(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 93.000 € jarri ditu Tuterako Ospitaleko gaixoak NOGera eramateko garraioa oso-osorik finantzatzeko

asteazkena, 2018.eko irailak 12


Gurutze Gorriaren zerbitzuak 836 ibilbide egin zituen 2017. urtean, erradioterapia edo zenbait kimioterapia-mota bezalako espezializazio altuko tratamenduak behar dituzten 10.745 erabiltzailerekin  


Ambulancias que prestaron el servicio el año pasado.

Ambulancias junto a la sede de Cruz Roja en Tudela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak lankidetza-hitzarmena berritu du Gurutze Gorriarekin, Tuterako Sofia Erregina Ospitalea eta Nafarroako Ospitale Gunearen artean gaixoak garraiatzeko programari euste aldera; hots, "bizitzaren autobusa" deiturikoa.

Osasun Departamentuak 93.000 euro jarri ditu 2018ko ekitaldi honetan zehar zerbitzua ematetik sortutako gastuak oso-osorik ordaintzeko.

Agiria sinatu berri dute Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideako Oscar Moracho zuzendari kudeatzaileak eta Nafarroako Gurutze Gorriko Pedro Herrero lehendakariak; Gurutze Gorriak 2009az geroztik burutzen du zerbitzua, eta 2016an onartu zuen Osasun Departamentuak programa osorik finantzatzea.

Modu horretan, batez ere gaixo onkologikoen joan-etorriak errazten dira, osasun-garraio espezifikoa behar ez dutenenak baina Nafarroako Ospitale Gunera (NOG, Iruña) eraman behar direnak, Tuteran eskaini ezin diren tratamenduak egitera, goi-mailako espezializazioa eskatzeagatik eta lurralde-mailan deszentralizatu ezinagatik; hala nola, erradioterapia eta zenbait kimioterapia-mota.

Hitzarmenaren arabera, zerbitzua orain arte bezala burutuko da, gutxienez 17 plaza dituen autobusean; autobusa desgaitasun iraunkorrak edo aldi baterakoak dituzten pertsonentzat egokitua izango da, eta indarrean den araudiak ezarritako segurtasun- eta erosotasun-neurriak beteko ditu. Autobusa soilik ospitale arteko garraioaren programarako erabiliko da; alegia, gaixoak Tuterako Sofia Erregina Ospitalearen eta Nafarroako Ospitale Gunearen artean garraiatzeko. Plazak egonez gero, behin gaixo onkologikoen beharrak artatuta, eta egoerak horrela aholkatzen badu, laguntzaile bat joan ahal izango da.

10.000 erabiltzaile baino gehiago 2017an

Joan-etorriak egunero egingo dira, astelehenetik ostiralera, jai-egunetan izan ezik. Egunero gutxienez joan-etorri bat egingo da Tutera eta Iruña artean eta garraiatuko diren gaixoen premiak betetzeko komenigarritzat jotzen diren ordutegietan.

Sofia Erregina Ospitalearen eta NOGeko ospitale arteko garraio-zerbitzuak guztira 836 ibilbide egin zituen 2017an Tutera eta NOG artean, eta guztira 10.745 erabiltzailek erabili zuten. Horietako gehienak, 8.435, NOGen tratamendua egiteko hainbat joan-etorri egin behar izan zituzten gaixoak dira. Gainerako 2.310 erabiltzailek laguntzaile bezala erabili zuten zerbitzua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa