(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 150.000 euro banatuko ditu babes zibileko boluntarioak dituzten 9 erakunderen artean astelehena, 2018.eko irailak 3


Udalak, toki elkarteak eta Exekutiboarekiko lankidetza-hitzarmenak sinatuak dituzten bestelako erakundeak dira laguntza hauen onuradunak


Nafarroako Gobernuak 150.000 euro banatuko ditu babes zibileko boluntarioak dituzten 9 erakunderen artean, 2018an ordaindu beharreko gastu korronteak eta inbertsioak estaltzen laguntzeko. Zehazkiago esanda, udalak, elkarteak eta foru Exekutiboarekin gai hauei buruzko lankidetza-hitzarmenak sinatuak dituzten bestelako erakundeak izanen dira laguntza hauen onuradunak.

Halaxe jaso da, Nafarroako Aldizkari Ofizialak (NAO) gaur, astelehenez, irailak 3, plazaratu dituen Barneko zuzendari nagusiaren bi ebazpenetan.

Hartara, 90.000 euro banatuko dira guztira, babes zibileko boluntarioak dituzten 4 udal eta toki elkarteren artean. Hauexek dira onuradunak: Cintruenigoko Udala (15.754 euro), Milagroko Udala (16.155 euro), Tuterako Udala (37.429 euro) eta Sartagudako Babes Zibileko Boluntarioen Elkartea (20.660 euro).

Bestetik, 60.097 euro banatuko dira kualifikazio eta jarduera espezifikoa duten 5 boluntario erakunderen artean. Hauexek dira: Nafarroako Psikologoen Elkargo Ofiziala (3.010 euro), EBYS Nafarroa Elkartea (9.668 euro), Nafarroa Espeleologia Federazioa-Espeleolaguntzako Taldea (9.573 euro), Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioa (8.990 euro) eta Nafarroako Salabamenduko Txakurren Taldea (28.855 euro).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa