(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sarrigurengo institutu berriaren eraikitze-lanen lizitazio iragarkia argitaratu da asteazkena, 2018.eko irailak 12


Eskaintzak, gehienez 5,4 milioi eurokoak, heldu den urriaren 3a baino lehen aurkeztu behar dira


Diseño del que será el nuevo instituto de Sarriguren que se construirá en una parcela de 8.423,70 m2.

Sarrigurengo institutu berriaren aurre-diseinua. 8.423,70 m2-ko azalera hartuko du. ( irudia handitu )

Hezkuntza departamentuak gaur asteazkenarekin argitaratu du Sarrigureneko derrigorrezko bigarren hezkuntzako institutuaren lanen lehen fasea kontratatzeko lizitazio eskaintza. Iragarkia Nafarroako Gobernuko kontratazio atarian dago ikusgai.

Sarrigurengo institutu berria izanen denak Aurrera pausua eman du gaur asteazkenarekin: Hezkuntza departamentuak kontratazio atarian argitaratu baitu lehen fasearen lanen kontratazioan interesa izan dezaketen enpresentzako iragarkia. Eraikitze lanak 5.404.704,58 eurotan (BEZa barne) atera dira lizitazio lehiaketara. Iragarkiak zehazten duen moduan, esleitzeko irizpidea kalitatearen eta kostearen arteko orekan oinarrituko da. Bai eta Hezkuntzako Azpiegitura Zerbitzuko lan-ildoari erantzutean ere: autosufizientzia eta energiaren eraginkortasuna lehenestea hezkuntza-eraikin berrietan.

Departamentuak aurreratu bezala, eta iragan abuztuaren 22an lortutako gobernu-akordioari esker, 2018ko azken hiruhilekoan eraikitze-lanekin hastea da aurreikuspena eta 2019-20 ikasturte hasieran bukatuta egonen lirateke. Aurrez, interesa ukan dezaketen eraikitze-enpresek euren proposamena igortzeko urriaren 3ra arteko epea dute. Juan José Peralta Gracia eta Andrés Ayesa Pascual arkitektoek diseinaturiko proiektuan oinarritu beharko dute enpresek euren eskaintzak.

Sarrigurenen, eta Eguesibar-en orokorrean, dagoen hezkuntza eskariari erantzun asmo du zentro berriak. Lehen eraikitze-fasean horregatik DBHko beharrei erantzuteko 6 lerro sartuko dira (24 ikastalde). Horretaz gain, ikasteko ezinbestekoak diren instalakuntzak ere aurreikusi dira: liburutegia, gela-bereziak (musika, informatika, plastika, laborategia, etab.), kirol jardueretarako azpiegiturak (soinketa-lekua, aldagelak), irakasleentzako gelak eta espazio orokorrak (biltegiak, bulegoak, garbiketa-gelak, etab.). Ondorengo bigarren fasean Batxilergo ikasleak hartzeko eraikitze-lanari ekinen zaio.

Ikastetxe berria Elizmendi kalean egonen da kokaturik eta osotara 8.423,70 metro koadroko azalera hartuko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa