(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1.131.000 euro banatuko ditu bost museoren eta sei bilduma museografiko iraunkorren artean ostirala, 2018.eko irailak 7


Lau udal eta zazpi erakunde pribatu dira laguntza hauen onuradunak


Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak Foru Legean aitortu eta Erregistroan bildutako museoentzako eta bilduma museografiko iraunkorrentzako laguntzak ebatzi ditu. Lau udal eta zazpi erakunde pribatu dira laguntza hauen onuradunak

Bestetik, lehia publikoaren bitartez esleitutako funtzionamendurako, zabalkunde arloko jarduera eta ekintzetarako eta inbertsioetarako laguntzen hiru deialdiak ebatzi dira, 140.000 euroko zenbatekoarekin.

Funtzionamendurako dirulaguntza-deialdiak 70.000 euro banatuko ditu langile, horniketa eta eraikin zein bildumetako mantentze-lanen gastuak finantzatzeko zentro hauen artean: Tuterako Museoa, Nafarroako Unibertsitateko Museoa, Tulebrasko Monasterioko Museoa, Zubietako Errota Ekomuseoa, Berbintzanako Las Eretas Museo eta Aztarnategi Arkeologikoa, Henri Lenaerts Zentroa eta Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoa. Deialdi honetan, kontserbazio prebentiborako laguntzak lortu dituzte Tuterako Museoak, urregintzako piezak garbitzeko, eta Zubietako Errota Ekomuseoak, termografia proiektu bat aurrera ateratzeko.

Zabalkunde arloko jarduera eta ekintzetarako dirulaguntza-deialdian, hauexek dira proiektu onuradunen egileak: Tuterako Museoa, Nafarroako Unibertsitateko Museoa, Julian Gaiarre Museo-Etxea, Zubietako Errota Ekomuseoa, Berbintzanako Las Eretas Museo eta Aztarnategi Arkeologikoa, Henri Lenaerts Zentroa eta Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoa. Guztien artean, 30.000 euro jasoko dituzte.

Tuterako Museoak Erriberan dagoen Errenazimentuko eskulturari buruz udazkenerako programatuak dituen II. Jardunaldietara bideratuko du jasotako laguntza. Nafarroako Unibertsitateko Museoak Jorge Oteizaren eskulturako abstrakzioari buruzko katalogoa argitaratuko du eta, horrekin batera, La obra escogida por… deritzon urteko jarduerarako beste laguntza bat lortu du. Julian Gaiarre Museo-Etxeak Museatu! eta bidaiatu deritzon museoetarako pasaportearen kanpaina bultzatzeko laguntzak jaso ditu, familia osoari zuzendutako Julian Gaiarre ezagutu eta Erronkari ezagutu Gaiarrerekin ginkanen argitalpen elebidunarekin, eta beste laguntza bat jaso du kontzertu liriko bat antolatzeko. Zubietako Ekomuseoak irisgarritasunaren mesedeko ekintzak inplementatuko ditu bideoetan, paneletan eta liburuxketan desgaitasuna duten bisitarien esperientzia hobetzeko. Berbintzanako Las Eretas Museo eta Aztarnategi Arkeologikoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko laguntza bat jaso du, eta beste bat, bertako bildumari buruzko liburuxka braillez argitaratzeko. Henri Lenaerts Zentroak, Dialogando con… delako proiektuaren bitartez, zentroko jarduerak ezagutzera emateko eta haren marka bistaratzeko kanpaina garatuko du. Eta Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoak ikastetxe elebidunei zuzendutako maleta pedagogikoak diseinatuko ditu Museo ibiltaria delako proiektuaren barruan.

Inbertsioetarako dirulaguntza-deialdiak 40.000 euro banatuko ditu erakunde onuradun hauen artean: Arte Modernoaren Muñoz Sola Museoa, Tuterako Museoa, Nafarroako Unibertsitateko Museoa, Zubietako Errota Ekomuseoa, Berbintzanako Las Eretas Museo eta Aztarnategi Arkeologikoa eta Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoa. Arte Modernoaren Muñoz Sola Museoak bistaratzeko plana gauzatuko du eraikinaren kanpoaldeko zein barnealdeko zenbait ekintzaren bitartez, bereziki olanak, photocalla eta ikusentzunezko baliabideak jarriz. Tuterako Museoak Loretoko Ama Birjinaren tailu barrokoa zaharberrituko du. Nafarroako Unibertsitateko Museoari emandako dirulaguntzaz, José Ortiz de Echagüe Funtsean dauden 3.000 negatibo digitalizatuko dira. Zubietako Ekomuseoak eraikineko teilatua konpontzeko erabiliko du laguntza. Berbintzanako Las Eretas Museo eta Aztarnategi Arkeologikoak azternategirako bideen irisgarritasuna hobetuko du. Eta Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoak haririk gabeko elektro-osmosi ekipo bat instalatuko du ekipamenduan dauden hezetasun batzuk kentzeko.

Bestalde, lau erakundek laguntza zuzenak jaso dituzte Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiarekin sinatuak dituzten lankidetza-hitzarmenen arabera, jendearentzako irekiera, zerbitzuen eskaintza eta gastuen justifikazioari buruzko betebeharrak aintzakotzat harturik.

Honela, Jorge Oteiza Museo Fundazioak 870.000 euro jasoko ditu funtzionamendu eta jardueretarako eta 28.000 euro eraikinean egin beharreko hobekuntza-lanetarako. Erronkariko Julian Gaiarre Museo-Etxeak 18.000 euroko laguntza jasoko du funtzionamenduko gastuetarako eta beste 25.000 euro inbertsioetarako, bereziki ikusgai dauden artelanen argiztapena hobetu eta webgune berria sortzeko. Lizarrako eta Tuterako udalen menpeko Gustavo de Maeztu Museoak eta Tuterako Arte Modernoaren Muñoz Sola Museoak 25.000 euroko laguntza bana jasoko dute funtzionamenduko eta jardueretako gastuak finantzatzeko.

Laguntza hauen bitartez, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak Foru Komunitatean dauden museo-ekipamenduei lagundu eta kultura-ondasunak zaindu eta mantentzeko lanen baldintzak hobetu nahi ditu, publiko guztiei zuzendutako jarduerak sustatuz, betiere herritarren nahiz lurraldearen eskura dagoen kultura-ondarearen ezagutza eta balorazioa bultzatzeko asmoz.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Listado de beneficiarios
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa