(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialetako Departamentuak 91 ekarpen gehitu dizkio Zerbitzu Zorroa aldatzeko testuaren zirroborroari, aurkeztutakoen % 44 osteguna, 2018.eko irailak 6


Departamentuak 239 iradokizun aurkeztu dituzten herritarren nahiz erakundeen inplikazioa eskertu du


Eskubide Sozialetako Departamentuak, jasotako ekarpenen ia erdiak gehitu dizkio Gizarte-Zerbitzu Orokorren Zorroa aldatzeko testuaren zirriborroari. Partaidetza prozesua bukaturik, hasieran proposatutako testuan, partikularrek nahiz sektoreko erakundeek egindako 91 proposamen bildu dira, azterturiko ekarpenen % 44.

Nafarroako Gobernua “poz-pozik” azaldu da, Gizarte-Zerbitzu Orokorren Zorroa arautzen duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua aldatzeko zirriborroak jasotako ekarpen eta proposamenen kopuru handiaren aurrean. Horiek guztiak Nafarroako Gobernuaren gardentasunaren atarian bildu dira maiatzaren 21etik ekainaren 11ra bitartean.

Ostegun honetatik aurrera, gardentasunaren atarian kontsulta daiteke ekarpen bakoitzari erantzunez landutako txostena, behin-betiko zirriborroarekin batera.

Iradokizunak aurkezteko epearen barruan, 239 ekarpen bildu dira guztira, horietako batzuk zenbait erakundek errepikatuta, eta ondorioz, bukaeran, 205 proposamen aintzakotzat hartu dira.

Jasotako ekarpenetatik % 44 ontzat hartu dira, % 36 proposatuta zeuden bezala (74) eta % 8 zatika (17). Proposamenen % 46 onartu gabe gelditu dira, eta % 7 bidezkotzat baina zorrotik kanpokotzat jo dira. % 1ean akatsak edo bestelako egoerak zeuden.

Ekarpenak aurkeztu dizkiote hasierako testuari Leitza, Antzin-Ameskoa, Burlata eta Iruñerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako profesionalek, Acodifna eta Cermin elkarteek, Nafarroan aniztasun funtzionala izan eta laguntza pertsonaleko zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonek eta honako erakunde hauetako teknikariek: Oficina de Vida Independiente, Plena Inclusión, Anasaps, Gizarte-Bazterketaren aurka Borrokatzeko Sarea, Gurutze Gorria, Antox, Mareluur gizarte zibila, Nafarroako Gobernuaren tutoretzapeko ohiak, Lehen Mailako Arreta, SEI kultura-arteko gizarte eta hezkuntza zerbitzua, eta Magale Elkartea.

Jendaurreko erakusketarekin batera, bilerak eta aurkezpenak egin dira Gizarte Zerbitzuen arloko hainbat eragilerekin: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa. Era berean, proposamena zorroan araututako arreta-esparru desberdinetan lan egiten duten elkarte eta erakunde gehienei aurkeztu zaie: CERMIN, Gizarte-Bazterketaren aurka Borrokatzeko Sarea, LARES, Adinekoen Klubak eta Elkarteak, haurren babesaren arloko erakundeak, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluan eta kontseilu sektorialak (desgaitasuna, adinekoak eta adingabeak).

Iradokizunak jarduera-eremuen arabera sailkatuz gero, % 46 Mendekotasuna, Adinekoak, Desgaitasuna eta Osasun Mentala delakoari atxikitakoak dira; % 22 Adingabeen Babesekoak; % 20 Gizarte Bazterketari buruzkoak; % 8 Genero-Indarkeriari lotutakoak eta % 3 Lehen Mailako Arretakoak.

Ontzat hartu diren ekarpen asko hizkuntzari, prestazio eta zerbitzuen definizioari eta helburuko pertsonen definizioari lotuta zeuden. Aintzakotzat hartu dira eredu teorikoetara eta jarduera-esparru desberdinetan dauden egungo adostasunetara hobeto egokitzen baitira.

Era berean, zenbait prestazio eta zerbitzuren baldintza eta intsentsitateei eragiten dieten ekarpenak gehitu dira. Horrela, osasun mentalaren arloko erabilera askeko dirulaguntzaren kasuan, adinaren muga eta zerbitzuan hiru urte eginak izateko betebeharra baztertu dira; laguntza-produktuei buruzko orientazio zerbitzuan, egoitza Nafarroan izatea da mantendu den baldintza bakarra. Gizarte-bazterketaren arloan, zenbait zerbitzu esleitzeko epeak murriztu dira (Gizarteratzen eta Laneratzen Laguntzeko Zerbitzua, kasu), eta gauza bera egin da genero-indarkeriaren biktimentzako ezohiko laguntzei buruzko deialdi eta esleipenetan. Adingabeen arloan, harrerako familiek jasotako kopuru osagarrien zenbatekoak hobetu dira, baita gizarte-larrialdi egoeran dauden familentzako laguntzak ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa