(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak sinadura digitalari eta administrazio elektronikoari buruzko zazpi prestakuntza-saio antolatu ditu emakume-elkarteei zuzenduta asteazkena, 2018.eko irailak 12


Nafarroako hainbat herritan egingo dira, generoarekin lotutako eten digitala murrizteko helburuz


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (INAI / NABI) bitartez, irailean zehar prestakuntza-tailerra antolatu du Nafarroako emakume-elkarteentzat. Helburua da generoarekin lotutako eten digitala murriztea, ekipo informatikoak eskuratzeari eta gailuak eta Interneta erabiltzeari dagokienez.

NABIk beharrezkotzat jo du prestakuntza hori gauzatzea. Izan ere, urritik aurrera Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Erkidearen 39/2015 Legea aplikatzen hasiko da, eta lege horrek pertsona juridikoentzat halabeharrezkoa egiten du bitarteko elektronikoen bidez eta sinadura digitalarekin aritzea herri-administrazioekin, edozein izapide egitean.

Zazpi saio antolatu dira Nafarroako herri desberdinetan zehar. Saioek 2,5 ordu irauten dituzte, eta Dedalo Fundazioak ematen ditu eskolak. 17:00etatik 19:30era izango dira guztiak, leku hauetan: Tuteran (hilaren 17an), Tafallan (hilaren 19an), Iruñean (bi saio, irailaren 18an eta 20an), Irurtzunen (hilaren 24an), Otsagabian (hilaren 25ean) eta Lizarran (hilaren 27an). Saioek elkarte bakoitzaren sinadura digitala sortzeko eta izapide elektronikoetan erabiltzeko jarraibideak ematen dituzte.

INAI/NABIren lan-ildotako bat da, etena murriztu eta elkarteen arteko eta administrazioarekiko harremanak errazteko helburuz.

.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
FOLLETOtallerfirmaelectronicabilingüe.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa