zerbitzua emateko eta 2.948.761,52 euroko (gehi BEZ) gastu-gaitasunarekin kontratatuko dituen 18 entitateren hautaketa zehazten duen adjudikazio proposamena.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Nafarroako Gobernuaren Kontratazioaren Atarian argitaratu du gaur, 2018ko orientazio profesionaleko zerbitzua emateko eta 2.948.761,52 euroko (gehi BEZ) gastu-gaitasunarekin kontratatuko dituen 18 entitateren hautaketa zehazten duen adjudikazio proposamena.

Halaxe jakinarazi dio foru Exekutiboari gaurko bileran Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak. Hauexek dira NL-NEZerako zerbitzuak eskainiko dituzten entitate adjudikaziodunak, zonaldeak eta kolektiboak:

- 1. erloa (Iruña, Doneztebe, Altsasu eta Agoitz): Fundación Universidad-Sociedad Fundazioa (NUP), Ilundain Haritz Berri Fundazioa, Actima Consultoría, Eulen Flexiplan, Gabinete de Recolocación Industrial eta Acción Laboral.

- 2. erloa (Iruña, Lizarra eta Lodosa): Fundación Universidad-Sociedad Fundazioa, Fundación Laboral de la Construcción Fundazioa, Ilundain Haritz Berri Fundazioa, Gaztelan Fundazioa, Koine Aequalitas Fundazioa, Actima Consultoría, Rodoia 2000, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofiziala, Eulen Flexiplan, Gabinete de Recolocación Industrial, Acción Laboral eta Posthac Elkartea.

- 3. erloa (Tutera eta Tafalla): Fundación Laboral de la Construcción Fundazioa, Ilundain Fundazioa eta Acción Laboral.

- 4. erloa (desgaitasuna duten pertsonak): Aspace Nafarroa Fundazioa, Koines Aequalitas Fundazioa, Cocemfe, Adecco Fundazioa eta Posthac Elkartea.

- 5. erloa (bazterketa arriskuan dauden pertsonak): Ijitoen Idazkaritza Fundazioa; Ilundain Fundazioa, Gaztelan Fundazioa, Koine Aequalitas Fundazioa, Eulen Flexiplan, Gurutze Gorria, Adecco Fundazioa, Pauma eta Posthac Elkartea.

NL-NEZak kontratuak sinatuko ditu entitateekin jarduerari hasiera emateko, baina horren aurretik adjudikaziodunek eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Bien bitartean, oinarrizko nahiz espezializatutako orientazio zerbitzuak ematen jarraituko du beraren agentzietan, 2017an orientazio entitateekin sinatutako kontratuen kargura.

Orain arte, 12.500 pertsona artatu dira; horietatik, 2.177 pertsonak errenta bermatua jasotzen dute, eta gehienak iraupen luzeko langabeak dira. Zerbitzu honi oso balorazio positiboa eman diote erabiltzaileek, 10etik 7,5 puntu batez beste, orain arte egindako gogobetetze-inkesten arabera.

10.000 pertsona baino gehiago artatuta

Entitate adjudikaziodunekiko kontratuak urtez urte luzatu ahalko dira 2020ko abenduaren 31 arte, 5.952.129,73 euroko guztizko zenbatekoa osatu arte. NL-NEZak kopuru hori handitzeko aukera izanen du, izan ere, azken helburua langileei, langabeei nahiz enplegu kaxkarra dutenei jarraipen pertsonalizatua eskaintzea da.

Kontratuen indarraldi osoan, gutxienez 10.206 pertsona artatu beharko dira, intentsitate goreneko zerbitzuen laguntzaz. Horietatik, gutxienez 1.530 bazterketa arriskuan dauden pertsonak izanen dira eta beste 510 desgaitasuna duten pertsonak. Kopuru horiek finkatzeko, NL-NEZak kontuan hartu ditu langabeziaren murrizketa, enplegu-eskatzaile berrien izen-ematea eta 2017an egindako arretak gisako faktoreak.

NL-NEZ goitik behera aldatzen ari da orientazioaren kudeaketa oraingo legealdian. Hartara, orientazio-sistema bakarra sortu du, eta Osasunaren arloan gertatzen den bezalaxe, NL-NEZ da langabeen nahiz lan kaxkarra dutenen lan-aktibaziorako oinarrizko zerbitzu honetarako sarbide bakarra. Lehen, hiru sistema zeuden (arreta propioa, diruz lagundutako entitateena eta hitzartutako entitateena). 2017aren bukaeraz geroztik, NL-NEZak pertsonak zuzenean artatu edo kontratatutako entitateetara bideratzen ditu, era proaktiboan bidali ere. Honela, laguntza publikoaren behar handiagoa duten kolektiboendako arreta lehenetsi ahal du, NL-NEZak aldian-aldian ezarritako irizpideen arabera.

Sistema berriko hobekuntzak

Orain ebatzi den lizitaziorako esparru-akordioak hainbat berrikuntza gaineratu dizkie 2017an ezarritako baldintzei, urte hartan erabili baitzuen lehendabiziko aldiz NL-NEZek kontratuaren formula hau herritarrei zuzendutako enpleguaren arloko oinarrizko zerbitzu hau emateko.

Besteak beste, intentsitate goreneko orientazio zerbitzua ezarri du horren beharra duten pertsonentzat (prestakuntza eta enplegurako ibilbideen jarraipena eta laneratzeko laguntza). Era berean, malgutasuna eman die NL-NEZen eta kontratatutako entitateen arteko harremanei, kalitatearen zerbitzua hobetu ahal duten alderdiak indartzeaz gain.

Zehazkiago esanda, teknikariek, entitateek nahiz eragileek helarazitako eskaerei erantzuteko, NEZak doikuntzak egin ditu kudeaketari eta administrazioari dagozkion zenbait alderdi teknikotan.

Alderdi teknikoei dagokienez, lizitazio berrian intentsitate handiagoa aurreikusi zaio orientazio zerbitzuari, sistemak esku-hartzea gehien behar duten pertsonei erantzun ahal izateko. Horrela, pertsonako batez besteko arretaren iraupena 3 ordutik 18 ordura gehitu da, hiru fasetan bereizita: diagnosia, ibilbidea, jarraipena eta laneratzeko laguntza.

NL-NEZak zerbitzua osatutako faseen arabera ordainduko du, pertsonen beharrak egiaztatu ondoren. Gehienezko prezioa 509,58 eurokoa izanen da artatutako pertsona bakoitzeko, eta 636,98 eurokoa pertsona bazterketa sozialeko arriskuan badago edo desgaitasunen bat aitortua badu. Entitateek prezioak 458,62 euroraino eta 573,28 euroraino murriztu dituzte, hurrenez hurren.

Era berean, zerbitzuaren onuradun gisa sartu dira lanean diharduten pertsonak, bereziki lan kaxkarra dutenak, enplegua hobetzeko inskribatuta baldin badaude. Gogoan izan behar da aurreko akordioa langabeengana mugatuta zegoela. Honela, NL-NEZak baldintzak Enplegurako Politika Aktiboei buruzko Akordiora egokitu du.

Administrazio-irizpideei dagokienez, 5 . erlo esleitu dira, 2017an baino bat gutxiago, Iruñean zerbitzua berrantolatu eta azaroaz geroztik bi agentzia izanen baititu (Iturrondo eta Zabalgunea). Erloak zonaldeen arabera banatzeari ere ekin zaio, izan ere, orain arte indarrean egon diren kontratuen bitartez, zenbait gabezia gertatu dira estaldurari dagokionez.

Bestalde, entitate bakoitzari egin ahal zaion gehienezko desbideratze kopurua zehaztu da NL-NEZaren nahiz entitatearen beharren arabera. Honek etengabeko jarioa erraztu eta multzokako jarioa saihestuko du. Horren kariaz, kolektiboak (gazteak nahiz iraupen luzeko langabeak) desbideratzeko konpromisoak deuseztatu dira. Orain arte bezala desbideratuko dituzte, baina aurreko sistemak zituen kudeaketa arloko mugapenak bazterturik. Orain arte bezala mantenduko dira desgaitasuna duten pertsonentzat eta bazterketa arriskuan daudenentzat.

Horrez gain, entitate adjudikaziodunari ezar dakizkiokeen pertsonalari buruzko eskakizunak aldatu dira. Orientazioaren arloko espezialistaren dedikazioa ezarri da 220 pertsona (4. eta 5 erloak) edota 250 pertsona (gainerakoak) artatzeko. Lagungarri gisa, zuzendari eta administrari banaren dedikazio partziala izanen du. Horra bideratutako pertsona kopurua txikiagoa baldin bada, horrexen arabera murriztuko da.

Kontratu berrietan, halaber, prezioak hobetu dira. Zerbitzuaren kostua finkatzeko, NL-NEZek kontuan hartu ditu enplegurako prestakuntzaren arloan pertsonentzako arretan diharduten administrazio eta enpresetako soldatak eta lan-jardunaldiak, % 10erainoko gehikuntza ezarriz.

Azkenik, zerbitzuaren eta enpleguaren kalitatea bultzatu da. Kontuan hartu da entitateek laneratzearen gaineko inpaktua neurtzeko hartu duten konpromisoa, baita lansariak aurreikusitako soldata-kostuen aldean hobetzeko konpromisoa ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa