(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NKGIk Nafarroako Kirol Jokoen edizio berri bat deitu du 27.000 ikasle baino gehiagorentzat astelehena, 2018.eko irailak 10


Foru Komunitateko kirol-federazioekin batera antolatu dituzte, eta 66 kirol-modalitate izango dira; aurrekontua 1,19 milioikoa izango da


Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak Nafarroako Kirol Jokoen XXXII. edizioaren deialdia egin du, eta horietan 11 eta 18 urte arteko 27.000 neska-mutil baino gehiagok parte hartzea espero da.

Nafarroako Gobernuak finantzatuko ditu 1,19 milioi eurorekin, eta antolatzen Nafarroako kirol-federazioek eta toki-erakundeek parte hartuko dute. Kirol-probak, oro har, larunbat goizetan egingo dira, irail honetan hasi eta datorren urteko abuztuaren amaiera aldera bitarte.

Nafarroako Kirol Jokoetan aurreko edizioetako 66 kirol-modalitate mantenduko dira, eta horien artean honako hauek bezalako diziplina oso ezagunak aurkitzen dira: futbola, saskibaloia, eskubaloia, igeriketa edo karatea; gutxiago praktikatzen direnen artean, berriz, arku-tiroa, eskrima, xakea, arrauna eta halterofilia daude.

Berrikuntza moduan, kirol femeninoa gehituko dela nabarmendu behar da; hots, futbolean (zelaiko modalitatean) katede-infatil kategoria gehituko da. Horrez gain, balioen delegatua sartuko da beisbolean, orain arte futbolean, saskibaloian eta eskubaloian eta karatean zegoen bezala, kiroltasun-ezeko egoerak prebenitzeko eta kirolarien artean nahiz bertaratutako ikusleen artean gerta daitezkeenak bideratzeko asmoarekin.

Nafarroako Kirol Jokoen azken edizioa abuztuan amaitu berri da, eta 26.000 neska-mutilek hartu dute parte, gehienak 11 eta 18 urte artekoak. %60a gizonak izan dira eta %40a emakumeak. Kirol Jokoen araudian, 8 eta 10 urte arteko haurrek parte hartzeko aukera ere aurreikusten da, betiere federazioek kirolean hasteko proiektua aurkezten badute, parte hartzen duten pertsonen garapen pertsonal eta sozialean oinarritua. Halaber, kirol anitzeko jardunaldiak jasotzen dira 6 eta 8 urte arteko parte-hartzaileentzat, eta, kasu horretan, kirola egiten hasteko eredu berri bat lantzen da; hots, alderdi ludikoetan oinarritua. 

66 kirol-modalitate

Nafarroako Kirol Jokoen edizio berri honetarako aurreikusitako programan foru-komunitateko kirol-federazioek parte hartuko dute, eta ondorengo kirol-modalitateak garatuko dituzte:

Urpeko jarduerak (hegats-igeriketa), xakea, atletismoa (krosa eta pista), automobilismoa (karting),  badmintona; saskibaloia, eskubaloia, beisbola, txirrindularitza (BTT, errepidea eta pista), kirol egokituak, neguko kirolak (iraupen-eskia), mendiko kirolak eta eskalada (orientazioa, araututako martxak eta eskalada), eskrima (floretea, espata), futbola (zelaikoa, areto-futbola), gimnastika (GAF, GAM, GR), golfa (pich and putt eta zelaia), halterofilia, herri kirolak (proba konbinatua, soka tira eta trontza), hipika (heziera klasikoa), judoa eta hari lotutako kirolak, karatea (kumite eta kata), kick-boxing, igeriketa (igeriketa, waterpoloa eta igeriketa sinkronizatua), padela, patinajea (abiadura, artistikoa eta hockeya); pilota (esku-pilota, zesta punta, erremontea, gomazko paleta, larruzko paleta, pala motza, trinketea, frontball eta frontenisa), piraguismoa, arrauna (iolak eta arraun olinpikoa), errugbia, taekwondoa (borroka eta poomsae teknika), tenisa, mahai-tenisa, arku-tiroa  (aretoa eta aire librea), triatloia (triatloia eta duatloia), bela (optimist eta laserra) eta boleibola.

Nafarroako Kirol Jokoen helburuak

Nafarroako Kirol Jokoek lehiaketa ofizialaren izaera dute, eta deitutako kirol eta kategorietan Nafarroako txapeldunak erabakitzen dituzte.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren programaren helburuen artean ondorengoak nabarmendu behar dira: Nafarroako biztanle guztiei kirolean parte hartzeko aukera ematea; kirolaren izaera hezitzailea azpimarratzea eta balioak sustatzea; kirol-jarduera inklusiboa bultzatzea, parte-hartzaileak diskriminatu gabe; era anitzeko jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak eskaintzea; ezarpen gutxiko kirol-modalitateak sustatzea; eta joko garbia, errespetua, inklusioa, berdintasuna, gainditzea eta adiskidetasuna bezalako keinuak eta jarduerak sustatzea eta onartzea. 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa