(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“FLV, 50 urte: metodo eta joera berriak (euskal) hizkuntzalaritzan” Nazioarteko Biltzarrerako ikerketak aurkezteko epea ireki da asteazkena, 2018.eko irailak 12


Iruñean egingo da, martxoaren 7an eta 8an, Fontes Linguæ Vasconum aldizkari zientifikoaren 50. urteurreneko ekitaldien barnean


Fontes Linguae Vasconum aldizkari zientifikoaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien artean, Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, nazioarteko biltzarra antolatu du argitalpenaren urteurrenaren inguruan. “FLV, 50 urte: metodo eta joera berriak (euskal) hizkuntzalaritzan”, Iruñean egingo da, martxoaren 7an eta 8an, Nafarroako Administrazio Publikoaren egoitzan.

Euskalaritzaren alorreko azken aurrerapenez gain, nazioarteko hizkuntzalaritzak euskararen gaineko ikasketei egindako ekarpen teoriko-metodologikoak ere bilduko dira bertara.

Biltzarrean zehar, bost ikerlariren lanak aurkeztuko dira; hots, horien ikerketa-proposamenak hautatuak izango dira. Aurkezteko epea dagoeneko irekita dago, eta azaroaren 15ean amaituko da. Biltzarrari eta proposamenak aurkezteko prozedurari buruzko informazio orokorra esteka honetan eskura daiteke.

Horrez gain, Biltzarrean hamar lantegi edo workshop egingo dira diziplina-eremu ezberdinak sakontzeko: euskararen soziolinguistika, literatura, onomastika, didaktika, filologia, dialektologia, hizkuntza tipologia, gramatika formala, fonologia eta gramatika historikoa. Lantegi bakoitza hitzaldia emanen duen aditu batek zuzenduko du.

Entzute handiko hiru hizlari

Biltzarrean honako hauek bezalako hizkuntzalari handiek parte hartuko dute: Lyle Campbell (Hawáiko Unibertsitatea), Lola Pons (Sevillako Unibertsitatea) edo Joaquín Gorrochategui (Euskal Herriko Unibertsitatea).

Lehena hizkuntzalaritza historikoan eta hizkuntza gutxituen ikerketan aditua, erreferentziazko liburu eta artikulu frankoren egilea da, mundu osoko hainbat unibertsitatetan irakasle aritu da, eta hainbat nazioarteko sari irabazi du. Pons gaztelaniaren historian eta testuen edizioan aditua da, eta hizkuntzari buruzko dibulgazio-lan ugariren egilea ere bai. Azkenik, Gorrochategui Euskaltzaindiko eta Espainiako Erret Akademiako kide urgazlea da eta Europako Antzinateko hizkuntza egoeraren ikerketan aditua. Ehun lan baino gehiago argitaratu ditu horren inguruan.

Aldizkaria

Nafarroako Foru Aldundia, Vianako Printzea Erakundearen bidez, Fontes Linguae Vasconum: studia et documenta aldizkari zientifikoa hasi zen argitaratzen 1969an, euskal filologia eta hizkuntzalaritza arloko ikerketa zientifikoa ezagutzera ematearren.

Urteak joan ahala, aldizkaria hizkuntzalaritzaren nazioarteko estandar akademikoetara doituz joan da esparru zientifikoan —filologian, literaturan eta hizkuntzalaritzan— erreferentziazko argitalpen bilakatu arte. Aldizkariak bide oparoa izan du, 125 zenbaki argitaratu baitira.

2019an 50 urte beteko dira Fontes Linguæ Vasconum aldizkariaren lehen alea kaleratu zenetik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa