(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak lankidetza-bide berriak ireki ditu Indiarekin nekazaritzako elikagaien arloan asteartea, 2018.eko irailak 4


Hori dela-eta, Barkos Lehendakariak Iruñean hartu du Elikagai Prozesatuen Industria ministroa, Harsimrat Kaur Badal


pertsonak

Ezkerretik eskuinera, Barkos Lehendakaria eta Kaur Badal ministroa. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek, Elikagai Prozesatuen Industriako Indiako ministroa, Harsimrat Kaur Badal, hartu du bere bulegoan gaur goizean, Nafarroako nekazaritza-sektorearekin sinergiak eta lankidetza-aukerak bilatzeko Foru Komunitatean egiten ari den bisita dela-eta. Halaber, bileran izan da Ekonomia Garapeneko lehendakariordea den Manu Ayerdi.

Agendaren barnean, baita ere, Tuterako Nekazaritzako Elikagaien hiria bisitatuko du ministroak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek lagunduta. Nafarroako egonaldia osatzeko, CNTA (Elikagaien Teknologia eta Segurtasuneko Zentro Nazionala), "Orizont", nekazaritza-industriako proiektuen bizkorgailua, eta Nafarroako Izoztuen enpresa aurkeztuko dizkiote, Nafarroako enpresekin laneko gosari bat egiteaz gain.

Ekonomia Garapeneko Departamentuak sustatuta Nafarroa Indian izan zen pasa den ekainean bisita instituzionala eta enpresa-mailakoa egiten, eta, bisita hartan, sektoreak Foru Komunitatean duen esperientziarekiko interesa erakutsi zuen ministroak, elikagaien prozesatua oso gutxi garatuta baitago Asiako herrialde horretan, eta hazkunde azkarra izaten ari da. Ondorioz, ministerioak Nafarroako enpresak eta sektoreko kooperatibak eta zentro teknologikoak gertutik ezagutu nahi ditu, lankidetzako ildo berriak abian jartzearren.


ordezkaritza

Indiako ordezkaritzako kideak Nafarroako arduradunekin batera. ( irudia handitu )

Ildo horretan, adierazi behar da Indian atzerriko inbertsioa bultzatzen ari direla prozesatze-enpresentzat, herrialdean ezarriz gero batere zergarik izan gabe. Era berean, ministroak nekazaritzako kooperatiben eremuan itunak egiteko aukera proposatu zuen, zentro teknologikoetan ikasleek trukeak egitea eta Nafarroako enpresekin elkartzea bultzatzearekin batera, lankidetzako aukerak baloratzearren.

Merkatu estrategikoa Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorearentzat

Nekazaritzako sektorea eta horren eraldaketa Nafarroako garapen-ardatzetariko bat dira, eta S3, Espezializazio Adimentsuaren Estrategian sartzen dira. Halaber, India lehentasunezko merkatuetariko bat da Foru Komunitateko sektorearentzat, eta horrela hautatu zuten Nafarroako Nazioarteko 2017-2020 Planean (PIN3), egungo egoera medio: ekonomia emergentea, 1.000 milioi biztanle baino gehiago eta erdi mailako klasea %30ekoa, %50eko hazkunde-aukerarekin datozen urteei begira.

Nafarroako enpresek kontuan hartzeko moduko bestelako abantailen artean honako hauek aurkitzen dira: zuzeneko bidea herrialdean atzerriko inbertsioa egiteko, elikagaien prozesaketarako eta Indian ekoiztutako txikizkariak, lehentasunezko interes-tasak, %100eko dedukzioak zergetan hotzaren eta biltegiratzearen kateko gastuen bidezko sarreren gainean, zerga-salbuespenak jarduera ezberdinetan, aduanako eskubideak edo segurtasuneko nazioarteko estandarrak murriztea.

Testuinguru horretan, gogoratu behar da Nafarroako Nazioarteko Planaren barruan jada bultzatzen ari direla Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorea Indian izatea; era horretan, aipatu misio komertziala egin zuten ekainean Delhi Berrira, eta 2017ko azaroan Nafarroako 9 enpresak eta CNTAk World Food India azokan parte hartu zuten. Nafarroak stand propioa izan zuen azokan, sektorearen erreferentzia, eta 20 herrialdetik gorako 400 erakusketari bildu ziren.

Indiako ordezkaritza

Indiako Elikagaien Industriako ministroarekin, Harsimrat Kaur Badal-ekin batera, honako hauek izan dira Nafarroako Jauregira egin duten bisitan: Ministerioaren idazkari ondokoa, Minhaj Alam; idazkari pertsonala, Hardeep Singh; bigarren idazkaria eta Indiak Madrilen duen Enbaxadako Ekonomiako eta Merkataritzako arduraduna, Saravanan Balasubramanian; Invest Indiako lehendakariorde ondokoa, Jaishree Nilkhan; eta Invest Indiako zuzendaria, Sandipan Sensarma.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa