(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zubiarte Euskaltegi Publikoak 2018-2019ko helduentzako euskara-ikastaroetan izena emateko epea zabalik du irailaren 5 arte osteguna, 2018.eko abuztuak 30


Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Zubiarte Euskaltegi Publikoak 2018-2019 ikasturterako maila ezberdinetako hainbat ikastaro antolatu ditu


Matrikula epea zabalik da 16 urtetik gorako herritar ororentzat. Gainera, Unibertsitatekoak ez diren beste irakasle denek ikastaro hauek egin ahalko dituzte dohainik, euren eskola ordutegitik kanpo baina beren formazioaren baitan.

Zubiarte Euskaltegiak maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA, ordutegi hauetan: 09:15-11:45, eguerdian, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30 eta hurrengo modalitate hauetan:

-4-5 ordu astean: maila guztiak: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA. Aukeran astelehen eta asteazkenean edo astearte eta ostegunean.

-4 ordu astean: Mintzamena B2 Zubiarten. Eta Kanpoko ikastaroak (Antsoain eta Orkoien), 17:00-19:00

-6 orduko ikastaroak: Autoikaskuntza, bi orduko mintzamena Zubiarten eta 4 orduko lan-konpromisoarekin on-line. Maila guztiak A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA

-6 orduko ikastaroak. Ikastetxeetan, eguerdian. Bai ikastetxeetako gurasoentzat, bai jende guztiarentzat.

-10 orduko ikastaroak: Maila B2, astelehenetik ostegunera, goizez.

Izen-ematea Zubiarte Euskaltegi Publikoaren web orrian, edo Uharteko Zubiarte kalea 13an. Informazio gehiago 848 43 10 10 telefonoan edo euszubia@educacion.navarra.es posta elektronikoan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa