(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Altsasuren papera indartzea haren eragin-eremuko gunea bezala; horixe da herriaren etorkizuneko Udal Plan Orokorreko helburu nagusietariko bat osteguna, 2018.eko irailak 6


Nafarroako Gobernuak planaren %80a finantzatuko du; horretarako, Elizalde kontseilariak eta herriko alkateak hitzarmena sinatu dute


Elizalde kontseilaria eta Ollo alkatea, sinatzeko une batean. ( irudia handitu )

Altsasuren papera indartzea haren eragin-eremuko gunea bezala; horixe da etorkizuneko Udal Plan Orokorreko (UPO)  helburu nagusietariko bat, eta, horretarako, Nafarroako Gobernuak aurrekontuaren %80a jarriko du gutxi gorabehera. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek eta Altsasuko alkate Javier Ollok sinatutako hitzarmenean jasotzen dira horren inguruko xehetasunak.

Idazteko lanen aurrekontua 245.000 eurokoa da, eta foru Exekutiboak 196.000 euro inguru jarriko ditu.

Udalerriarentzat interesgarriak diren helburuak

Eragin-eremuko gune bezala herriak duen papera indartzeaz gain, UPOko helburuen artean honako hauek nabarmendu behar dira: tokiko horniduren defizita planifikatzea (espazio libreak, aparkalekuak, ekipamenduak) alde zaharrean; herri-gunearen hazkundearen kudeaketa-eredu iraunkorra eta errealista indartzea; eta egungo Udal Plana egiterakoan orain arte ikusitako eragozpenak aztertzea, horiek zuzentzearren.

Horrez gain, hiri-ondarearen katalogo berria egin nahi da, toki-mailan interes kulturala duten landako lekuen eta eraikinen inbentarioarekin batera; era berean, asmoa da mugikortasunaren eta trafikoaren inguruko arazoak konpontzea.

Foruarentzat interesgarriak diren helburuak

Foru intereseko helburuei dagokienean, bizitegi-lurzoruaren, horniduraren eta jarduera ekonomikoen gaineko premiak konpondu nahi dira, biztanleriarentzat sistema orokor egokiak planifikatuaz. Ildo horretan, proposaturiko hirigintza-eredua lehendik dauden eta aurreikusten diren azpiegitura handiekin koordinatuko da, eta herriko bide-sarearekiko konexioa aztertuko da.

Orobat, garapen iraunkorra sustatuko da hazkunde konpaktuari dagokionean, eta energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduerak, mugikortasun iraunkorra, irisgarritasuna eta paisaia zaintzea.

Halaber, Nafarroa Atlantikorako Lurralde Antolamendu Planean (POT-2) ezarritako aurreikuspenak, jarraibideak eta zehaztapenak sartuko dira ondare naturaleko eta kulturaleko ardatz estrategikoetan, hiri-sisteman eta azpiegituretan. Ildo horretan, UPOn babes bereziko eremuak identifikatuko dira; hala nola, lurralde-mailako konektibitateko espazioak (Altzania mendilerroa eta Urbasa eta Andia Mendiak) eta Arakil eta Altzania ibaietako ibai-sarea, besteak beste.

Behin hitzarmena sinatuta, Segimendu Batzordea eratuko da, eta toki-erakundeko kideek eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko ordezkariek osatuko dute. Batzordeak Plana idazteko eta izapidetzeko prozesuaren agenda ezarri eta kontrolatuko dute, alderdi metodologikoak, dokumentalak eta parte-hartze sozialekoak zuzentzearekin eta gainbegiratzearekin batera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa