(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak enpresa esportatzaile berriei emandako sostengua azpimarratu du Barkos Lehendakariak asteartea, 2018.eko irailak 11


Nazioartekotzeko mentoretza programari buruzko jardunaldia ireki du gaur goizean


Barkos Lehendakaria, jardunaldiaren irekieran.

Barkos Lehendakaria, jardunaldiaren irekieran. ( irudia handitu )

Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak, Nafarroako 2017-2020ko Nazioarteko Planari atxikitako nazioartekotzeko mentoretza proiektuari Nafarroako Gobernuak emandako sostengua azpimarratu du gaur goizean.

Agerraldian, Barkosek adierazi du nazioartekotzea prozesu zabala eta konplexua da, enpresaren ikuspegi estrategikoari atxiki beharrekoa, lehiakortasunaren eta hazkundearen mesedetan. Nafarroako Espezializazio Adimenduneko Estrategiak nazioartekotzeak enpresen lehiakortasunari eusteko duen garrantzia islatzen du, eta horren harira, Nazioarteko Planak laguntza eskaintzen die enpresei nazioartekotzearen fase guztietan: hasiera, finkapena eta ezarpena.

Foru Exekutiboak Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberaren lankidetzaz bultzaturiko “Nazioartekotzeko mentoretza” programa gaur goizean aurkeztu da Iruñeko Palacio de Guenduláin hotelean. Ekimen honen bitartez, esperientzien transmisioa erraztu nahi da nazioarteko ibilbide sendoa duten pertsonen eta horretaz profitatu nahi duten profesionalen artean, modu erabat altruistan erraztu ere. Ekimena garatzeko, enpresa sektore desberdinetan trebatu eta enpresen nazioartekotze arrakastatsua lortu duten 15 profesionalek parte hartuko dute.

Lehendakariak eskerrak eman dizkie “mentoreei erakutsi duten eskuzabaltasunagatik eta beren denboraren zati bat esperientziak eta ibilbideak partekatzeko eta enpresei nazioartekotze prozesuan laguntzeko eskaintzeagatik”.

Programa hau aurkezteko ekitaldian izan dira, halaber, Manu Ayerdi, Garapen Ekonomikoko lehendakariordea, eta Izaskun Goñi, Politika Ekonomiko eta Enpresarialeko eta Laneko zuzendari nagusia. Mentoreak aurkezteaz gain, ekimen hau, “egun murgilduta gauden merkatu globalaren erronkei aurre egiteko, enpresei ezagutza handiagoa eta gaitasun hobeak eskainiko dizkien tresna eraginkorra” dela adierazi dute.


Saioaren hasierako irudia.

Saioaren hasierako irudia. ( irudia handitu )

Ayerdiren hitzetan, halaber, programak sekulako aukera eskainiko dio Nafarroako ekonomiari “gure komunitatean dagoen nazioartekotzeari buruzko ‘talentuaren mapa’ osatzeko, eta horren laguntzaz, lankidetza-sarea sortu ahalko dugu sektoreari buruzko ezaguerak dituzten enpresa eta pertsonen eta Nafarroako enpresa-sarearen artean. Mentoretza, zalantza izpirik gabe, ekimen ona da, enpresei nazioartekotzeari buruz etengabe ikasteko aukera ematen dien tresna eraginkorra”.

Jardunaldiari jarraipena emanez, Espainiako Mentore eta Kontsultoreen Elkartearen (AMCES) Nafarroako kide Marta Martínez adituak mentoretza zer den azaldu eta mentoretza enpresarialeko programan dauden rol desberdinak zehaztu ditu. Bestetik, Nafarroako Ganberak programaren egitura eta mugarri nagusiak aurkeztu ditu. Jardunaldia Politika Ekonomiko eta Enpresarialeko eta Laneko zuzendari nagusia Izaskun Goñik itxi du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa