(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ia 300.000 euro bideratu ditu irabazi-asmorik gabeko erakundeek energia eraginkortasunez erabil dezatela sustatzeko asteazkena, 2018.eko irailak 12


Irekita dago instalazioak egokitu, energia berriztagarriak erabili eta mugikortasun iraunkorra bultzatzen duten erakundeentzako diru-laguntzak eskatzeko epea


Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikoko Departamentuaren bitartez, ireki egin du irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak eskatzeko epea, energia-eraginkortasuna sustatzeko, energia berriztagarriak ezartzeko eta mugikortasun iraunkorra bultzatzeko. Deialdiak eta haren oinarriak NAOn argitaratuta daude jada, eta deialdiak 297.268 euroko aurrekontua dauka esleituta.

Diru-laguntzak urriaren 11ra arte eskatu behar dira, Nafarroako Gobernuaren Internet-atarian dagoen izapide-katalogoan dagokion fitxa erabiliz.

Norgehiagoka-prozeduraren bidez emango dira laguntzak, eta, beraz, haiek kudeatzen dituen organoak (Industria, Energia eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak) ezarriko du lehentasun-ordena, erakunde eskatzaileen artean ezarritako balorazio-irizpideen arabera.

Ikusi bezala, aurtengo urtarrilaren 1etik urriaren 31ra arte deskribatutako eremuetan inbertsioak egin dituzten edo egingo dituzten eta Nafarroan egoitza duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei bideratuta dago deialdia soilik. Irabazi-asmorik gabeko erakundetzat hartzen dira 649/2015 Errege Dekretuaren (urriaren 23koa, Elkarteen Erregistro Nazionalaren Erregelamendua onartzen duena) arabera horrela erregistratuta daudenak. Horrez gain, sailkapen horren barruan sartzen dira Nafarroako Kooperatiben Erregistroan gizarte-ekintzako kooperatiba gisa kalifikatutakoak ere, Kooperatibei buruzko 14/2006 Foru Legeari jarraikiz.

Deialdiak berariaz kanpo uzten ditu tokiko erakundeak eta haien organismo autonomoak eta enpresa-erakunde publikoak, eta tokiko erakundeetan gehiengo partaidetza duten fundazioak eta sozietate publikoak ere bai. Era berean, sindikatuek eta erakunde profesionalek ez dute diru-laguntzarik jasoko, ezta Nafarroako Aurrekontuen barruan deialdian jasotako proiektuak egiteko partida izenduna duten erakundeek ere.

Neurriak Nafarroako Energia Plana 2030 delako agirian ezarritakoa garatzen du. Planak, energia eraginkorrago kontsumitzea lortzeko asmoz, energia-eredu iraunkorragorako trantsizioan laguntzen duten energia-hornitzaileen eta -kontsumitzaileen kooperatibak sustatzen ditu, eta, horretarako, teknologiaz baliatu eta lankidetza-lotura sozialak sendotu nahi ditu.

Prozedura sustatu beharreko hiru ardatzetan gauzatzen da: eraikinen barnean lehendik dauden argiztapen-instalazioak berritzea, energia berriztagarrien instalazioetan inbertitzea eta mugikortasun iraunkorra eta partekatua sustatzen duten ibilgailuak erostea, hala nola ibilgailu elektrikoak eta gehienez 9 pertsona edo salgaiak garraiatzera zuzendutakoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa