(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Foru Komunitatearen egoerari buruzko eztabaida 2018an egitea eskatu dio Parlamentuari asteazkena, 2018.eko irailak 5


Barkos Lehendakariak Parlamentura igorritako mezuan adierazi duenez, Nafarroarentzat etorkizun hobea eraikitzen laguntzea xede duten taldeen ekarpenak jasotzeko prest dago


Nafarroako Gobernuak gaurko bileran onartutako erabakiaren arabera, “Foru Komunitatearen egoerari buruzko eztabaida” 2018an egitea eskatu dio Parlamentuari.

Eskaera Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek sinaturiko mezu baten bitartez egin da, eta bertan, Barkosek eztabaidaren ardatz bihurtuko diren gai nagusietako batzuk planteatu ditu, “Gobernuaren ekintza nahiz talde politiko desberdinen posizionamenduak ezagutzera ematen” lagunduko duten esperoan. Gainera, Lehendakariak jarrera “irekia eta harkorra” erakutsi du Foru Komunitatearentzako “etorkizun hobea eraikitzen” lagunduko duten ekarpenak jasotzeko.

Gobernuaren ekintza parlamentuko taldeen ebaluaziopean jartzea da eztabaidaren helburua, aurreikusitako lan eta ekintza ildo desberdinen berri emateaz gain.

Idazkian, Lehendakariak adierazle sozioekonomiko nagusien emaitzak aipatu ditu, eta horietan egiazta daitekeenez, kohesio eta integrazio sozialean nahiz garapen ekonomikoan Nafarroak aurrera egin du. Lehendakariaren iritziz, Gobernuaren egonkortasuna funtsezko faktorea izan da hori lortzeko. “Parlamentuan gehiengoa osatzen duten indar politiko desberdinen arteko negozio eta akodio politikoa izan da legealdi honen ezaugarririk garrantzitsuena. Elkarrizketa politikoa egonkortasunaren aldeko tresna bihurtu dugu”, azpimarratu du.

Egunkortasun hori Exekutiboa osatzen duten alderdiek frogatutako “elkarrizketa eta akordiorako gaitasunean” oinarritu da, eta Uxue Barkosek legealdiaren bukaerako tarte honetan ere egonkortasun hori bere horretan mantenduko den konfianza azaldu du “Nafarroako gizartearen egaizko beharrei irtenbidea eman eta etorkizuneko ekimenak eta proiektuak bultzatu ahal izateko”.

Testuinguru sozioekonomiko positiboa

Uxue Barkosek bidalitako mezuan datu ekonomiko nagusiek islatzen duten testuinguruaren errepasoa egin du. Horren harira gogoratu du, Nafarroan, urtetik urterako hazkunde metatua % 3,4koa dela, Estatuko % 2,7ko hazkundearen aldean, eta langabeziarik gutxien duen komunitatea dela, % 9,93ko tasarekin. Hala ere, enpleguaren kalitatearen eta lan-istripugarritasunaren murrizketaren alde lan egiten jarraitu behar dela adierazi du.

“Ekonomiaren bilakaerak –Lehendakariak mezuan dioenez– eragin zuzena izan du zerga-bilketan, krisiaren aurreko zenbatekoetara iritsi delarik, batetik Estatuarekin sinaturiko Hitzarmen Ekonomikoari buruzko akordio berriari esker, baina baita Nafarroako errealitatearen arabera orekatutako kontuei esker eta beharrezkoa zen erreforma fiskal progresiboari esker ere”. Horren harira, berariaz nabarmendu ditu Nafarroak lorturiko kaudimen ekonomikoari buruzko A+ kalifikazioa, lor dezakeen handiena, eta 2017ko kontuak superabitarekin itxi izana, azken 10 urteotan ez baita honelakorik lortu.

Lehendakariak idazkian adierazi duenez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako 2019ko Aurrekontu Orokorrak lantzen dihardu dagoeneko, eta Nafarroako Parlamentura igorriko ditu eztabaidatu eta onar daitezen. Kontu horietan, jarraipena emanen zaio ekonomia eta enplegua nahiz gizarte-inbertsioa bultzatzearen aldeko apustuari. Hain zuzen ere, gizarte-inbertsioa lehentasunezko gaia da Exekutiboarentzat, eta horren harira, Nafarroa da biztanleko gastu sozialik handiena duen Estatuko komunitatea, 3.247€ urtean. “Honek pobrezia-tasak goitik behera murrizten, itxaron-zerrendak laburtzen, pentsioak osatzen eta mendekotasuna duten pertsonentzako arreta dexente hobetzen lagundu du”, nabarmendu du idazkian.

Hezkuntza arloan, Barkosek murrizketei buelta emateko ahaleginak eta Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko lortu berri den akordioa gogoratu ditu.

Lehendakariak, halaber, Nafarroa “bake eta bizikidetasunerako esparru gisa” sendotu dela nabarmendu du, berdintasunari buruzko politiketan emandako aurrerapausoekin eta Foru Komunitateak nazioarteko testuinguruan eta bereziki Europan berreskuratu duen presentziarekin batera.

Idazkiaren bukaeran, Nafarroako Gobernuak eztabaidan jarrera “irekia eta harkorra” izanen duela ziurtatu du, “lasaia eta eraikitzailea izatea espero eta nahi dugun eztabaida horretan, guztiontzako etorkizun hobea eraikitzen laguntzea” xede duten parlamentuko taldeen ekarpenak jasotzeko prest.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa