Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Departamentuak hitzarmena sinatu du “ABC que salva vidas” elkartearekin entrenatzeko 275 panpinaren erosketarako
Hitzarmenaren sinaketako une bat.
(
irudia handitu
)
Osasun Departamentuak 20.000 euroko dirulaguntza eman dio “El ABC que salva vidas” elkarteari bihotz-biriketako bizkorte-maniobretan trebatzeko 275 panpinaren erosketarako. Panpinak ikastetxeetako irakasleak era horretako jardunetan prestatzeko erabiliko dira, gerora ikasleen prestatzaile gisa jarduteko aukera izan dezaten.
Horretarako, berrikitan, bi erakundeek hitzarmena sinatu dute Osasuneko zuzendari nagusi Luis Gabilondo eta elkarteko lehendakari Clint Jean Louis Fernándezen eskutik. Agiriaren arabera, elkarteak eskola-komunitateari bizia arriskuan den egoeretan nola jokatu irakasteko 2018an abiarazitako eskola-programara bideratuko da dirulaguntza, eta zehazkiago esanda, bizkortze ariketak egiteko Practiman heldu ereduko 263 panpina eta Little Anne QCPR heldu ereduko beste 12 panpina erosteko erabiliko da.
Horren harira gogoratu behar da 2017an elkarteak dirulaguntza bat jaso zuela 60 ikastetxerentzako 300 panpina eta irakasleei laguntzeko zentroetarako nahiz elkarterako beste material batzuk erosteko. Aipatutako 275 panpina berrien erosketaz, Nafarroako irakasle guztiak prestatu ahalko direla aurreikusi da.
800 irakasle eta 50.000 ikasle inguru prestatuta 2011z geroztik
"El ABC que salva vidas” delakoa irabazi-asmorik gabeko elkartea da, biziraupen-katearen eta Oinarrizko Bizi-Euskarriaren (OBE) ezagutza Foru Komunitate osora zabaltzea xede duena, bat-bateko bihotz heriotzaren ondoko biziraupena hobetzeko asmoz.
Elkartea 2010ean sortu zuten Osasunbideko eta Nafarroako Suhiltzaileetako profesionalek, gizartean zegoen bizi-euskarriko teknikei buruzko ezagutza murritzari eta biziraupen-tasa txikiei aurre egiteko beharrak bultzatuta. Horretarako, komunitate proiektu globala diseinatu zen, eskola-komunitatea, lehen esku-hartzaileak (polizia), herriak eta hiriak eta herritarrak barne hartuz.
Larrialdi zerbitzuen erantzun azkarrean oinarritutako komunitate-programak eta herritarrei bihotz-biriketako bizkortze-ariketak irakastea oso eraginkorrak suertatu dira pazienteen biziraupena areagotzeko. Bat-bateko heriotza ospitaletik kanpo gertatzen da gehienetan, kasuen % 60-80 etxean gertatzen dira, eta maitasun handiz adingabeen aurrean. Ondorioz, beharrezkotzat jo da herritarren belaunaldi berriei bizi-larrialdi honi aurre egiteko prestakuntza ematea. Bihotz-biriketako bizkorte teknikak garrantzi handikoak dira, halaber, itotzeak, eztarriko trabamenduak eta elektrokuzioak gertatzen direnean.
Eskola-programak bi helburu ditu: lehenengoa, irakasleak BBB tekniketan eta desfibrilagailuaren erabileran prestatu eta trebatzea, gerora prestakuntza hori eskola-komunitate osora zabaltzeko asmoz. Irakasleei zuzendutako prestakuntza hau irakasleei laguntzeko zentroen bitartez (Iruñea, Lizarra, Tutera, Tafalla eta Lekarozko ILZak) egiten ari da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Osasun departamentuen lankidetzaz. Irakasleak gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez landutako material didaktikoez balia daitezke, eta horrekin batera, simulazioak egiteko panpinak erabil ditzakete. Programa honi esker, 110 ikastetxek panpina propioak dituzte dagoeneko, eta ikastetxe guzti-guztiek maileguan eskura ditzakete ILZetan ikasgeletara eramateko. 2011z geroztik, 800 irakasle baino gehiago prestatu dira, eta hauen bitartez, beste 50.000 pertsona baino gehiago trebatu dira, gehienak ikasleak.
Nafarroako ikastetxeak panpinez hornitu eta eskola-komunitatean (irakasleak, ikasleak, pertsonala eta gurasoak barne hartuta) BBB tekniketan trebatzeko aukera eskaini eta zabaltzea da egun aurrera eramaten ari den estrategiaren muina.
2016an, Bizkortzearen Europako Kontseiluak eredu iraunkortzat jo zuen elkartearen eskola-programa, konortea galduta dagoen pertsona baten aurrean jokatzeko modua, 112 telefonoaren bitartez larrialdi zerbitzuei garaiz hots egiteko beharra eta bizia salba dezaketen bihotz-biriketako bizkortze-teknikak aplikatzeari buruzko ezagutza komunitatean zabaltzen lagundu duen heinean.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen