(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua Lan Merkatuko Eskualdeko Behatokien Europako Sarera batu da asteazkena, 2018.eko irailak 12


Errealitate Sozialaren Behatokiak Erresuma Batuan egindako Urteko Biltzarrean parte hartu du


Lan-taldearen argazkia Exester-en (Erresuma Batua).

Lan-taldearen argazkia Exester-en (Erresuma Batua). ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiko langileak Exeter-en, Erresuma Batuan, dira aste honetan, Lan Merkatuaren Eskualdeko Behatokien Europako Sarearen Urteko Biltzarrean, eta, era horretan, bat egin dute eskualdeetako lan-merkatuak monitorizatzeko tresnak eta kontzeptuak garatu eta hedatu nahi dituen lan-taldearekin.

Europako eskualde ezberdinetan, enpleguaren arloan jorratzen dituzten jardunbide egokiak eta dituzten erronkak eta aukerak ezagutzeak aukera ugari ematen duenez, Nafarroako Gobernuak, Errealitate Sozialaren Behatokiaren bitartez, European Network on Regional Labour Market Monitoring Sarean sartzea eskatu zuen, eta eskaera onartua izan zen. Modu horretan, Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuko ordezkariak parte hartu dute Eskualdeko Lan Merkatuaren Segimenduaren inguruan aste honetan egiten ari diren Europako Sarearen Urteko 13. Bileran.

Aurten, Urteko Bilera irailaren 10ean eta 11n antolatu dute Exeter-en (Erresuma Batua), Marchmont-eko Enplegu eta Trebetasunen Behatokiarekin (Exeter-eko Unibertsitatea) lankidetzan. Biltzarraren izenburua ondorengoa izan da: “Trebetasunak garatzea aldatzen ari den lan-munduan: Europa osoan, eskualdeko eta tokiko lan-merkatuaren kontrolean aplikatutako kontzeptuak, neurketa eta datuak”.

Biltzarrean, astelehenean, talde hartzaile ezberdinen premia espezifikoak, lan-merkatuan sartzen diren gazteak, kalifikazio baxuko langileak eta langabeak izan zituzten aztergai. Garrantzitsua da datuak izatea garapen horiek ez ezik, ikuspegi ezberdinak ere neurtzeko, eskualde-mailan trebetasunak ebaluatzearren. Asteartean, berriz, Big Dataren erabilera azpimarratu zuten, eskualdeko eta tokiko lan-merkatuetan gertatzen diren aldaketak aztertzeko eta ezagutza berri horiek kontuan hartuta hezkuntza eta heziketa (lanbide-heziketa) sistemak gobernatzeko.

500 bazkide baino gehiago analisiak hobetzeko

Lan Merkatuaren Eskualdeko Behatokien Europako Sarea (European Network on Regional Labour Market Monitoring -EN RLMM-) 2006. urtean sortu zen Frankfurt-eko Unibertsitatean (Alemania). Sarearen helburua da lan-merkatuaren eskualdeko monitorizazioan erabilitako kontzeptuak eta instrumentuak garatzea eta zabaltzea eta denentzako metodoak hedatzea gai hori aztertze, ikertze eta analizatze aldera. Horrela, denen arteko esperientzia zientifikoa ez ezik, eskualde-mailan profesionalek dituzten esperientziak ere eskaintzen ditu. Halaber, lan-merkatuko eskualdeko eta tokiko behatokien artean Europa osoan sareak ezartzea bultzatzeko esparrua ematen du. Azken finean, Sarea sortu zen analisia hobetzeko eta Europa mailan lan-merkatuaren funtzionamendua gehiago ezagutzeko.

Sortu zenetik, Sarera batzen joan dira Europa osoko 26 herrialdetako agente publiko eta pribatu ezberdinak, eta, egun, 550 bat bazkide dira. Horien artean batez ere erakunde publikoak daude; hala nola, unibertsitateak, enpleguko zerbitzu publikoak (nazionalak eta eskualdekoak), Europako Batzordeko organoak eta lan-merkatuarekin lotutako ikerketa-eremu ezberdinetan lan egiten duten behatokiak eta institutuak. Laburbilduz, Sareak nazioarteko adituak batzen ditu eskualdeko eta tokiko lan-merkatuaren monitorizazioaren aplikazioan, teorietan eta metodoetan aurrekari solidoak direnekin.

Sarearen jarduera nagusietariko bat da urtero gai zehatz baten inguruan denen arteko ikerketa bat argitaratzea; gai hori denek aztertzeko hautatzen da urte bakoitzean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa