(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 1,6 milioi euroko laguntzen deialdia egin du kirol-klubentzat eta filialentzat, estatu-mailako edo autonomiarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko osteguna, 2018.eko abuztuak 30


Eskaera egiteko epea ostiral honetan hasi eta irailaren 29an amaituko da, biak barne


Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez, guztira 1.679.000 euroko laguntzen deialdia onartu du, Nafarroako kirol-klub eta kirol-klub filialentzat, estatuko liga ofizialetan edo autonomiarteko ez profesionaletan parte hartzen duten taldeak dituztenentzat. Laguntzak ostiral honetan hasi eta irailaren 29ra bitarte eska daitezke, biak barne, eta horien helburua da 2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra bitarte egingo diren lehiaketetan klub horiek parte hartzea bultzatzea.

Deialdi honetan, ondorengo lehiaketa-modalitateak sartzen dira:

- Liga erregularretan parte hartzen duten taldeak, lehen mailakotzat hartzen direnetan, lehiaketa nazionalean eta kategoria absolutuan.

- Lehiaketa nazionaleko gainerako mailak, liga erregularretan parte hartzen duten taldeak dituzten klubenak.

- "Liga erregularrean" eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten taldeekin egiten diren lehiaketak (zortzi talde parte-hartzaile edo gehiago, gutxienez lehiaketako zazpi jardunaldirekin, asteburu berean egokitu gabe) eta lehiaketa nazionaleko lehen mailan lehiatzen direnak.

- Estatu-mailako liga ez erregularrean parte hartzen duten klubak (8 talde baino gutxiagok parte hartzea eta lehiaketako zazpi jardunaldi baino gutxiago izatea), lehiaketako maila baxuagokoari dagokiona.

- Beste autonomia komunitate batzuetako liga erregularretan eta kategoria absolutuan parte hartzen duten taldeak dituzten Nafarroako klubak, Nafarroan liga bat egiteko nahikoa talde ez izateagatik.

- Beste autonomia komunitate batzuetako liga erregularretan edo Ohorezko Dibisioko liga nazionaletan, adin txikiagoko kategoriatan (infantilak, kadeteak, juniorrak eta gazteak) parte hartzen duten taldeak dituzten Nafarroako klubak.

Laguntzak eskuratzeko, klubek izena emanda egon behar dute Nafarroako Kirol Erakundeen Erregistroan; halaber, Nafarroan dagozkien kirol-federazioetara atxikita egon behar dute, eta 2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra bitarte estatu-mailako edo autonomiarteko lehiaketa ofizialetan, deialdian jasotakoetan, parte hartu behar dute. 

Eskaerak nahitaez telematikoki aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Atariaren bitartez, eta "Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari" zuzenduko zaizkio.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa