(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuari buruzko prestakuntza-jardunaldi bat antolatu du zuzendaritza-taldeentzat asteartea, 2018.eko irailak 11


Nafarroako ikastetxeek 2018/19 ikasturte honetan jorratu beharreko plangintzen sentsibilizazio eta diagnostiko faseak aztertu dituzte


Ana Basterra

Ana Basterrak zuzendu du hizkuntza-proiektuen inguruko prestakuntza-saioa. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak etapa ezberdinetako ikastetxeetako zuzendaritza-taldeak bildu ditu gaur, asteartea, Iruñean duen egoitzan, Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuari buruzko prestakuntza-jardunaldi bat egiteko, eta, bertan parte hartu dute, baita ere, Departamentuko langileek, Hezkuntzako Ikuskatzailetza barne. Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izan da, ikastetxeen antolaketa eta parte-hartzea erraztearren. Saioaren grabazioa Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua egiteko gida material osagarri gisa duen web orrialdean eskuratu ahal izango da beranduago.

Jardunaldian hitzaldia eskaini du Ana Basterra Cossío adituak, arlo soziolinguistikoan ibilbide zabala duenak, eta jardunaldira joandako 150 profesional baino gehiagorekin ikastetxearentzat dokumentu erabilgarria egiteko gakoak partekatu ditu; besteak beste, Hizkuntzen Tratamendu Integratuaren printzipio metodologikoak ezartzen lagunduko du dokumentuak.

Eleaniztasunaren eta Irakaskuntza Artistikoen Zerbitzuak Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua ezartzeko fasean parte hartuko duten ikastetxeei akonpainamendu-zerbitzua eskainiko die hemendik aurrera.


Ana Basterra

Streaming bidez jarraitu ahal izan den jardunaldira joandakoak. ( irudia handitu )

Prestakuntza-jarduera hau Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua egiteko lehen urratsa da, eta, bertan, 2018/2019 ikasturtearen hasierako jarraibideetan ezarritako sentsibilizazio eta diagnostiko faseak sartzen dira, Hezkuntzako zuzendari orokorrak uztailaren 2an emandako 350/2018 Ebazpenaren bidez. Modu horretan, Hezkuntza Departamentuak Hizkuntza Proiektua ezartzearen aldeko apustu garbia erakutsi du, ikastetxeen funtzionamendurako oinarrizko dokumentua bezala, soziolinguistikoki gero eta anitzagoa den errealitateari erantzuna emanaz eta hezkuntza-sistema eleaniztunerako bidea sustatuaz, ikastetxearen autonomiatik eta gertutasunetik abiatuta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa