(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza departamentuak dagoeneko onartu du 2018-19 ikasturteko beka deialdia ostirala, 2018.eko irailak 7


Unibertsitate sarbide-ikastaroa UNEDen egiten ari diren 25 eta 45 urtetik gorako ikasleek ere eskatu ahalko dute diru-laguntza, Ministerioaren deialdian ez bezala


Irailaren 6an onartu du Hezkuntza departamentuak 2018-19 ikasturteko beka-deialdi orokorra. Derrigorrezko ikasketen ondorengo eta unibertsitateko ikasketak eginen dituzten ikasleei zuzendutako laguntzak dira, eta 4.334.104 euro bideratuko dira horretara. Nafarroako gobernuak ematen dituen bekak Ministerioaren laguntzen osagarri dira.

Beken deialdia aurki argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Laguntzak seme-alabak ez-derrigorrezko ikasketa dituzten familientzako dira,irakaskuntza, garraio, jantoki eta ostatu gastuak arintzeko. Unibertsitate gradu eta master arautuak, nahiz Lanbide Heziketa, Batxilergoa, ikasketa artistikoak, erlijio-ikasketak eta hizkuntzak ikasten ari direnentzat, hain zuzen ere. Era berean, unibertsitate sarbide-ikastaroa UNEDen egiten ari diren 25 eta 45 urtetik gorako ikasleek ere eskubidea dute deialdian parte hartzeko, Ministerioren deialdian ez bezala.

Familia-errenta

Familia-errentaren arabera kalkulatzen dira beka hauek, zehazki, diru-sarrera (4 mailatan banaturik) eta familiako kide kopuruaren arabera. Esaterako, 4 kideko familia bateko pertsona batek, 28.288 euroko diru-sarrera edukita, 1.mailan legoke (diru-sarrera baxuenean) eta 55.108 euroko (4.maila) diru sarrera duen 4 kideko familia kide bati baino diru kopuru handiagoa legokioke.

Unibertsitate ikasketei dagokienez, Nafarroako Unibertsitate publikoak eskaintzen ez dituen ikasketak Nafarroako Unibertsitatean zein estatutuko beste zentro publiko nahiz pribatuetan egin nahi duen ikasleak iazko deialdian lehenengoz onartutako aukera berberetan aurkez daiteke deialdira. Izan ere, aldaketok errekurritu baziren ere, Nafarroako Auzitegi Gorenak atzera bota zuen errekurtsoa, deialdiaren baliozkotasuna adieraziz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa