(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak hiru urteko 6.196 ikasle gehitu dizkio hezkuntza sistemari asteazkena, 2018.eko irailak 5


% 63 sare publikoan eta % 37 sare itunduan


Transcripción textual del video

Goiztiarrentzat, 2018-2019 ikasturtea atzo abiatu zen, asteartez, irailak 4, eta Nafarroako 98.522 ikasle bilduko ditu guztira, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntzan nahiz Batxilergoan. Behin-betiko zerrendak argitaratu (irailaren 7an) eta ezohiko matrikulazio-epea (irailaren 10ean eta 11n) egiteko zain, Nafarroako ikasleen % 62,6k (61.638 ikasle) sare publikoan ikasiko du eta % 37,4k (36.884 ikasle) sare itunduan.

Goiztiarrentzat, 2018-2019 ikasturtea atzo abiatu zen, asteartez, irailak 4, eta Nafarroako 98.522 ikasle bilduko ditu guztira, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntzan nahiz Batxilergoan. Behin-betiko zerrendak argitaratu (irailaren 7an) eta ezohiko matrikulazio-epea (irailaren 10ean eta 11n) egiteko zain, Nafarroako ikasleen % 62,6k (61.638 ikasle) sare publikoan ikasiko du eta % 37,4k (36.884 ikasle) sare itunduan.

Hezkuntzako kontseilari María Solanak datu hauek eman dizkie ezagutzera Exekutiboko gainerako kideei Gobernuaren gaurko bileraren barnean. Hiru urteko ikasleei dagozkien matrikula berriei buruzko datuen arabera, aurtengo ikasturtean 6.196 ikasle berri sartuko dira, iaz baino 213 gehiago. Halaber, hiru urteko ikasleen matrikulazio berriei buruzko datu horien arabera, sare publikoak hiru hamarren irabazi ditu iazko ikasturteko datuen aldean eta sei hamarren aurreko urtekoen aldean. Horrela, aurten, sare publikoak hiru urteko 3.917 ikasle izanen ditu eta ikastetxe itunduek 2.279.

Solana kontseilariak adierazi duenez, datu hauek behin-behinekoak dira, izan ere, orain behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak egiteko ireki den epearen ondoren, behin-betiko zerrenda hilaren 7an argitaratuko da. Jarraian, irailaren 10ean eta 11n (14:00ak arte) matrikulazioa egiteko ezohiko epea irekiko da.

Hizkuntza ereduak eta etapak

Hizkuntza ereduen arabera banakatutako datuei dagokienez, sare publikoak 41.734 ikasle ditu A eta G ereduetan eta 19.904 ikasle B eta D ereduetan. Bestetik, sare itunduak 30.478 ikasle ditu A eta G ereduetan eta 6.406 e ikasle B eta D ereduetan.

Hezkuntza-etapei buruzko datuen arabera, 2018-2019 ikasturtean, Haur Hezkuntzan dauden 18.971 ikasleren artean, % 63 sare publikoari dagokio eta % 37 sare itunduari. Lehen Hezkuntzan dauden 42.870 ikasleren artean, % 64,5 sare publikoari dagokio eta % 35,5 sare itunduari. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (27.744), nafarren % 59,9k sare publikoan ikasten du eta % 40,1ek sare itunduan. Azkenik, Nafarroan 8.937 ikasle Batxilergoa egiten ari dira (% 60,5 sare publikoan eta % 39,5 sare itunduan).

Ikasturte berriko helburuak

Matrikulazioari buruzko datuekin batera, Hezkuntzako kontseilariak Departamentuak ikasturte berriari begira finkaturiko helburuak errepasatu ditu Gobernuaren bileraren ondorengo prentsaurrekoan. Horren harira, 2018-2019 ikasturtea izanen da “legealdi honetan bultzaturiko programa eta plan estrategiko guztiak abian izango dituen lehendabizikoa”; hala nola, Lanbide Heziketako nahiz Aniztasunari Erantzuteko plan estrategikoak, Skolae hezkidetza programa edota eskola-erasoa prebenitu eta horren aurka jarduteko Laguntza programa, baita Gaitasun Pedagogiko-Didaktikoa eta Eraldaketa Digitala Hobetzeko Programen pilotatze lanak ere, Berrikuntza Metodologikoaren hedapenarekin eta Autoebaluazio eta Hobekuntza Planetarako programaren aplikazioarekin batera.

Hori guztia, Hezkuntza Publikoa Hobetzeko Itunean adostutakoa inplementatzeko asmoz. Bertan aurreikusitako neurri batzuk pixkanaka-pixkanaka ezarri behar dira, eta horietako batzuk ikasturte honetan bertan abiatuko dira; esaterako, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan irakaskuntza zuzeneko saioak murriztea, eta hurrengo ikasturtean sartzeko zehaztu beharreko beste neurri batzuk. Datorren urtean Hezkuntza Departamentuaren aurrekontua dexente igoko duten neurri hauei guztiei azpiegituretan egindako inbertsioak gehitu behar zaizkio; hala nola, Arbizun eta Erronkarin eraikitako ikastetxe berriak, Sarrigurenen eta Mutiloan eraikiko direnak edo Oronoz-Mugairiko LHko ikastetxe berria.

Hezkuntzako kontseilariak zehaztutako erronka eta helburu horiei guztiei, landa eremuko eskoletan irakasle zein herrien mesedetan egindako hobekuntzak gaineratu behar zaizkie. Neurri hauek Pirinioetan aplikatzen hasi dira, Ekialdeko Pirinioetako haranen egoera sozioekonomikoa aztertzeko Parlamentuko batzorde txostengileak proposatutakoaren harira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa